66. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

109/2001 FORU DEKRETUA, maiatzaren 7koa, "Ilurdozko tokiko sareak, kanalizazioa eta zoladura lanak" egiteko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaezko desjabetzapenaren ondorioetarako, presakoa dela deklaratzen duena.

Esteribarko Udalak 2000ko urriaren 27an hartutako Erabakiaren bidez hasiera batez onetsi zen aipatu proiektua, eta hasiera eman zitzaion aipatu lanek ukitutako ondasun eta eskubideak desjabetzeko prozedurari, eta hamabost eguneko jendaurreko epea ezarri zen.

Jendaurrean egoteko epea amaiturik, Esteribarko Udalak 2001eko martxoaren 30eko osoko bilkuran proiektua behin betikoz onetsi zuen, eta erabaki zuen Nafarroako Gobernuari eskatzea proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presako deklaratzeko, nahitaezko desjabetzapenaren ondorioetarako.

Lanak egitea presakoa da, lan horiek sarturik daudelako Toki Azpiegituretako Obren 2000rako Planean. Beraz, proiektuko lanak ahalik eta azkarren egin behar dira.

Nafarroako Gobernuak, Esteribarko Udalak alegatutako arrazoiak ikusirik, bidezkotzat jotzen du desjabetzapenak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratzea.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak emandako eskumenei jarraikiz, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta bateko maiatzaren zazpian egindako bilkuran hartu zuen erabakiarekin bat etorriz,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, "Ilurdozko tokiko sareak, kanalizazioa eta zoladura lanak" egiteko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratzea.

AZKEN XEDAPENA

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren zazpian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Toki Administrazioko kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: a0105125