I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Agintariak eta Langileak
596/2001 EBAZPENA, apirilaren 26koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Eugenio Artieda Barandalla jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikiriko funtzionarioa, Artaxoako Oinarrizko Osasun Eskualdeko zuzendaritzatik kentzen duena.
Oinarrizko Osasun Laguntzako zuzendariak martxoaren 17an emandako 283/1992 Ebazpenaren bidez, Eugenio Artieda Barandalla jauna Artaxoako Oinarrizko Osasun Eskualdeko zuzendari izendatu zen bitarte baterako.
Horrenbestez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko egitura organikoa aldatu zuen abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan ahalmenak erabiliz.
EBATZI DUT:
1. Eugenio Artieda Barandalla jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikiriko funtzionarioa, Artaxoako Oinarrizko Osasun Eskualdeko zuzendaritzatik kentzea, eta emandako zerbitzuak eskertzea.
2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.
Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren hogeita seian.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.
Iragarkiaren kodea: a0104976