66. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

572/2001 EBAZPENA, apirilaren 24koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Pilar Buil Cosiales andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako estatutupeko langilea, Azpilagañako Osasun Barruti Oinarrizkoaren zuzendari izendatzen duena, bitarte baterako.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuen betetzea arautzen duen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriko 6. idatz-zatiak xedatzen duenez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak izanen du ahalmena unitate organikoetako buruak bitarte baterako edo jarduneko buru gisa izendatzeko.

Horrenbestez, abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Pilar Buil Cosiales andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikiriko estatutupeko langilea, Azpilagañako Osasun Barruti Oinarrizkoaren zuzendari izendatzea, bitarte baterako.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila xedatzea.

Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren hogeita lauan.-Osasunbidea - Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: a0104771