I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Agintariak eta Langileak
571/2001 EBAZPENA, apirilaren 24koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Manuel Serrano Martínez jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako estatutupeko langilea, Azpilagañako Osasun Barruti Oinarrizkoaren zuzendari kargutik kentzen duena.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak apirilaren 11n emandako 382/1995 Ebazpenaren bidez, Manuel Serrano Martínez jauna Azpilagañako Osasun Barruti Oinarrizkoaren zuzendari izendatu zen, bitarte baterako.
Horrenbestez, abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan ahalmenak erabiliz.
EBATZI DUT:
1. Manuel Serrano Martínez jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako estatutupeko langilea, Azpilagañako Osasun Barruti Oinarrizkoaren zuzendari kargutik kentzea, eta emandako zerbitzuak eskertzea.
2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.
Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren hogeita lauan.-Osasunbidea - Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.
Iragarkiaren kodea: a0104770