66. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

510/2001 EBAZPENA, apirilaren 20koa, Osasunbidea- Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Eufrasia Díaz de Rada Turumbay andrea Bideko Ama Birjina Ospitaleko Anatomia Patologikoaren Zerbitzuko Zitologia atalburu izendatzen duena, bitarte baterako.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuen betetzea arautzen duen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriko 6. idatz-zatiak xedatzen duenez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak izanen du ahalmena unitate organikoetako buruak bitarte baterako edo jarduneko buru gisa izendatzeko.

Horrenbestez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatzen duen abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Eufrasia Díaz de Rada Turumbay andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko estatutupeko langilea, Bideko Ama Birjina Ospitaleko Anatomia Patologikoaren Zerbitzuko Zitologia atalburu izendatzea, bitarte baterako.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila xedatzea.

3. Ebazpen hau igortzea interesatuari, Bideko Ama Birjina Ospitaleko Langileri Zuzendaritzari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuari, Nominen eta Gastu Kontrolaren Zerbitzuari eta Osasun Departamentuko idazkari teknikoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren hogeian.-Osasunbidea - Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: a0104767