I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Agintariak eta Langileak
EBAZPENA, 2001eko apirilaren 23koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko telekomunikazio ingeniari izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onesten duena.
Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak 2001eko apirilaren 23an emandako Ebazpenaren bitartez, onetsi egin da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko telekomunikazio ingeniari izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia.
1.-Xedea.
Aditzera ematen da telekomunikazio ingeniari izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Lanpostua Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuari atxikita dago eta 6482 zenbakia du.
2.-Lanpostuak gehitzea.
Deialdi honetako lanpostua osatzen ahalko da, epaimahaiak lehiatzaileen zerrenda, lorturiko puntuen hurrenkerari jarraikiko zaiona, deialdia egin duen organora igortzen duen egunean hutsik daudenekin.
Lehiaketa honetan beteko diren lanpostuak ondokoak izanen dira: deialdian bertan hasieratik eskainia eta, hala badagokio, aurreko lerroaldeak aipatzen duen gehikuntzaren ondoriozkoak, bai eta lehiaketan beste lanpostu bat lortzen duten izangaiek hutsik uzten dituztenak ere.
Lehiaketan lanpostua lortutako izangaiek duten izendapena eta deialdiko postuaren izena bat ez datozenean, izendapenak hartuko du azken horren izena, lanpostu berriaren jabetza hartzen denean. Orobat, dagokionean, lehiaketaren ondorioz hutsik geratu eta berriro lehiatzaileei eskaintzen zaizkien lanpostuen izena aldatu eginen da.
3.-Arautegi aplikagarria.
Lekualdatze lehiaketa hau honakoen bidez arautuko da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Errege Dekretua aplikatzeko arauak, azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsitako lanpostuak betetzeari buruzko Erregelamendua, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak abuztuaren 12an eman 130/1998 Foru Agindua eta deialdiko oinarriak.
4.-Betebeharrak.
Aplikatu beharreko arauetan ezarritakoarekin bat, lekualdatze lehiaketa honetan parte hartu nahi duten izangaiek hurrengo baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean eta jabetza hartzen den unean:
a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo haren erakunde autonomoen langile finkoa izatea, jardunean, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian.
b) A maila edo taldekoa izatea.
c) Telekomunikazio ingeniariaren lanpostu baterako izendatua izatea.
Lanpostua gorderik izan gabe borondatezko eszedentzian edo nahitaezko eszedentzian dauden funtzionarioek lekualdatze lehiaketa honetan parte hartu ahalko dute, baldin eta deialdian eskatutako baldintzak betetzen badituzte, eta, horrela, jarduneko zerbitzuan sartuko dira berriz, lanpostuaren behin betiko adjudikazioarekin.
Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren zortzigarren xedapen gehigarrian xedatutakoari jarraikiz, lekualdatze lehiaketa honetan deialdiaren baldintzak betetzen dituzten Parlamentuko funtzionarioek ere parte hartu ahalko dute.
Lehiaketa honetan parte hartzeak ez du ekarriko parte hartu aurretik lehiatzaileek zuten araubide juridikoa aldatzea.
5.-Lansariak.
Lekuz aldatzen diren langileek indarra duten xedapenen araberako lansariak jasoko dituzte.
6.-Eskabidea aurkezteko epea eta lekua.
a) Deialdian parte hartzeko eskabideak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira (Iruñeko Karlos III.a etorbideko 2a) edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 20ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan azaltzen diren moduetakoren baten bidez, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hogeita hamar egun naturaleko epean. Eskabide horiek deialdi honetan aurkeztutako ereduari lotu beharko zaizkio. Nafarroako Gobernuko Argibide Bulegoan, Karlos III.a etorb., 2, atarian, eskuratuko da, eta bertan, izangaiek, eskabideak aurkezteko emandako epea amaitzerako, eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela adierazi beharko dute.
b) Deialdi honetan ezarritako baremoaren arabera alegatzen diren merezimendu guztien egiaztagiriak aurkeztuko dira, behar bezala kautotuak.
c) Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da.
7.-Onartuen behin-behineko zerrenda eta erreklamazioak.
Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko; ohartaraziko du, hurrengo bost egun naturalen barrenean baztertuek erreklamazioak egin ditzaketela eta akatsik baldin badago zuzendu.
Ezarritako epean eskabiderik aurkezten ez bada, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzen duen Ebazpena emanen du. Aipatu Ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean emanen da argitara.
Izangai bazterturik ez badago, zuzenean behin betiko zerrenda onetsiko da eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko.
Erreklamazioak aurkezteko epea amaitu ondoren eta hauek ebatzitakoan, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko.
8.-Epaimahaiaren osaketa.
Lehiaketa kalifikatuko duen Epaimahaia honako hauek osatuko dute:
-Mahaiburua: José Luis Menéndez Rodríguez jauna, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Telekomunikazio Zerbitzuko zuzendaria.
Ordezkoa: Aránzazu Betelu Corcuera andrea, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Garraio Zerbitzuko zuzendaria.
-Mahaikideak:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Langileri Batzordeak izendaturiko ordezkari bat.
Ordezkoa: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Langileri Batzordeak izendaturiko ordezkari bat.
2. Jesús Ignacio Ilundáin Suquía jauna, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Telekomunikazio Zerbitzuen Araubide Juridiko Administratiboaren atalburua. Idazkari lana ere eginen du.
Ordezkoa: María Eugenia Saragüeta Urtasun andrea, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Araubide Juridikoaren atalburua.
9.-Merezimenduen kalifikazioa.
Alegatu eta justifikatutako merezimenduak Epaimahaiak kalifikatu eta puntuatuko ditu honako honi atxikitako baremoaren arabera.
Merezimendu guztiak agiri bidez alegatu eta egiaztatuko dira izangai bakoitzak lekualdatze lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidea aurkeztean.
Epaimahaiak ez du inolaz ere kontuan hartuko alegatu ez den eta agiri bidez egiaztatu ez den merezimendurik, eta ez du emanen merezimenduen atal bakoitzerako adierazitako puntuazioa baino altuagorik.
Lehiatzaileen puntuazioetan berdinketa gertatuz gero, Administrazio Publikoetan antzinatasun handiena dutenen aldeko erabakia hartuko da. Horrela ere berdinketak irauten baldin badu, lehiatzaile zaharrenaren alde ebatziko da.
Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatu ahalko ditu, lehiatzaileek alegatu merezimenduen gainean.
Lehiaketako merezimenduak kalifikatu ondoren, epaimahaiak partaideek lorturiko puntuazioak paratuko ditu Nafarroako Gobernuko iragarki oholean eta bost eguneko epea irekiko du interesatuek, zuzenbidearen arabera, balorazio horri buruz komeni zaiena alega dezaten.
10.-Izangaien zerrenda, erdietsitako puntuazioaren araberakoa.
Epaimahaiak erreklamazioak ebatzi ondoren, lehiatzaile guztien behin betiko puntuazioak argitaratuko ditu Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean, eta lortutako puntuazioaren arabera ordenatutako izangaien zerrenda Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari igorriko dio, behar den ebazpena eman dezan, egoki bada, hasieran deitutako lanpostuen kopurua handitzeari dagokionez.
11.-Lanpostu hutsak aukeratzea.
Lehiatzaileek lorturiko puntuazioaren arabera aukeratzen ahalko dituzte lanpostu hutsak. Horretarako, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak deitutako ekitaldira agertu beharko dute.
Behar bezala frogaturiko ezinbesteko kasuetan izan ezik, lanposturik aukeratzen ez duten lehiatzaileek lehiaketaren xede diren lanpostuetan aritzeko eskubide guztiak galduko dituzte.
12.-Esleipena eta jabetza hartzea.
Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, Ebazpen baten bidez, izangaiei dagozkien lanpostuak esleituko ditu eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko du.
Lehiatzaileek esleitutako lanpostuak hartu beharko dituzte esleipenari buruzko Ebazpena jakinarazi eta hurrengo hamar egun naturaleko epean, Ebazpenean deialdia egin duen organoak jabetza hartzeko egun bat finkatzen duenean salbu.
13.-Aurkezturiko agiriak.
13.1. Izangaiek eramaten ahalko dituzte aurkezturiko agiriak, erreklamaziorik edo errekurtsorik paratu ez bada, espresuki hala eskatutakoan. Agiriak eramateko eskabidea hiru hilabeteko epean aurkezten ahalko da, izendapenaren Ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik beste hiru hilabete pasa ondoren.
13.2. Aurreko atalean aipatzen den epea iraganik, agiriak eraman ez badira, ulertuko da izangaiak ez dituela berreskuratu nahi. Horrenbestez, galdu eginen du berreskuratzeko eskubidea eta agiriak suntsitu eginen dira.
13.3. Erreklamazio edo errekurtsoren bat aurkeztu baldin bada, aurkezturiko agiriak gorde eginen dira, ikuskatu eta aztertzeko. Erreklamazio edo errekurtsoaren izapidaketak ahalbidetzen duenean eramaten ahalko dira.
14.-Errekurtsoak.
Deialdi honen kontra, baita horren oinarri eta egintzen kontra ere, gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114 eta 115. artikuluetan eta hura aldatzen duen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legean xedaturikoarekin bat.
Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren hogeita hiruan.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.
I. ERANSKINA
Eskabide eredua
Eskaria, .......... izateko ...... lanpostu, lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian, ........(e)ko ..... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen hartan, parte hartzeko.
1.-Norberaren datuak:
Izen-deiturak:
Non eta noiz jaioa:
N.A.N.:
Helbidea: .................................... P.K.:
Etxeko telefonoa: ............. Lantokiko telefonoa:
2.-Administrazio datuak:
a) Egoera administratiboa:
Zein lanpostutarako izan zen izendatua:
f Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionarioa.
f Estatutik Nafarroako Foru Komunitatera transferitutako funtzionarioa.
f Gizarte Segurantzatik Nafarroako Foru Komunitatera transferitutako estatutupeko langilea.
f Lan kontratudun finkoa.
f Nafarroako Parlamentuko funtzionarioa.
f Jardunean.
f Zerbitzu berezietan.
f Eszedentzia berezian.
f Borondatezko eszedentzian.
f Nahitaezko eszedentzian.
(X batez adierazi bakoitzari dagokiona)
b) Oraingo destinoa:
Lanpostua:
Lanpostuaz jabetu zeneko eguna:
Departamentua:
Zerbitzua:
Atala:
Bulegoa:
Erakunde Autonomoa:
c) Maila edo taldea: .........
3.-Sinatzaileak aditzera ematen du eskabideak aurkezteko ezarrita dagoen epea bukatzen den egunean baldintza guztiak betetzen dituela.
4.-Alegatutako merezimenduen egiaztagiriak, eskabidearekin batera aurkeztuak.
Iruñean, .....(e)ko ......aren .......(e)an.
(Sinadura)
II. ERANSKINA
Merezimenduak baloratzeko baremoa
a) Administrazio Publikoetan emandako zerbitzuak:
1) Edozein Administrazio Publikotan, langile finko gisa, deialdian eskatzen den lanpostuan edo horren antzekoetan: puntu bat urte bakoitzeko.
2) Edozein Administrazio Publikotan, aldi baterako langile gisa, deialdian eskatzen den lanpostuan edo horren antzekoetan: 0,75 puntu urte bakoitzeko.
3) Edozein Administrazio Publikotan, langile finko gisa, deialdikoa ez beste lanpostu batzuetan: 0,25 puntu urte bakoitzeko.
4) Edozein Administrazio Publikotan, aldi baterako langile gisa, deialdikoa ez beste lanpostu batzuetan: 0,20 puntu urte bakoitzeko.
Oharrak:
1.-Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari dagokion puntuazioa emanen zaie izangaiei.
2.-a) atal honi dagokion puntuazioa gehienez ere 30 puntukoa izanen da.
3.-Lanaldi ez osoz emandako zerbitzuen kasuan, behar den zatia kenduko da.
4.-Deialdia argitaratu ondoren emandako zerbitzuak ez dira baloratuko.
5.-Funtzionarioa zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egon den edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan aritu den aldietako zerbitzuak egoera horietan sartzean zuen lanpostuan eman izan balitu bezala kontatuko dira.
b) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa
1) Erakunde edo zentro publikoek eta Unibertsitateek antolaturiko prestakuntza ekintzetan parte hartzea: 0,10 puntu kreditu akademiko bakoitzeko edo haren baliokideko (10 ikastordu), gehienez ere 7 puntu.
Oharrak:
1.-Baloratu beharreko prestakuntza ekintzen ikastordu zatikiak hainbanatuko dira.
2.-Ikastorduen iraupena agertzen ez duten ziurtagiriak kreditu batekoak izanen bailiren baloratuko dira.
3.-Ikasturte bateko iraupena agertzen duten ziurtagiriak 12 kreditukoak bailiren baloratuko dira.
4.-Erakunde antolatzaileari buruzko betebeharrak betetzen ez badituzte ere, Administrazioak agindurik edo oniritzirik eginak diren prestakuntza ekintzetan parte hartzea puntuazio berarekin puntuatuko da. Horien artean, espresuki, sindikatuek Administrazio Publikoetako Etengabeko Prestakuntzarako Itunen barruan antolatuak sartuko dira.
2) Biltzar edo jardunaldietan ponentziak edo komunikazioak aurkeztea, beka edo sariren bat hartu duten zientzia edo ikerketa lanak egitea eta aldizkari espezializatuetan lanak argitaratzea: 2 puntu, gehienez ere, epaimahaiak baloratu beharrekoak, lana edo jarduera batek edo taldean egina den eta biltzarra edo aldizkaria herrian, eskualdean, Espainian edo nazioartean argitaratu den kontuan hartuz.
3) Sektore publikoan prestakuntza ekintzak antolatu edo/eta horietan irakasle gisa parte hartzea, gehienez ere, puntu bat, epaimahaiak baloratu beharrekoa, haien iraupenaren arabera.
b) atal osoko oharrak:
1.-Deialdiko lanpostuarekin zerikusia duten merezimenduak bakarrik baloratuko dira atal honen barruan.
2.-b) atal honetako gehieneko putuazioa 10 puntukoa izanen da.
Hizkuntzak jakiteagatik gehitu beharreko puntuazioa.
Frantsesa, ingelesa edo alemana jakiteagatik (Europako Batasuneko hizkuntza ofizial baitira) 2 puntu gehienez bakoitzeko.
Hizkuntza Eskola Ofizial batek emandako gaitasun agiria edo balio bereko beste agiri ofizial bat izanez gero, aurreko atalean adierazitako gehieneko puntuazioa emanen da.
Titulurik ezean, Hizkuntza Eskola Ofizialean gainditutako ikasmaila bakoitzeko gehieneko puntuazioaren 1/5 emanen da.
Iragarkiaren kodea: a0104646