66. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

114/2001 FORU DEKRETUA, maiatzaren 14koa, José María Labayen Tellechea Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Plangintza Ataleko buruaren kargu uztea xedatzen duena.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren idatz-zatian xedatzen du atalburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Horrenbestez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta bateko maiatzaren hamalauko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-José María Labayen Tellechea Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Plangintza Ataleko buruaren kargu uztea xedatzea eta emandako zerbitzuak eskertzea.

Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren hamalauan.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.

Iragarkiaren kodea: a0105393