I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Agintariak eta Langileak
113/2001 FORU DEKRETUA, maiatzaren 14koa, Noain-Elortzibarko Zubietako Kontzejuko Kudeaketa Batzordeko kideak izendatzen dituena.
Zubietako Kontzejuko Batzarreko hiru kidek beren karguei uko egin dietenez eta kargu hutsetan aritzeko beste hautagairik ez dagoenez, bidezkoa da beren karguetan diharduten zinegotziekin batera Kontzejuko Kudeaketa Batzordea osatuko dutenak izendatzea, Nafarroako Kontzejuetan hauteskunde prozesua arautzeari buruzko 12/1991 Foru Legeak, martxoaren 16koak, bere 15.3.g) artikuluan xedatutakoaren arabera.
Horrenbestez, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta bateko maiatzaren hamalauko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,
DEKRETATU DUT:
Artikulu bakarra.-Noain-Elortzibarko Zubietako Kontzejuko Kudeaketa Batzordeko kide hauek izendatzea: Ana Setuain Urtasun, Rafael Castiella del Guayo eta Ricardo Jimeno Torres, beren karguetan diharduten zinegotziekin batera Kontzejuko Kudeaketa Batzordea osatuko dutenak.
AZKEN XEDAPENA
Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunean hartuko du indarra.
Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren hamalauan.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Toki Administrazioko kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.
Iragarkiaren kodea: A0105392