I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak
122/2001 FORU AGINDUA, maiatzaren 17koa, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren kargatik salbuetsirik dauden lokomozio, mantenu eta egonaldiko gastuetarako dieten eta asignazioen zenbatekoak berraztertzen dituena.
Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bitartez onetsi zen. Erregelamendu horretako 8. artikuluan, zergapetzetik salbuesten diren lokomozio, mantenu eta egonaldiko gastuetarako dieten eta asignazioen zenbatekoak ezarri ziren eta artikulu horretako A)5 letraren arabera, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak ahalmena du zenbatekoak aldatzeko, funtzionario publikoen dietak aldatzen diren proportzioan.
2001eko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 29ko 19/2000 Foru Legeko 6. artikuluan, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko funtzionarioen eta estatutupeko langileen ordainsariak eguneratu ziren.
Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduko 8.A) artikuluko 5. atalak eman dizkidan gaikuntza erabiliz,
AGINDU DUT:
Maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduko 8. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, zergapetzetik salbuetsirik dauden lokomozio, mantenu eta egonaldiko gastuetarako dietek eta asignazioek ondoko zenbateko hauek izanen dituzte:
a) 39,5 pezeta (0,24 euro) Zergaren Erregelamenduko 8. artikuluko A)2.b) eta B)1.a) letretan aipatutako lokomozio gastuetarako.
b) Espainian bidaiatzeak sortutako mantenu gastuei dagokienez, 8.700 pezeta (52,29 euro) Zergaren Erregelamenduko 8. artikuluko A)3.a)1. letran ezarritakoetarako, eta 4.350 pezeta (26,14 euro) artikulu bereko A)3.a)2. eta B)1.b) letretan ezarritakoetarako.
AZKEN XEDAPENA
Foru Agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren hamazazpian.-Ekonomi eta Ogasun kontseilaria, Francisco Iribarren Fentanes.
Iragarkiaren kodea: a0105350