63. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E G U E S I B A R

E D I K T U A

Trafiko arloko zehapen espedienteei buruz ondotik adierazten diren abiarazpenak eta kargu pleguak jakinaraztera saiatu eta lortu ez denez, horren ordezko jakinarazpenari ekin zaio iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta iragarki oholean paratuz, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluaren indarrez.

Ustezko arau-hauslea: Larriú Castro, Alvaro. Ibilgailua: NA-4822-BC. Data: 2000-09-11. Arau urratua: 132.1 artikulua, ZEO. Tokia: Ubarmin klinika (Elkano). Kalifikazioa: arina.

Ustezko arau-hauslea: Narro Szalay, Daniel. Ibilgailua: B-5525-TG. Data: 2000-08-06. Arau urratua: 91.1 artikulua, ZEO. Tokia: Egues etorbidea, 72 (Gorraitz). Kalifikazioa: arina.

Interesatuei aditzera ematen zaie ezen Udalbatza honetako zinegotzi Ernesto Kahle Olaso jauna izendatu dela intruktore, eta errefusatzen ahal dutela Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 28 eta 29. artikuluetan ezarri bezala eginez.

Halaberean, hamabortz egun baliodunetan plegu hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, espedientea aztertzen ahalko dute, baita kopiak eskatu, frogak proposatu eta komenigarri iduritzen zaien guztia alegatu ere beren eskubide eta interesen alde.

Eguesibarren, bi mila eta bateko martxoaren hogeita hiruan. Alkatea, Ignacio Galipienzo Jiménez.

Iragarkiaren kodea: A0103364