63. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z A N G O Z A

Hasierako onespena, 2001eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrari

Zangozako Udalak, 2001eko martxoaren 15ean egin osoko bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

1.-Hasiera batez onestea 2001eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 269.etik 276.era bitarteko artikuluetan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 201. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz.

2.-Hasiera batean onestea 2001. urteko "Juan Francés de Iribarren" Udalaren Musika Eskolako Patronatuaren aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak, baita Zahar Etxe erakunde autonomoarena ere, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 269.etik 276.era bitarteko artikuluetan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 201. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz.

3.-Hasierako onespenaren iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzea, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten, argitaratu eta hamabost egun balioduneko epean.

4.-Erreklamaziorik egonez gero, Udalak, osoko bilkuran, horiek ebazteko erabaki berariazkoa hartu eta aurrekontua behin betikoz onetsiko du. Erreklamaziorik egon ezean, aurrekontua behin betikoz onetsitzat joko da aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.

Zangozan, bi mila eta bateko martxoaren hemeretzian. Alkatea, José Daniel Plano Izaguirre.

Iragarkiaren kodea: A0103198