63. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

296/2001 FORU AGINDUA, martxoaren 30ekoa, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana. Honen bidez esleitzen dira "Iparraldeko ingurabidean, Gipuzkoako etorbidearekiko bidegurutzean, oinezkoentzako azpiko pasabide bat egiteko lanak".

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legeko 97. artikuluak xedatutakoari jarraikiz, aditzera ematen da martxoaren 30eko 296/2001 Foru Aginduaren bidez honako kontratu hau esleitu dela:

-Kontratuaren xedea: "Iparraldeko ingurabidean, Gipuzkoako etorbidearekiko bidegurutzean, oinezkoentzako azpiko pasabide bat egitea".

-Esleitzeko era: lehiaketa.

-Esleipenaren prezioa: 98.646.590 pezeta (592.877,95 euro).

-Epea: 6 hilabete.

-Esleipen-hartzailea: UTE (Navasfalt/Construcciones F. Suescun, S.L.).

Iruñean, bi mila eta bateko martxoaren hogeita hamarrean.- Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, José Ignacio Palacios Zuasti.

Iragarkiaren kodea: a0104649