63. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z A N G O Z A

Zangozako Udal Planeko AR-3 banaketa eremuko S-1 sektoreko Konpentsazio Batzordearen estatutuak eta jarduketa oinarriak. Behin betiko onespena

Zangozako Udalak, 2001eko martxoaren 1ean egin osoko bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

1.-Behin betikoz onestea Zangozako Udal Planeko AR-3 banaketa eremuko S-1 sektoreko Konpentsazio Batzordearen estatutuak eta jarduketa oinarriak, betiere Jesús Aranguren Ojer jaunak, "Construcciones Aranguren, S.A." ordezkatuz, aurkeztutako dokumentazioaren arabera.

2.-Alkatea hautatzea Udalak Batzorde horretan duen ordezkari gisa jardun dezan.

3.-Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta jarduketa sistemak ukitutako erregistroko jabeei jakinaraztea, hiru hilabeteko epean Konpentsazio Batzordea osa dezaten, eskritura publikoaren bitartez.

Zangozan, bi mila eta bateko martxoaren hamabian. Alkatea, José Daniel Plano Izaguirre.

Iragarkiaren kodea: A0103193