63. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z A N G O Z A

Zangozako Udal Planeko AR-1 banaketa eremuko egungo UE-1+UE-2 exekuzio unitateak hartuko dituen exekuzio unitate berriaren mugaketa eta dotazioetarako lurzoruen atxikitzea. Hasierako onespena

Zangozako Udalak, 2001eko martxoaren 1ean egin osoko bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

1.-Hasiera batez onestea Zangozako Udal Planeko AR-1 banaketa eremuko egungo UE-1+UE-2 exekuzio unitateak hartuko dituen exekuzio unitate berriaren mugaketa eta dotazioetarako lurzoruen atxikitzea, betiere Promociones Cisa Navarra, S.A. enpresak aurkeztutako dokumentazioaren arabera.

2.-Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legeko 146. artikuluak, 119. artikuluari dagokionez, xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunetan, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, interesatuek bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Zangozan, bi mila eta bateko martxoaren hamabian. Alkatea, José Daniel Plano Izaguirre.

Iragarkiaren kodea: A0103192