63. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z A N G O Z A

Zangozako Udal Planeko AR-1 banaketa eremuko UE-1+UE- 2 exekuzio unitatearen xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Zangozako Udalak, 2001eko martxoaren 1ean egin osoko bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

1.-Hasiera batez onestea Promociones Cisa Navarra, S.A. enpresak aurkeztu duen xehetasun azterlana, Zangozako Udal Planeko AR-1 banaketa eremuko UE-1+UE-2 exekuzio unitatearen planeamendua garatzeko asmoz, betiere aurkeztutako dokumentazioaren arabera eta espedientean dagoen txosten teknikoan zehazten diren ohartarazpenekin. Halere, behin betiko onespena eman baino lehen, proposaturiko bideen eta oinezkoen sistemaren egokitzapena egin beharko da.

2.-Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legeko 119. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, interesatuek hura aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Zangozan, bi mila eta bateko martxoaren hamabian. Alkatea, José Daniel Plano Izaguirre.

Iragarkiaren kodea: A0103191