63. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

85/2001 FORU AGINDUA, apirilaren 26koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, Agoizko Lehen Auzialdi eta Instrukzioko epaitegirako eraikina eraikitzeko obrak kontratatzeko espedientea onesten duena.

Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Justizia Zuzendaritza Nagusiak lizitaziorako dei egin Agoizko Lehen Auzialdi eta Instrukzioko epaitegirako eraikina eraikitzeko obrak kontratatzeko:

-Kontratuaren xedea: Agoizko Lehen Auzialdi eta Instrukzioko epaitegirako eraikina eraikitzeko obrak kontratatu eta egitea.

-Esleitzeko prozedura eta era: irekia-lehiaketa.

-Kontratuaren aurrekontua: 153.502.401 pezeta (922.568 euro); BEZa barne.

-Egiteko epea: hemezortzi hilabete.

-Sailkapena: C taldea, 4b eta 8b azpitaldeak; I taldea, 6a azpitaldea.

-Proposamenen aurkezpena: lizitazioaren iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hogeita seigarren egun naturaleko 14:30 arte, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorraren bulegoetan (Karlos III.a, 2, Iruña).

-Proposamen ekonomikoak irekitzeako tokia eta egun-orduak: proposamenak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hamargarren egun naturaleko 12:30ean, Justizia Zuzendaritza Nagusiko bilera aretoan (Iruñeko Iratxeko Monasterioaren kaleko 22an.

Agindu teknikoen plegua eta administrazio klausula partikularren plegua dauzkan proiektua lizitatzaileen eskura dago, aztergai, Justizia Zuzendaritza Nagusian (Iruñeko Iratxeko Monasterioaren kaleko 22ko behean).

Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren hogeita seian.-Lehendaka- ritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A0104632