63. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L I Z A R R A

2001. urterako lan eskaintza

Lizarrako udaleko Gobernu Batzordeak, 2001eko martxoaren 16an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Lizarrako Udalaren 2001. urterako lan eskaintzan udaltzain izateko hiru plaza huts (D mailakoak) sar daitezen onestea.

2. Udaltzain izateko hiru plaza (bat txanda irekian eta bi txanda murriztuan) oposizio bidez betetzeko hautapen probetarako dei egitea. Hautapen probetarako deialdia arautzen duten oinarriak onestea, eta hautaketa egitea oinarri horietan nahiz Nafarroako Polizi Kidegoen Erregelamenduan ezarritakoari jarraikiz.

Lizarran, bi mila eta bateko martxoaren hamaseian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0103096