63. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Landabengo industrialdeko argiteria publikoa paratzeko obren proiektua adjudikaturik (2. fasea)

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legeko 97. artikuluan xedatua betetzeko, aditzera ematen da Iruñeko Udaleko alkateak 2001eko martxoaren 15ean emandako ebazpenaz kontratu hau adjudikatu dela:

Kontratuaren xedea: Landabengo industrialdeko argiteria publikoa paratzeko obren proiektua adjudikatzea (2. fasea).

Adjudikazio bidea: lehiaketa publikoa.

Adjudikazio prezioa: 41.479.766 pezeta (249.298,41 euro).

Adjudikazioaren hartzailea: Montajes Eléctricos Pamplona, S.A.

Iruñean, bi mila eta bateko martxoaren hogeian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: a0103093