63. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Antsoaingo, Berriobeitiko eta Berriozarko Udalen Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitatea

Lan eskaintza publikoa

Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko erregelamendua onetsi zuen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoa betez, Antsoaingo, Berriobeitiko eta Berriozarko Udalen Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitate honetako Batzarre Orokorrak, 2001eko otsailaren 8an egin bilkuran, honako lan eskaintza publiko hau onestea erabaki zuen:

Famili langile bat. Maila: D. Araubide juridikoa: lan kontratudun finkoa. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Mailako osagarria: ehuneko 15. Lanpostuko osagarria: ehuneko 13. Lanpostuaren zenbakia: 013.

Berriozarren, bi mila eta bateko martxoaren hamabian. Mankomunitateburua, Francisco Javier Montero Armiño.

Iragarkiaren kodea: A0102848