63. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

Obren kontratua esleiturik

Gobernu Batzordeak, 2001eko otsailaren 16an egin bilkuran, erabaki zuen Construcciones Calvo, S.A. enpresari esleitzea San Julián ikastetxe publikoan igogailua jartzeko obren kontratua, 7.700.000 pezetatan (46.277,93 euro) esleitu ere, BEZa barne. Hori guztia, Herritarren Sustapen Alorreko zinegotzi delegatuak proposaturik eta Kontratazio Mahaiaren txostenarekin bat.

Tuteran, bi mila eta bateko martxoaren seian. Herritarren Sustapen Alorreko zinegotzi delegatua, Carmen Ferrer Cajal.

Iragarkiaren kodea: A0102802