63. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O L T Z A

Desjabetzapen prozeduraren hasiera: "AM-273113 Ororbiako biltontzia" proiektua

Oltza Zendeako Udalak, 2001eko martxoaren 1ean egin bilkuran, besteak beste, jarraian ematen den erabakia hartu zuen:

"Ororbiako biltontzia" proiektuko obrak egiteko desjabetzapen prozedura aztertuta, Iruñerriko Mankomunitateak 2000ko irailaren 6an onetsi baitzuen eta nahitaez baitakar ondasun jakin batzuk okupatzea.

Ikusirik apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 4.1.d) artikuluak, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 215.2ak eta Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 10 eta 21. artikuluek ezarritakoa, bai eta espedienteko txostena ere, guztiekin bat etorriz eta aho batez, erabaki da:

Lehenik.-Iruñeko Mankomunitateko Batzorde Iraunkorrak sustatutako desjabetzapen prozedura abiaraztea, kontuan hartuz aipatu batzordeak 2000ko irailaren 6an onetsitako proiektu horren obrek berekin dakartela onura publikoko deklaratzea eta okupatu beharra, 6/1990 Foru Legearen 215.2 artikuluan xedatutakoarekin bat.

Bigarrenik.-Behin-behinekoz onestea proiektua egiteko halabeharrez okupatu behar diren ondasunen banakako zerrenda zehaztua, jendaurreko tramitean aurkezten diren alegazioak ebatzi arte.

Hirugarrenik.-15 eguneko jendaurreko epea ezartzea, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Foru Komunitateko egunkarietan eta Udalaren iragarki oholean ondasunen zerrenda argitaratuta."

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehaztua

O-1 finka. Titularrak eta helbidea: Jesús, Miguel Angel eta Javier Ilárraz Urtasun jaunak, Boulevard etorbidea, 25-5. ezker, Donostia. Bide zortasuna: 120 metro lineal. Zortasuna: 120 metro karratu. Behin betiko okupazioa: 1.300 metro karratu. Biltontzia eta bidea. Behin-behineko okupazioak: 4.200 metro karratu. Katastroko datuak: 3. poligonoa, 225. lurzatia. Lur mota: lehorreko alorra.

Oltza Zendean, bi mila eta bateko otsailaren hamalauan. Alkatea, Miriam Berástegui.

Iragarkiaren kodea: A0102798