63. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E G U E S I B A R

E D I K T U A

Ondotik zehazten diren ibilgailu ustez abandonatuen jakinarazpena egitera saiaturik, lortu ahal izan ez denez, ordezko jakinarazpenari ekin zaio iragarki honen bidez eta Udalaren iragarki oholaz baliatuz, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluaren ondorioz.

Matrikula: NA-1820-S. Titularra: Garde Osácar, Noema. Ibilgailua non: San Miguel karrika, Badostainen.

Interesatuei errekerimendu egiten zaie, hamabost egun balioduneko epean ken ditzaten, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Orobat aditzera ematen zaie ezen, epe horretan kentzen ez badituzte, hiri hondakin solidotzat hartuko direla eta horren ariora jokatuko dela. Udalak kendu behar baditu, lan horrek dakartzan gastu guztiak egotziko zaizkie.

Eguesibarren, bi mila eta bateko martxoaren bederatzian. Alkatea, Ignacio Galipienzo Jiménez.

Iragarkiaren kodea: A0102795