63. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

HERRILAN, GARRAIO ETA KOMUNIKAZIO DEPARTAMENTUA. Zehapen espedienteen ebazpenak.

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.1 artikuluak aurreikusten duen jakinarazpena egitea, hots, Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legea ustez hausteagatik emandako NA00471/99 ebazpenaren kontra Barbiur, S.L. enpresak jarri duen errekurtso arrunta ebazteko Nafarroako Gobernuak hartutako erabakiaren jakinarazpena. Beraz, honen bidez Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari buruzko indarreko Legearen 59.4. artikuluak xedatutakoa betetzen da.

PROPOSAMENA

Javier Barberena jaunak, Barbiur S.L.ren izenean eta haren ordezkari gisa, Herrilan eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren abenduaren 9ko 854/1999 Ebazpenaren aurka 2000ko urtarrilaren 25ean jarri zuen gora jotzeko errekurtsoa aztertu da. Foru agindu horren bidez 100.000 pezetako isuna jarri zen, 1998ko abenduaren 28an N-121-A errepideko 44,800 kilometroan NA-6496-T ibilgailuari Trafikoko Goardia zibilak formulatutako salaketaren ondorioz, pagoak garraiatzen zituelako Doneztebetik Iruñeara 4.440 kiloko gehiegizko pisuarekin.

1.-Egitatezko aurrekariak.

1. 1999ko apirilaren 14an Barbiur S.L. enpresari jakinarazi zitzaion aipatu zehapen-espedientea ireki zitzaiola, 1998ko abenduaren 28an N-121-A errepideko 44,800 kilometroan NA-6496-T ibilgailuari Trafikoko Goardia zibilak formulatutako salaketaren ondorioz, pagoak garraiatzen zituelako Doneztebetik Iruñeara 4.440 kiloko gehiegizko pisuarekin. Baimenduta zuen gehieneko pisua 40.000 kilokoa zen. Gaindikina: %11. Baskula homologatuan pisatu zen.

2. 1999ko apirilaren 15ean interesatuak alegazioak aurkeztu zituen.

3. 1999ko azaroaren 26an Garraio Zerbitzuko ikuskatzaileak txostena eman zuen. Bertan adierazi zuenez, salatutako gertaera argitzeko beharrezko jarduerak eginda, eta, halaber, interesatuak 1999ko apirilaren 15ean aurkeztutako alegazioak aztertu ondotik, bidezkotzat jo zuen zehapena berrestea, salatu den gertaera hori benetakotuta geratu delako baskula homologatuak eman zuen pisaketaren tiketa aztertu ondoren. Baskula horrek indarreko egiaztapen ziurtagiria zuen salaketa egin zen unean eta horren eta tiketaren kopia bat igorri zitzaizkion interesatuari. Zehapena egin den arau-hausteari egokitu zaio, ibilgailuak baimenduta zuen pisuaren arabera antzeman zitzaion gehiegizko pisuaren portzentaia kontuan hartuta. Gero, aurrerago, Herrilan eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren abenduaren 9ko 854/1999 Ebazpena eman zen. Ebazpen horren bitartez hasitako zehapen-prozedura bukatu zen eta Barbiur, S.L. enpresari 100.000 pezetako isuna ezarri zitzaion.

4. 2000ko urtarrilaren 25ean Javier Barberena jaunak, Barbiur, S.L.ren izenean eta ordezkaritzan, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen. Bertan adierazi zuen zamaketa lanak basoan egin zirela eta toki horretan ezinezkoa dela baskula baten pisatzea, eta inguruabar horiek kontuan hartu behar direla adierazten zuen. Esaten zuen ez dagoela froga nahikorik zehapena ezartzeko, erabili zen baskula hori ez dagoelako ez homologatuta eta ez eskumenak dituen organoak berrikusita. Ondorioz, beharrezkoa dela salaketa egin zuen agentearen berrespena egotea, eta eragiketa hori ez dela egin. Preskripzioa egon dela, prozesuaren uneen artean hiru hil baino gehiago igaro direlako eta urte bat baino gehiago iraungi zenetik. Ez da proportzionaltasun oinarria kontuan hartu zehapena graduatzerakoan, ez delako egon inguruabar astungarririk.

II.-Zuzenbideko oinarriak.

1. Errekurtsogileak adierazi du zamaketa basoan egin zuela eta han ez dagoela aukerarik inolako baskularik erabiltzeko pisaketa egiteko, eta inguruabar horiek kontuan hartu behar direla

Adierazi behar da, behin eta berriz errepikatu den jurisprudentzian ezarri denaren arabera, administrazioko zehapena egoteko ez dela nahikoa gertaera tipiko hutsa egotea, errutasuna ere egotea eskatzen delako.

Dena dela, errutasun hori azaltzeko nahiko da gutxieneko graduan egotea, hau da, utzikeria hutsa azaltzea, edo zerbait ez betetzea, eta errekurtso honen xedea diren gertaera horietan hori gertatu da.

Administrazioko Zuzenbide Zehatzailearen arloan, norbait erruduna den ala ez aztertzerakoan derrigorrez eduki behar da kontuan erantzukizuna ezin dela berariaz ezagutzaren ikuspegitik aztertu eta ñabardurak ezarri behar direla eskatzen ahal den dilijentziaren arabera, hau da, kasu zehatz bakoitzean ezinezkoa da esatea egileak hori legezkoa den ala ez ezagutzen zuen zehaztea, edo araua betetzea edo ez betetzea zailagoa zen ala ez, baina zilegi da errua egon dela adieraztea, horretarako inguruabar pertsonalak, maila kulturala, bizi den ingurua, legezaurkakotasunarekiko hurbiltasun gradua eta, batez ere, lanbidea.

Azken ezaugarri hori, halaber, fede ona egotea edo ez egotearekin batu behar da eta argi dago ezin dela zehapenik jarri baldin eta fede onez jardun bada.

Baina, hori gora-behera, fede on hori ahuldu egiten da egiten da urratzailearen lanbideari lotuta zaintzeko berariazko betebeharra dagoenean.

Horrela, bada, oro har, lanbide bat egiteak betebehar bereziak eskatzen ditu, eta baita erantzukizun zehatzak ere, hala Administrazioarekin nola gainerakoekin.

Beraz, kasu honetan, salaketa jaso duen pertsona garraioaren arloko profesionala da eta, ondorioz, honen aurreko lerrokadan ezarri denaren arabera, ez da bidezkoa fede onez jardun duela esaten duen alegazioa, zamaketa egin zen lekuan baskularik ez zegoelako alegia, eta ez du ahultzen errekurtsogilearen erantzukizuna, garraiolaria delako eta, ondorioz, indarrean dagoen legeria bete behar duelako ibilgailuetan baimenduta dauden gehieneko pisuei dagokienez, eta hori guztia zehatz bete behar duelako.

2. Esan du ez dagoela zehapena ezartzeko froga nahikorik, erabili zen baskula ez zegoelako homologatuta eta eskumenak dituen organoak berrikusita. Ondorioz, salaketa egin zuen agentearen berrespena behar zela dio, eta ez da horrelakorik egin.

1999ko azaroaren 8an errekurtsogileari Zozaiako baskulari aldiro egiten zaion egiaztapenaren ziurtagiria igorri zitzaion. Egiaztagiri horretan benetakotu da pisaketak egiteko tresna horrek 1995eko uztailaren 4ko Ministroaren Aginduan ezarri zen egiaztapen metrologikoaren kontrola gainditu zuela eta horrek frogatzen du salaketa egin zen egunean (1998ko abenduaren 28an) zuzen funtzionatzen zuela; beraz, frogatuta dago egin zen pisaketaren zehaztasuna eta gaiari buruz manuzkoa den arautegiko baldintza guztiak betez egin dela eta ondorioz erabat bete dira interesatuaren eskubideak.

Salaketa egin duen agentearen txostenik ez egoteari dagokionez, ez da beharrezkotzat jo, salatu den egintza hori benetakotu egin delako salaketa egin den unean indarrean zegoen egiaztapen ziurtagiriaren bidez homologatu den baskula ofizialaren pisaketaren tiketa aztertu ondoren.

Beraz, errekurtsogileari egozten zaion egintzaren froga nahiko dago eta ez da bidezkoa eskatu dituen gainerako froga guztiak igortzea.

Kontuan har bedi, ildo horretatik, Auzitegi Konstituzionalak behin eta berriz adierazi duela bere doktrinan bidezko froga-bitartekoak erabiltzeko eskubideak ez duela, beti eta baldintzarik gabe, proposamen guztiak egin behar direnik esan nahi, edota ez diola gaitasuna kentzen instruktoreari eta horrek frogak bidezkoak diren ala ez erabakitzeko ahalmena duela (Auzitegi Konstituzionalaren 22/1990 epaia, otsailaren 15ekoa, besteak beste, bere bosgarren oinarri juridikoan).

3. Iraungitasuna egon dela, urte bat baino gehiago igaro delako, eta preskripzioa, prozesuko uneen artean hiru hiletik gora igaro direlako.

Irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuak, zeinek Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legea garatzen baitu abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuan emandako idazkuntzari jarraituz, 205. artikuluan ezarri duenez, zehapen prozedurak tramitatu eta ebazteko epea urtebetekoa dela ezarri du, prozedura hasten den egunetik hasita, eta epe horretan prozedura ebatzi ezean Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 43. artikuluko 4. atalean aurreikusitakoa aplikatu behar da.

Epe hori aldarazi egiten da 30/1992 Legea aldarazten duen 4/1999 Legearen 42.2. artikuluaren bidez, ezarri baitu berariazko ebazpena jakinarazteko gehieneko epea bidezko prozedurako arau erregulatzaileak ezarri duena dela. Epe hori gehienez sei hilekoa izanen da, salbu eta lege lerruna izanen duen arauak hori baino luzeagoa ezartzen badu edo Europako Erkidegoko arautegian horrela ezarri bada.

Kasu honetan, xedapen gehigarrietatik bigarrenean ezarri denaren arabera. lehen tokian adierazi den arautegia aplikatu behar da, zehapen-prozedura 4/1999 Legea indarrean jarri aurretik hasi zelako eta horren azken ataleko xedapenak aldarazteko bigarren artikuluan ezarri denaren arabera Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko denetik hiru hilera egin behar da, hau da, 1999ko apirilaren 14an, eta ondorioz ez da ezarri zen epea gainditu, prozedura 1999ko otsailaren 5ean hasi zelako (egun horretan jakinarazi zen salaketa) eta 2000ko urtarrilaren 14an bukatu zen (zehapen-ebazpena jakinarazi zen eguna).

Beste alde batetik, errekurritu den espedientean hasieraren erabakiaren data 1999ko otsailaren 5a da, egun horretan hasi delako zehapen-espedientea eta salaketaren jakinarazpenean azaltzen da, eta zehapen-ebazpena jakinarazteko lehen ahaleginaren data 1999ko abenduaren 21a da, eta 30/1992 Legearen 58.4. artikuluan ezarri denaren arabera, prozeduren iraupenaren gehieneko epearen barruan jakinarazteko beharrizana bete dela kontuan hartzeko baino ez, nahiko da jakinarazpena baldin eta gutxienez ebazpenaren testu osoa badu, eta baita jakinarazpena egiteko ahalegina era egokian benetakotzea. Beraz ez da errekurtsogileak alegatu duen iraungitasuna gertatu, ez delako legez ezarrita dagoen urte bateko epea gainditu.

Arlo horretan sakontzeko, 42.5.d) artikuluak ezarri du prozedura bat ebazteko eta ebazpena jakinarazteko legezko gehieneko epea eten egin daitekeela interesatuak proposatu dituen froga teknikoak edo azterketa kontrajarriak edo erabakigarriak egiten direnean espedientean emaitzak sartzeko beharrezkoa den epean.

Espediente honi dagokionez epe hori eten egun da 1999ko apirilaren 15etik 1999ko azaroaren 12ra arte, hau da, errekurtsogileak, alegazioen fasean, frogak berari igortzeko eskatu zuenetik hasita. Errekurtsogileak azaroaren 8an jaso zituen frogak eta 15 eguneko epea eman zitzaion alegazioak aurkezteko, eta azkenean 1999ko azaroaren 12an aurkeztu zituen; emaitzak espedientean sartu ziren.

Horregatik guztiagatik, hasieraren erabakiaren data 1999ko otsailaren 5a dela kontuan hartuta, hau da, zehapen-espedientea hasi zen eguna eta hori da salaketaren jakinarazpenean azaltzen den eguna, eta zehapen-ebazpenaren jakinarazpenaren data 2000ko urtarrilaren 14a dela, esan behar da bi egun horien artean, etenduraren epea kendu ondoren, ez da legez ezarrita dagoen urte bateko epea.

Errekurtsogileak alegatu duen preskripzioari dagokionez, Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen XI. Xedapen Gehigarriak indargabetu egin du Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 145. artikulua, eta lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribatzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen direla xedatu du, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita. Kasu honetan, beraz, bi urteko epea aplikatu behar da, eta epe hori ez da igaro, ezta hurrik ere.

Ildo horretatik, Auzitegi Nagusiko Administrazioko Auzietarako Salak, 1997ko urtarrilaren 20ko Epaian, zuzenbideko oinarrietatik lehenengoan eta hirugarrenean, ondokoa ezarri du: "16/1987 Legearen 145. artikulua tazituki indargabetu da Neurri Fiskalak, Administraziozkoak eta Gizarte Mailakoei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen xedapen gehigarrietatik hamaikagarrenaren bitartez. Horren arabera "lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribatzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen direla xedatu du, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita". Beraz, 30/1992 Legera jo behar da, lehen ere abuztuaren 5eko 1772/1992 Errege Dekretuak egin zuen bezalaxe, horren kasuan Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduko 203. artikuluak 2. idatz-zatiari eman zion idazkuntza aldaraziz ondoko idazkuntza eman baitzion: "Arau-hausteak eta zehapenak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132. artikuluan ezarri denaren arabera preskribatuko dira, eta Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legean ezarri diren epeetan".

Halaber, Errioxako Justizi Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salak adierazi zuen 1997ko urriaren 30eko Epaian ondokoa adierazi du: "ezin du alegatu den arau-haustearen preskripzioak aurrera egin Neurri Fiskalak, Administraziozkoak eta Gizarte Mailakoei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen xedapen gehigarrietatik hamaikagarrenean ezarri denarekin bat lehorreko garraioak arautzen dituen legeria erregulatzailearen aurkako arau-hausteak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak ezarri dituen epe eta baldintzetan preksribatuko dira, salbu eta arau-hauste arinak direnean, horrelakoetan preskribatzeko epea urte batekoa izanen baita".

Halaber, Nafarroako Justizia Auzitegiko Auzibideetarako Salaren 1999ko otsailaren 22ko Epaian adierazi da Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko 16/1987 Legea aldarazi egin zen, 1774/1994 Errege Dekretuaren bidez aldarazi zen Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduarekin egin zen bezalaxe, Neurri Fiskalak, Administraziozkoak eta Gizarte Mailakoei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen xedapen gehigarrietatik hamaikagarrenaren bitartez. Lege horrek ezarri du: "lehorreko garraioak arautzen dituen legeria erregulatzailearen aurkako arau-hausteak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak ezarri dituen epe eta baldintzetan preksribatuko dira, salbu eta arau-hauste arinak direnean, horrelakoetan preskribatzeko epea urte batekoa izanen baita".

Beraz, aplikatzen ahal den epea ez da hiru hilekoa, erreferentziako prozeduran oraindik gertatu ez den bi urtekoa baizik. p.4. Zehapena graduatzerakoan ez dela proportzionaltasunaren oinarria kontuan hartu, ez delako inguruabar astungarririk gertatu.

Hori dela eta, kontuan hartu behar da egotzi den egintza hori Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen 143.1. artikuluaren eta Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Araudiaren 201.1. artikuluaren aurkako arau-haustea dela, eta larritzat kalifikatu dela.

Horrelako arau-hausteen egileei 46.001 eta 230.000 pezeta bitarteko isuna ezarri ahal zaie.

Kasu honetan 100.000 pezetako zehapena ezarri da, hots, ibilgailuak baimenduta duen gehieneko pisuaren arabera antzeman den gehiegizko pisua kontuan hartuta.

Beraz, zehapena era egokian graduatu da eta ez da proportzionaltasunaren oinarria haustu.

5. Zehapenaren oinarri izan diren egitateak ez dira gezurtatu. Beraz, bidezkoa da errekurtsoari gaitziriztea eta ebazpenari eustea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa

ERABAKI DU:

1. Javier Barberena jaunak, Barbiur, S.L.ren izenean eta ordezkaritzan, Garraio eta Telekomunikazio zuzendariak emandako abenduaren 9ko 854/1999 Ebazpenaren kontra jarri duen gora jotzeko errekurtsoa ezestea.

2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie, eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzibide-errekurtsoa jarri ahal duela Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazten zaion egunaren biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.

Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren hemeretzian.-Lehendakari- tzako idazkari nagusia, Joaquín Gortari Unanua.

Zehapen espedientearen ebazpena

Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.1 artikuluak aurreikusten duen jakinarazpena, alegia, Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legea ustez hausteagatik emandako ebazpenaren kontra (NA00616/99 espedientea) Uncona, S.A. enpresak arri duen errekurtso arrunta ebazteko Nafarroako Gobernuak hartutako erabakiaren jakinarazpena, ezinezkoa izan denez gero, honako hau argitaratu da, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari buruzko indarreko Legearen 59.4. artikuluak xedatutakoa betetzeko.

PROPOSAMENA

Javier Angel López Iribarren jaunak, Uncona, S.A. enpresaren izen eta eskuordetzan, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren abuztuaren 31ko 3069/1999 Foru Aginduaren aurka 1999ko abenduaren 16an jarri zuen gora jotzeko errekurtsoa aztertu da. Foru agindu horren bidez 25.000 pezetako isuna jarri zen, 1999ko urtarrilaren 16an Garraio Ikuskatzailetzak NA-9472-X ibilgailuari ezarritako salaketaren ondorioz, hondarra garraiatzeagatik 40.000 kiloko pisua zuela, 38.000 kilorako baimena eduki arren.

I.-Egitatezko aurrekariak.

1. 1999ko maiatzaren 28an Uncona, S.A. enpresari jakinarazi zitzaion NA00616/1999 zehapen espedientea ireki zitzaiola, 1999ko urtarrilaren 16an Garraio Ikuskatzailetzak NA-9472-X ibilgailuari ezarritako salaketaren ondorioz, hondarra garraiatzeagatik 40.000 kiloko pisua zuela, 38.000 kilorako baimena eduki arren. Arau-hauste hori hala garraiolariari nola zamatzaileari egotz dakioke.

2. 1999ko ekainaren 15ean interesatuak alegazioak aurkeztu zituen.

3. 1999ko abuztuaren 19an Garraio Zerbitzuko ikuskatzaileak txostena eman zuen. Bertan adierazi zuenez, salatutako gertaera argitzeko beharrezko jarduerak eginda, eta, halaber, interesatuak 1999ko ekainaren 15ean aurkeztutako alegazioak aztertu ondotik, bidezkotzat jo zuen zehapena berrestea, agintaritzako agenteak egiten duen salaketa ustez egia delako eta kasu honetan egiatasun hori ez delako hautsi interesatuak kontrako frogarik aurkeztuta, ez duelako aurkeztu salatzaileak kontrolatu zuen eta gehiegizko pisuagatiko salaketaren oinarria izan den 901855 zenbakiko albarana aurkeztu; zehapena egin den arau-haustearen eta antzeman den gehiegizko pisuaren arabera mailakatu da. Gero Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak, abuztuaren 31ko 3069/1999 Foru Aginduaren bidez, zehapen prozedura bukatutzat eman zuen eta Uncona. S.A. enpresari 25.000 pezetako zehapena ezarri zion.

4. 1999ko abenduaren 16an Javier Angel López Iribarren jaunak, Uncona, S.A. enpresaren izen eta eskuordetzan, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen. Bertan salatutako egintzak ukatu zituen. Esan zuen ez dela bete ebazpen-proposamenaren jakinarazpenik egin. 16/1987 Legearen 145. artikuluan ezarri den hiru hileko epea igaro dela eta preskripzioa gertatu dela, salaketa eta zehapen-ebazpenaren jakinarazpenaren egunaren artean aise gainditu delako epe hori. Ez dela proportzionaltasunaren oinarria aintzat hartu zehapena graduatzerakoan. Ez direla alegazioetan eskatu diren frogak egin eta horiek ez direla era arrazoituan ezetsi.

II.-Zuzenbideko oinarriak.

1. Errekurtsogileak ukatu egin ditu gertaerak eta alegatu du ez direla alegazioetan eskatu dituen frogak eta ez direla era arrazoituan ezetsi.

Ildo horretatik, gogoan izan behar dugu auzitegiek errugabetasun-usteaz egin duten interpretazioa: agintaritzaren agenteek salaketa jarriz gero errugabetasun-ustea ezereztu egiten da, salbu eta salatutakoa ez dela egia frogatzen denean, eta, esan beharrik ez dago, salatutako egitateak ukatzen dituenak aurkeztu behar du salaketaren kontrako froga hori. Agenteak salatutako egitatea frogatzeko aurkitu zituen elementu guztiak jaso zituen agintaritzarentzako salaketa-orrian. (Errioxako Justizia Auzitegi Nagusiaren 1996ko martxoaren 9ko Epaia, zuzenbideko oinarrietarik seigarrena).

Errekurritu den espedientean errugabetasun-ustea hautsi egin da salatzaileak kontrolatu zuen 901855 zenbakia duen zamaketaren albaranaren bidez, interesatuak aurkeztu ez duena alegia. Frogagiri horrek merkatugaia kobratzeko balio baitu. Agiri horretan egotzi zaion arau-haustea frogatzen da, eta baita, isilpean, jarri den errekurtsoaren idazkian ere, horretan orokorrean ukatu delako salatu den gertaera, agintaritzako agenteak berez duen egiatasun ustea inola ere ukitu gabe.

Errekurtsogileak uste du ebazpena ez dela arrazoitua. Bada, lehenengo eta behin adierazi behar da ebazpena arrazoituta dagoela, gertaerak eta errekurtsogilearen alegazioak aztertu direlako, eta arau-haustea tipifikatzen duten manuak eta zehapena ezartzen dutenak adierazi direlako.

Horren ildotik, Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusiak irailaren 12ko 53/1996 Epaian adierazitakoa gogoraziko dugu. Errekurtsogileak argudiatu zuen ezen Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak ez zituela zioak azaldu garraioen arloko arau-hausteengatiko zehapenak ezartzeko eman zituen bi foru agindutan. Epai hartan auzitegiak ondokoa baieztatu zuen: "Zioen azalpenik ere ez da falta, zeren bi ebazpenetan zehatz azaltzen baita, labur bada ere, arau-haustea zertan datzan, zein egun, ordu eta lekutan egin zen, ibilgailuaren datuak, garraiatzen ari zen zamaren eta baimendutako zamaren pisuak eta abar. Era berean, arau-haustea oso larritzat tipifikatzen duten legezko eta arauzko manuak aipatzen dira eta ezarritako zehapenen oinarri juridiko eta faktikoez nahikoa informazio ematen da, bidea emanez ebazpenak aurkara daitezen eta jurisdikzioak berrikus ditzan Zuzenbideari lotzen zaizkion ala ez begiratzeko. Horregatik, zioen azalpenak betetzen ditu, funtsean, defentsarako eskubidea eta Administrazioen egintzen kontrola bermaturik egon daitezen bete behar diren baldintza nagusiak." Inguruabar horiek orain errekurritu den foru aginduan gertatu dira.

2. Ebazpen-proposamenaren jakinarazpena ez dela egin.

Gai honi buruz adierazi behar da garraioen arloko arau-hausteak egiten dituztenei aplikatu behar zaien zehapen-prozedura Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko erregelamenduan azaltzen dela, laugarren kapituluan hain zuzen. Araudi hori irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen eta gerora osorik aldatu zen abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuaren bitartez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legera moldatzeko.

Bada, Erregelamenduaren 212. artikuluak dioenez, behin prozeduraren instrukzioa buruturik eta interesatuari entzun ondoren (salbu eta interesatuari entzun beharrik ez dagoenean, 30/1992 Legearen 84. artikuluaren arabera) egoki den organoak ebazpen-proposamena igorriko dio zehapena ezartzeko eskumena duen organoari.

Hortaz, manu horren arabera, ebazpen-proposamena ez zaio interesatuari igorri behar; aitzitik, interesatuari entzun ondoren bete behar den tramitea da. Beste alde batetik, kasu honetan ez zen berariazko tramiterik egin behar interesatuari entzuteko, interesatuak lehendik ezagutzen zuelako beraren kontra hasitako espedientearen edukia oso-osorik, gero aurkaratu den ebazpenak baieztatu egin duena.

3. Errekurtsogileak alegazio gisa adierazi du zehapena jartzeko egintza preskribaturik dagoela, 16/1987 Legearen 145. artikuluan adierazitako hiru hilabeteko epea igaro delako, salaketaren eta zehapen-ebazpenaren jakinarazpenaren artean aise gainditu delako epe hori eta ez delako epe hori eteteko bestelako egintzarik gertatu.

Gai horri dagokionez esan behar da Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen XI. Xedapen Gehigarriak indargabetu egin duela Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 145. artikulua, eta lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribatzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen direla xedatu du, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita. Kasu honetan hori da aplikatu behar den epea eta ez da inondik inora ere igaro errekurtsogileak adierazi dituen prozesuko bi uneen artean.

Ildo horretatik, Auzitegi Nagusiko Administrazioko Auzietarako Salak, 1997ko urtarrilaren 20ko Epaian, zuzenbideko oinarrietatik lehenengoan eta hirugarrenean, ondokoa ezarri du: "16/1987 Legearen 145. artikulua tazituki indargabetu da Neurri Fiskalak, Administraziozkoak eta Gizarte Mailakoei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen xedapen gehigarrietatik hamaikagarrenaren bitartez. Horren arabera "lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribatzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen direla xedatu du, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita". Beraz, 30/1992 Legera jo behar da, lehen ere abuztuaren 5eko 1772/1992 Errege Dekretuak egin zuen bezalaxe, horren kasuan Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduko 203. artikulua aldaraziz ondoko idazkuntza eman baitzion: "Arau-hausteak eta zehapenak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarri denaren arabera preskribatuko dira, eta Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legean ezarri diren epeetan".

Halaber, Nafarroako Justizia Auzitegiko Auzibideetarako Salaren 1999ko otsailaren 22ko Epaian adierazi da Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko 16/1987 Legea aldarazi egin zen, 1774/1994 Errege Dekretuaren bidez aldarazi zen Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduarekin egin zen bezalaxe, Neurri Fiskalak, Administraziozkoak eta Gizarte Mailakoei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen xedapen gehigarrietatik hamaikagarrenaren bitartez. Lege horrek ezarri du: "lehorreko garraioak arautzen dituen legeria erregulatzailearen aurkako arau-hausteak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak ezarri dituen epe eta baldintzetan preksribatuko dira, salbu eta arau-hauste arinak direnean, horrelakoetan preskribatzeko epea urte batekoa izanen baita".

Beraz, aplikatzen ahal den epea ez da hiru hilekoa, erreferentziako prozeduran oraindik gertatu ez den urte batekoa baizik. p.4. Zehapena graduatzerakoan ez dela proportzionaltasunaren oinarria kontuan hartu, ez delako inguruabar astungarririk gertatu.

Hori dela eta, kontuan hartu behar da egotzi den egintza hori 16/1987 Legearen 142.e) artikuluaren eta 1211/1990 Errege Dekretuaren 199.e) artikuluaren aurkako arau-haustea dela eta Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen 143.1. artikuluaren eta Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Erregelamenduaren 201.1. artikuluan ezarri denaren arabera, arau-hauste larritzat kalifikatu dela.

Irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren 201. artikuluan, isunak eguneratu egin ziren, 16/1987 Legeak emandako ahalmena erabiliz. Horren arabera, arau-hauste arinen egileei ohartarazpena egin edota isuna jarri ahal zaie eta isuna gehienez 46.000 pezetakoa izaten ahal da. Beraz, aztergai dugun kasuan zehapenaren gradua zuzena da eta antzeman zen gehiegizko pisuaren arabera ezarri da.

5. Zehapenaren oinarri izan diren egitateak ez dira gezurtatu. Beraz, bidezkoa da errekurtsoari gaitziriztea eta ebazpenari eustea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa

ERABAKI DU:

1. Javier Angel López Iribarren jaunak, Uncona, S.L.ren izenean eta ordezkaritzan, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emandako abuztuaren 31ko 3069/1999 Foru Aginduaren kontra jarri duen gora jotzeko errekurtsoa ezestea.

2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie, eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzibide-errekurtsoa jarri ahal duela Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazten zaion egunaren biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.

Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren hemeretzian.-Lehendakari- tzako idazkari nagusia, Joaquín Gortari Unanua.

Zehapen espedientearen ebazpena

Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.1 artikuluak aurreikusten duen jakinarazpena, alegia, Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legea ustez hausteagatik emandako ebazpenaren kontra (NA00907/99 espedientea) Ativar, S.A.k jarri duen errekurtso arrunta ebazteko Nafarroako Gobernuak hartutako erabakiaren jakinarazpena, ezinezkoa izan denez gero, honako hau argitaratu da, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari buruzko indarreko Legearen 59.4. artikuluak xedatutakoa betetzeko.

PROPOSAMENA

Alberto Artieda Ellarre jaunak, Ativar, S.A.ren izenean eta haren ordezkari gisa, Herrilan, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren azaroaren 11ko 414/1999 Ebazpenaren aurka 2000ko otsailaren 11n jarri zuen gora jotzeko errekurtsoa aztertu da. Ebazpen horren bidez 10.000 pezetako isuna jarri zen, 1999ko otsailaren 4an Trafikoko Goardia Zibilak, NA-7071-P ibilgailuari ezarritako salaketaren ondorioz, San Agustín ikastetxera eskola garraioa egiteagatik egiten zuen garraio horren adierazkariak txikiegiak zirela.

I.-Egitatezko aurrekariak.

1. 1999ko maiatzaren 26an Ativar, S.A.ri jakinarazi zitzaion NA00907/1999 zehapen-espedientea ireki zitzaiola, Trafikoko Goardia Zibilak, 1999ko otsailaren 4an NA-7071-P ibilgailuari ezarritako salaketaren ondorioz, San Agustín ikastetxera eskola garraioa egiteagatik egiten zuen garraio horren adierazkariak, hala atzealdean nola aurrealdean, txikiegiak zirela (20 x 40, kolore horikoak).

2. Interesatuak alegazioak aurkeztu zituen 1999ko ekainaren 4an.

3. 1999ko azaroaren 7an Garraio Zerbitzuko ikuskatzaileak txostena eman zuen. Bertan adierazi zuenez, salatutako gertaera argitzeko beharrezko jarduerak eginda, eta, halaber, interesatuak 1999ko ekainaren 4an aurkeztu zituen alegazioak aztertu ondotik, bidezkotzat jo zuen zehapena berrestea, salaketa-orria formulatu zuen agenteak berretsi egin duelako eta interesatuak ez zuen alegaziorik aurkeztu, eta zehapenaren gradua bat zetorrela egindako arau-haustearekin. Gero Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren azaroaren 11ko 414/1999 Ebazpenaren bidez, zehapen espedientea bukatutzat jo zen eta Ativar, S.A.ri 10.000 pezetako zehapena ezarri zion.

4. 1999ko otsailaren 11n Alberto Artieda Ellarre jaunak, Ativar, S.A.ren izenean eta haren ordezkari gisa, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen. Bertan ondokoa adierazi zuen: preskripzioa gertatu dela, Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen 145. artikuluan eta Erregelamenduaren 203. artikuluan ezarri den hiru hileak baino gehiago iragan baitziren. Espedientearen tramitazioan ebazpen-proposamena falta da. Ez da proportzionaltasunaren oinarria bete zehapena graduatzerakoan. Gertaerak ukatu ditu eta ez dago salaketa egin duen agentearen frogarik ez berrespenik, eta hori alegazioetan eskatu zen eta ez da arrazoitu horri uko egitea.

II.-Zuzenbideko oinarriak.

1. Errekurtsogileak adierazi du Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen 145. artikuluan eta Erregelamenduaren 203. artikuluan ezarri den hiru hileko epea hautsi dela.

Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen XI. Xedapen Gehigarriak indargabetu egin du Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 145. artikulua, eta lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribatzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen direla xedatu du, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita. Kasu honetan, beraz, urtebeteko epea aplikatu behar da, eta epe hori ez da igaro errekurtsogileak adierazi dituen prozesuko bi uneen artean.

Ildo horretatik, Auzitegi Nagusiko Administrazioko Auzietarako Salak, 1997ko urtarrilaren 20ko Epaian, zuzenbideko oinarrietatik lehenengoan eta hirugarrenean, ondokoa ezarri du: "16/1987 Legearen 145. artikulua tazituki indargabetu da Neurri Fiskalak, Administraziozkoak eta Gizarte Mailakoei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen xedapen gehigarrietatik hamaikagarrenaren bitartez. Horren arabera "lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribatzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen direla xedatu du, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita". Beraz, 30/1992 Legera jo behar da, lehen ere abuztuaren 5eko 1772/1992 Errege Dekretuak egin zuen bezalaxe, horren kasuan Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduko 203. artikuluak 2. idatz-zatiari eman zion idazkuntza aldaraziz ondoko idazkuntza eman baitzion: "Arau-hausteak eta zehapenak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132. artikuluan ezarri denaren arabera preskribatuko dira, eta Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legean ezarri diren epeetan".

Halaber, Errioxako Justizi Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salak adierazi zuen 1997ko urriaren 30eko Epaian ondokoa adierazi du: "ezin du alegatu den arau-haustearen preskripzioak aurrera egin Neurri Fiskalak, Administraziozkoak eta Gizarte Mailakoei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen xedapen gehigarrietatik hamaikagarrenean ezarri denarekin bat lehorreko garraioak arautzen dituen legeria erregulatzailearen aurkako arau-hausteak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak ezarri dituen epe eta baldintzetan preksribatuko dira, salbu eta arau-hauste arinak direnean, horrelakoetan preskribatzeko epea urte batekoa izanen baita".

Halaber, Nafarroako Justizia Auzitegiko Auzibideetarako Salaren 1999ko otsailaren 22ko Epaian adierazi da Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko 16/1987 Legea aldarazi egin zen, 1774/1994 Errege Dekretuaren bidez aldarazi zen Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduarekin egin zen bezalaxe, Neurri Fiskalak, Administraziozkoak eta Gizarte Mailakoei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen xedapen gehigarrietatik hamaikagarrenaren bitartez. Lege horrek ezarri du: "lehorreko garraioak arautzen dituen legeria erregulatzailearen aurkako arau-hausteak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak ezarri dituen epe eta baldintzetan preksribatuko dira, salbu eta arau-hauste arinak direnean, horrelakoetan preskribatzeko epea urte batekoa izanen baita".

Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduko 203. artikuluaren egungo idazkuntzari dagokionez, hau da, 1211/1990 Errege Dekretuaren bidez onetsi denak, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen garraioen arloan prozedura jakin batzuk egokitzen dituen abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuak ekarri duen aldarazpenak hau dio:

"Ez da inolako zehapenik ezarriko Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen manuak kontuan hartuta, honako kapitulu honetan adierazi diren arauen arabera hasi den prozedura kontuan hartuta baizik.

Arau-hausteak eta zehapenak eta Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132. artikuluan ezarri dena betez ezarriko dira, arestian ere aipatu den Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legean ezarri diren epeetan.

Ondorioz, adierazi den artikuluan ez da prozesuko tramiteetan igaro den denboragatiko preskripziorik aipatu ere egiten.

2. Alegatu du espedientearen tramitazioan ez dela ebazpen-proposamenik egin.

Gai honi buruz adierazi behar da garraioen arloko arau-hausteak egiten dituztenei aplikatu behar zaien zehapen-prozedura Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko erregelamenduan azaltzen dela, laugarren kapituluan hain zuzen. Araudi hori irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen eta gerora osorik aldatu zen abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuaren bitartez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legera moldatzeko.

Bada, Erregelamenduaren 212. artikuluak dioenez, behin prozeduraren instrukzioa buruturik eta interesatuari entzun ondoren (salbu eta interesatuari entzun beharrik ez dagoenean, 30/1992 Legearen 84. artikuluaren arabera) egoki den organoak ebazpen-proposamena igorriko dio zehapena ezartzeko eskumena duen organoari.

Hortaz, manu horren arabera, ebazpen-proposamena ez zaio interesatuari igorri behar; aitzitik, interesatuari entzun ondoren bete behar den tramitea da. Beste alde batetik, kasu honetan ez zen berariazko tramiterik egin behar interesatuari entzuteko, interesatuak lehendik ezagutzen zuelako beraren kontra hasitako espedientearen edukia oso-osorik, gero aurkaratu den ebazpenak baieztatu egin duena.

Ildo horretatik doa Auzitegi Nagusiaren Epaia 1999ko ekainaren 22an hau esan duenean: 1999ko maiatzaren 25 eta 26ko epaietan adierazi da, Sala honek, honen moduko kasuetan, ondoko termino hauetan ebatzi duela: "Baieztatzen ahal da salaketaren informazioa jasotzeko eskubidea, Konstituzioaren 24.2. artikuluan bermatu den kategoriarekin, zehapenak ezartzeko administrazioko prozeduran ebazpen-proposamenaren jakinarazpenaren bidez asetzen dela gehienetan, eragiketa horretan egozten den erantzukizunari buruzko iritzia ematen delako eta horretan, gutxienez, antzeman den jarrera zehatzailearen definizioarekin, eta arau-hauste eredu jakin batean duen isla, gehi kasuan-kasuan lotuta daraman zigor-eragina. Salbuespen moduan gertatzen ahal da tramite hori ez izatea nahitaezkoa, arestian aipatu den funtsezko eskubidea erabat asetzearen ikuspegitik, baldin eta aurreko tramite baten jakinarazpen zehatz hori egin bada."

3. Zehapena graduatzerakoan ez dela proportzionaltasunaren oinarria kontuan hartu.

Hori dela eta, kontuan hartu behar da egotzi den egintza hori Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen 143.1. artikuluaren eta Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Araudiaren 201.1. artikuluaren aurkako arau-haustea dela, eta arintzat kalifikatu dela.

Horren arabera, arau-hauste arinen egileei ohartarazpena egin edota isuna jarri ahal zaie eta isuna gehienez 46.000 pezetakoa izaten ahal da.

Beraz, aztergai dugun kasuan 10.000 pezetako zehapena ezarri da eta, ondorioz, zehapenaren gradua gutxienekoa da eta ez da antzeman inolako gehiegikeriarik.

4. Gertaerak ukatu ditu eta ez dago salaketa egin duen agentearen berrespenik, nahiz eta alegazioan eskatu, eta ukapen hori ez da arrazoitu.

Ildo horretatik, gogoan izan behar dugu auzitegiek errugabetasun-usteaz egin duten interpretazioa: agintaritzaren agenteek salaketa jarriz gero errugabetasun-ustea ezereztu egiten da, salbu eta salatutakoa ez dela egia frogatzen denean, eta, esan beharrik ez dago, salatutako egitateak ukatzen dituenak aurkeztu behar du salaketaren kontrako froga hori. Agenteak salatutako egitatea frogatzeko aurkitu zituen elementu guztiak jaso zituen agintaritzarentzako salaketa-orrian. (Errioxako Justizia Auzitegi Nagusiaren 1996ko martxoaren 9ko Epaia, zuzenbideko oinarrietarik seigarrena).

Errekurritu den espedientean errugabetasunaren ustea galdu egiten da salaketa-orria egin zuen agenteak egindako berrespenaren ostean. Berrespen horretan egotzi den arau-haustea frogatu da, eta baita, isilpean, jarri den errekurtsoaren idazkian ere, horretan orokorrean ukatu delako salatu den gertaera, baina ezer zehatzik alegatu gabe, eta proportzionaltasun oinarria aplikatzeko eskatzean da.

Euskal Herriko Justizia Auzitegi Nagusiaren 1998ko ekainaren 22ko Epaian ezarri denaren arabera "administrazioko zehapenak ezartzeko prozeduran aplikagarria den ustezko errugabetasunaren eskubideak ez du esan nahi egozpena jaso duen pertsona horrek zuritu behar ez duenik eta, ordea, Konstituzio Auzitegiak apirilaren 26ko 76/1990 Epaian adierazi duenaren ildotik, Espainiako Konstituzioaren 24.2. artikuluan ezarri denari baldintzatzen zaio jarrera berberak defendatzeko aukera kontrajarriak dituen prozedura baten frogak aurkezteari dagokionez".

Epai horretan bertan esaten da: "abiaburua salaketa-orrian azaltzen den trafikoko poliziako funtzionarioaren adierazpena da eta hori berretsi ondoren berez kargu-froga nahikoa da, Konstituzioaren 24. artikuluan ezarri denaren ondoreetarako, konstituzioko arau horrek adierazi duen ustezko errugabetasuna hausteko, eta bereziki, kasu honetan gertatu den bezala, agenteak zuzen islatu dituen gertaerei buruzkoak badira".

Horrela, bada "errekurtsogilearen aurkako erantzukizun-epaia era arrazoituan eusteko moduko froga egon dagoela kontuan hartuta, bere betebeharra zen, eta ez administrazioarena, alegatu den inguruabar zuritzaile hori frogatzea".

Alegazioetan eskatu arren ez dagoela agente salatzailearen froga edo berrespenik esateari dagokionez, eta hori ez dela arrazoitu, adierazi behar da 1999ko irailaren 22an salaketa egin zuen agenteak egin zuen berrespen-txostenaren kopia igorri zela. Eta espedientean azaltzen denaren arabera irailaren 29an jaso zuen, nork-eta José Mª Artieda jaunak, NAN 15.748.422. Pertsona horren data eta sinadura posta zerbitzuak igorri duen jasoagirian azaltzen dira.

5. Zehapenaren oinarri izan diren egitateak ez dira gezurtatu. Beraz, bidezkoa da errekurtsoari gaitziriztea eta ebazpenari eustea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa

ERABAKI DU:

1. Alberto Artieda Ellarre jaunak, Ativar, S.A.ren izenean eta ordezkaritzan, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak emandako azaroaren 11ko 414/1999 Ebazpenaren kontra jarri duen gora jotzeko errekurtsoa ezestea.

2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie, eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzibide-errekurtsoa jarri ahal duela Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazten zaion egunaren biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.

Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren hemeretzian.-Lehendakari- tzako idazkari nagusia, Joaquín Gortari Unanua.

Zehapen espedientearen ebazpena

Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.1 artikuluak aurreikusten duen jakinarazpena, alegia, Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legea ustez hausteagatik emandako ebazpenaren kontra (NA00910/99 espedientea) Ativar, S.A.k jarri duen errekurtso arrunta ebazteko Nafarroako Gobernuak hartutako erabakiaren jakinarazpena, ezinezkoa izan denez gero, honako hau argitaratu da, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari buruzko indarreko Legearen 59.4. artikuluak xedatutakoa betetzeko.

PROPOSAMENA

Alberto Artieda Ellarre jaunak, Ativar, S.A.ren izenean eta haren ordezkari gisa, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren azaroaren 11ko 415/1999 Ebazpenaren aurka 2000ko otsailaren 10ean jarri zuen gora jotzeko errekurtsoa aztertu da. Ebazpen horren bidez 10.000 pezetako isuna jarri zen, 1999ko otsailaren 4an Trafikoko Goardia Zibilak, NA-0278-P ibilgailuari ezarritako salaketaren ondorioz, San Agustín ikastetxera eskola garraioa egiteagatik egiten zuen garraio horren adierazkariak eraman gabe.

I.-Egitatezko aurrekariak.

1. 1999ko maiatzaren 26an Ativar, S.A.ri jakinarazi zitzaion NA00910/1999 zehapen-espedientea ireki zitzaiola, Trafikoko Goardia Zibilak, 1999ko otsailaren 4an NA-0278-P ibilgailuari ezarritako salaketaren ondorioz, San Agustín eskola garraioa egiteagatik egiten zuen garraio horren adierazkariak eraman gabe, horien izariak eta formatuak ez zirelako arauzkoak.

2. Interesatuak alegazioak aurkeztu zituen 1999ko ekainaren 4an.

3. 1999ko azaroaren 7an Garraio Zerbitzuko ikuskatzaileak txostena eman zuen. Bertan adierazi zuenez, salatutako gertaera argitzeko beharrezko jarduerak eginda, eta, halaber, interesatuak 1999ko ekainaren 4an aurkeztu zituen alegazioak aztertu ondotik, bidezkotzat jo zuen zehapena berrestea, salaketa-orria formulatu zuen agenteak berretsi egin duelako eta interesatuak ez du alegaziorik aurkeztu, eta zehapenaren gradua bat zetorrela egindako arau-haustearekin. Gero Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren azaroaren 11ko 415/1999 Ebazpenaren bidez, zehapen espedientea bukatutzat jo zen eta Ativar, S.A.ri 10.000 pezetako zehapena ezarri zion.

4. 2000ko otsailaren 10ean Alberto Artieda Ellarre jaunak, Ativar, S.A.ren izenean eta haren ordezkari gisa, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen. Bertan ondokoa adierazi zuen: preskripzioa gertatu dela, Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen 145. artikuluan eta Erregelamenduaren 203. artikuluan ezarri den hiru hileak baino gehiago iragan baitziren. Espedientearen tramitazioan ebazpen-proposamena falta da. Ez da proportzionaltasunaren oinarria bete zehapena graduatzerakoan. Gertaerak ukatu ditu eta ez dago salaketa egin duen agentearen frogarik ez berrespenik, eta hori alegazioetan eskatu zen eta ez da arrazoitu horri uko egitea.

II.-Zuzenbideko oinarriak.

1. Errekurtsogileak adierazi du Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen 145. artikuluan eta Erregelamenduaren 203. artikuluan ezarri den hiru hileko epea hautsi dela.

Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen XI. Xedapen Gehigarriak indargabetu egin du Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 145. artikulua, eta lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribatzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen direla xedatu du, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita. Kasu honetan, beraz, urtebeteko epea aplikatu behar da, eta epe hori ez da igaro errekurtsogileak adierazi dituen prozesuko bi uneen artean.

Ildo horretatik, Auzitegi Nagusiko Administrazioko Auzietarako Salak, 1997ko urtarrilaren 20ko Epaian, zuzenbideko oinarrietatik lehenengoan eta hirugarrenean, ondokoa ezarri du: "16/1987 Legearen 145. artikulua tazituki indargabetu da Neurri Fiskalak, Administraziozkoak eta Gizarte Mailakoei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen xedapen gehigarrietatik hamaikagarrenaren bitartez. Horren arabera "lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribatzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen direla xedatu du, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita". Beraz, 30/1992 Legera jo behar da, lehen ere abuztuaren 5eko 1772/1992 Errege Dekretuak egin zuen bezalaxe, horren kasuan Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduko 203. artikuluak 2. idatz-zatiari eman zion idazkuntza aldaraziz ondoko idazkuntza eman baitzion: "Arau-hausteak eta zehapenak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132. artikuluan ezarri denaren arabera preskribatuko dira, eta Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legean ezarri diren epeetan".

Halaber, Errioxako Justizi Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salak adierazi zuen 1997ko urriaren 30eko Epaian ondokoa adierazi du: "ezin du alegatu den arau-haustearen preskripzioak aurrera egin Neurri Fiskalak, Administraziozkoak eta Gizarte Mailakoei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen xedapen gehigarrietatik hamaikagarrenean ezarri denarekin bat lehorreko garraioak arautzen dituen legeria erregulatzailearen aurkako arau-hausteak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak ezarri dituen epe eta baldintzetan preksribatuko dira, salbu eta arau-hauste arinak direnean, horrelakoetan preskribatzeko epea urte batekoa izanen baita".

Halaber, Nafarroako Justizia Auzitegiko Auzibideetarako Salaren 1999ko otsailaren 22ko Epaian adierazi da Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko 16/1987 Legea aldarazi egin zen, 1774/1994 Errege Dekretuaren bidez aldarazi zen Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduarekin egin zen bezalaxe, Neurri Fiskalak, Administraziozkoak eta Gizarte Mailakoei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen xedapen gehigarrietatik hamaikagarrenaren bitartez. Lege horrek ezarri du: "lehorreko garraioak arautzen dituen legeria erregulatzailearen aurkako arau-hausteak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak ezarri dituen epe eta baldintzetan preksribatuko dira, salbu eta arau-hauste arinak direnean, horrelakoetan preskribatzeko epea urte batekoa izanen baita".

Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduko 203. artikuluaren egungo idazkuntzari dagokionez, hau da, 1211/1990 Errege Dekretuaren bidez onetsi denak, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen garraioen arloan prozedura jakin batzuk egokitzen dituen abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuak ekarri duen aldarazpenak hau dio:

"Ez da inolako zehapenik ezarriko Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen manuak kontuan hartuta, honako kapitulu honetan adierazi diren arauen arabera hasi den prozedura kontuan hartuta baizik.

Arau-hausteak eta zehapenak eta Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132. artikuluan ezarri dena betez ezarriko dira, arestian ere aipatu den Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legean ezarri diren epeetan.

Ondorioz, adierazi den artikuluan ez da prozesuko tramiteetan igaro den denboragatiko preskripziorik aipatu ere egiten.

2. Alegatu du espedientearen tramitazioan ez dela ebazpen-proposamenik egin.

Gai honi buruz adierazi behar da garraioen arloko arau-hausteak egiten dituztenei aplikatu behar zaien zehapen-prozedura Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko erregelamenduan azaltzen dela, laugarren kapituluan hain zuzen. Araudi hori irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen eta gerora osorik aldatu zen abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuaren bitartez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legera moldatzeko.

Bada, Erregelamenduaren 212. artikuluak dioenez, behin prozeduraren instrukzioa buruturik eta interesatuari entzun ondoren (salbu eta interesatuari entzun beharrik ez dagoenean, 30/1992 Legearen 84. artikuluaren arabera) egoki den organoak ebazpen-proposamena igorriko dio zehapena ezartzeko eskumena duen organoari.

Hortaz, manu horren arabera, ebazpen-proposamena ez zaio interesatuari igorri behar; aitzitik, interesatuari entzun ondoren bete behar den tramitea da. Beste alde batetik, kasu honetan ez zen berariazko tramiterik egin behar interesatuari entzuteko, interesatuak lehendik ezagutzen zuelako beraren kontra hasitako espedientearen edukia oso-osorik, gero aurkaratu den ebazpenak baieztatu egin duena.

Ildo horretatik doa Auzitegi Nagusiaren Epaia 1999ko ekainaren 22an hau esan duenean: 1999ko maiatzaren 25 eta 26ko epaietan adierazi da, Sala honek, honen moduko kasuetan, ondoko termino hauetan ebatzi duela: "Baieztatzen ahal da salaketaren informazioa jasotzeko eskubidea, Konstituzioaren 24.2. artikuluan bermatu den kategoriarekin, zehapenak ezartzeko administrazioko prozeduran ebazpen-proposamenaren jakinarazpenaren bidez asetzen dela gehienetan, eragiketa horretan egozten den erantzukizunari buruzko iritzia ematen delako eta horretan, gutxienez, antzeman den jarrera zehatzailearen definizioarekin, eta arau-hauste eredu jakin batean duen isla, gehi kasuan-kasuan lotuta daraman zigor-eragina. Salbuespen moduan gertatzen ahal da tramite hori ez izatea nahitaezkoa, arestian aipatu den funtsezko eskubidea erabat asetzearen ikuspegitik, baldin eta aurreko tramite baten jakinarazpen zehatz hori egin bada."

3. Zehapena graduatzerakoan ez dela proportzionaltasunaren oinarria kontuan hartu.

Hori dela eta, kontuan hartu behar da egotzi den egintza hori Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen 143.1. artikuluaren eta Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Araudiaren 201.1. artikuluaren aurkako arau-haustea dela, eta arintzat kalifikatu dela.

Horren arabera, arau-hauste arinen egileei ohartarazpena egin edota isuna jarri ahal zaie eta isuna gehienez 46.000 pezetakoa izaten ahal da.

Beraz, aztergai dugun kasuan 10.000 pezetako zehapena ezarri da eta, ondorioz, zehapenaren gradua gutxienekoa da eta ez da antzeman inolako gehiegikeriarik.

4. Gertaerak ukatu ditu eta ez dago salaketa egin duen agentearen berrespenik, nahiz eta alegazioan eskatu, eta ukapen hori ez da arrazoitu.

Ildo horretatik, gogoan izan behar dugu auzitegiek errugabetasun-usteaz egin duten interpretazioa: agintaritzaren agenteek salaketa jarriz gero errugabetasun-ustea ezereztu egiten da, salbu eta salatutakoa ez dela egia frogatzen denean, eta, esan beharrik ez dago, salatutako egitateak ukatzen dituenak aurkeztu behar du salaketaren kontrako froga hori. Agenteak salatutako egitatea frogatzeko aurkitu zituen elementu guztiak jaso zituen agintaritzarentzako salaketa-orrian. (Errioxako Justizia Auzitegi Nagusiaren 1996ko martxoaren 9ko Epaia, zuzenbideko oinarrietarik seigarrena).

Errekurritu den espedientean errugabetasunaren ustea galdu egiten da salaketa-orria egin zuen agenteak egindako berrespenaren ostean. Berrespen horretan egotzi den arau-haustea frogatu da, eta baita, isilpean, jarri den errekurtsoaren idazkian ere, horretan orokorrean ukatu delako salatu den gertaera, baina ezer zehatzik alegatu gabe, eta proportzionaltasun oinarria aplikatzeko eskatzean da.

Euskal Herriko Justizia Auzitegi Nagusiaren 1998ko ekainaren 22ko Epaian ezarri denaren arabera "administrazioko zehapenak ezartzeko prozeduran aplikagarria den ustezko errugabetasunaren eskubideak ez du esan nahi egozpena jaso duen pertsona horrek zuritu beharez duenik eta, ordea, Konstituzio Auzitegiak apirilaren 26ko 76/1990 Epaian adierazi duenaren ildotik, Espainiako Konstituzioaren 24.2. artikuluan ezarri denari baldintzatzen zaio jarrera berberak defendatzeko aukera kontrajarriak dituen prozedura baten frogak aurkezteari dagokionez".

Epai horretan bertan esaten da: "abiaburua salaketa-orrian azaltzen den trafikoko poliziako funtzionarioaren adierazpena da eta hori berretsi ondoren berez kargu-froga nahikoa da, Konstituzioaren 24. artikuluan ezarri denaren ondoreetarako, konstituzioko arau horrek adierazi duen ustezko errugabetasuna hausteko, eta bereziki, kasu honetan gertatu den bezala, agenteak zuzen islatu dituen gertaerei buruzkoak badira".

Horrela, bada "errekurtsogilearen aurkako erantzikuzun-epaia era arrazoituan eusteko moduko froga egon dagoela kontuan hartuta, bere betebeharra zen, eta ez administrazioarena, alegatu den inguruabar zuritzaile hori frogatzea".

Alegazioetan eskatu arren ez dagoela agente salatzailearen froga edo berrespenik esateari dagokionez, eta hori ez dela arrazoitu, adierazi behar da 1999ko irailaren 22an salaketa egin zuen agenteak egin zuen berrespen-txostenaren kopia igorri zela. Eta espedientean azaltzen denaren arabera irailaren 29an jaso zuen, nork-eta José Mª Artieda Ibarrola jaunak, NAN 15.748.422. Pertsona horren data eta sinadura posta zerbitzuak igorri duen jasoagirian azaltzen dira.

5. Zehapenaren oinarri izan diren egitateak ez dira gezurtatu. Beraz, bidezkoa da errekurtsoari gaitziriztea eta ebazpenari eustea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa

ERABAKI DU:

1. Alberto Artieda Ellarre jaunak, Ativar, S.A.ren izenean eta ordezkaritzan, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak emandako azaroaren 11ko 415/1999 Ebazpenaren kontra jarri duen gora jotzeko errekurtsoa ezestea.

2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie, eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzibide-errekurtsoa jarri ahal duela Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazten zaion egunaren biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.

Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren hemeretzian.-Lehendakari- tzako idazkari nagusia, Joaquín Gortari Unanua.

Zehapen espedientearen ebazpena

Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.1 artikuluak aurreikusten duen jakinarazpena, alegia, Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legea ustez hausteagatik emandako ebazpenaren kontra (NA00917/99 espedientea) Ativar, S.A.k jarri duen errekurtso arrunta ebazteko Nafarroako Gobernuak hartutako erabakiaren jakinarazpena, ezinezkoa izan denez gero, honako hau argitaratu da, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari buruzko indarreko Legearen 59.4. artikuluak xedatutakoa betetzeko.

PROPOSAMENA

Alberto Artieda Ellarre jaunak, Ativar, S.A.ren izenean eta haren ordezkari gisa, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren azaroaren 11ko 416/1999 Ebazpenaren aurka 2000ko otsailaren 10ean jarri zuen gora jotzeko errekurtsoa aztertu da. Ebazpen horren bidez 10.000 pezetako isuna jarri zen, 1999ko otsailaren 4an Trafikoko Goardia Zibilak, NA-2173-X ibilgailuari ezarritako salaketaren ondorioz, San Agustín ikastetxera eskola garraioa egiteagatik egiten zuen garraio horren adierazkariak eraman gabe.

I.-Egitatezko aurrekariak.

1. 1999ko maiatzaren 26an Ativar, S.A.ri jakinarazi zitzaion NA00917/1999 zehapen-espedientea ireki zitzaiola, Trafikoko Goardia Zibilak, 1999ko otsailaren 4an NA-2173-X ibilgailuari ezarritako salaketaren ondorioz, San Agustín eskola garraioa egiteagatik egiten zuen garraio horren adierazkariak eraman gabe, horien izariak eta formatuak ez zirelako arauzkoak.

2. Interesatuak alegazioak aurkeztu zituen 1999ko ekainaren 3an.

3. 1999ko azaroaren 7an Garraio Zerbitzuko ikuskatzaileak txostena eman zuen. Bertan adierazi zuenez, salatutako gertaera argitzeko beharrezko jarduerak eginda, eta, halaber, interesatuak 1999ko ekainaren 3an aurkeztu zituen alegazioak aztertu ondotik, bidezkotzat jo zuen zehapena berrestea, salaketa-orria formulatu zuen agenteak berretsi egin duelako eta interesatuak ez du kontrakorik frogatu aurkeztu dituen alegazioetan. Errekurtsogileak ez du horren aurkako alegaziorik aurkeztu eta zehapena egin den arau-hausteari egokitu zaio. Gero Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren azaroaren 11ko 416/1999 Ebazpenaren bidez, zehapen espedientea bukatutzat jo zen eta Ativar, S.A.ri 10.000 pezetako zehapena ezarri zion.

4. 2000ko otsailaren 10ean Alberto Artieda Ellarre jaunak, Ativar, S.A.ren izenean eta haren ordezkari gisa, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen. Bertan ondokoa adierazi zuen: preskripzioa gertatu dela, Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen 145. artikuluan eta Erregelamenduaren 203. artikuluan ezarri den hiru hileak baino gehiago iragan baitziren. Espedientearen tramitazioan ebazpen-proposamena falta da. Ez da proportzionaltasunaren oinarria bete zehapena graduatzerakoan. Gertaerak ukatu ditu eta ez dago salaketa egin duen agentearen frogarik ez berrespenik, eta hori alegazioetan eskatu zen eta ez da arrazoitu horri uko egitea.

II.-Zuzenbideko oinarriak.

1. Errekurtsogileak adierazi du Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen 145. artikuluan eta Erregelamenduaren 203. artikuluan ezarri den hiru hileko epea hautsi dela.

Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen XI. Xedapen Gehigarriak indargabetu egin du Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 145. artikulua, eta lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribatzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen direla xedatu du, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita. Kasu honetan, beraz, urtebeteko epea aplikatu behar da, eta epe hori ez da igaro errekurtsogileak adierazi dituen prozesuko bi uneen artean.

Ildo horretatik, Auzitegi Nagusiko Administrazioko Auzietarako Salak, 1997ko urtarrilaren 20ko Epaian, zuzenbideko oinarrietatik lehenengoan eta hirugarrenean, ondokoa ezarri du: "16/1987 Legearen 145. artikulua tazituki indargabetu da Neurri Fiskalak, Administraziozkoak eta Gizarte Mailakoei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen xedapen gehigarrietatik hamaikagarrenaren bitartez. Horren arabera "lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribatzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen direla xedatu du, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita". Beraz, 30/1992 Legera jo behar da, lehen ere abuztuaren 5eko 1772/1992 Errege Dekretuak egin zuen bezalaxe, horren kasuan Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduko 203. artikuluak 2. idatz-zatiari eman zion idazkuntza aldaraziz ondoko idazkuntza eman baitzion: "Arau-hausteak eta zehapenak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132. artikuluan ezarri denaren arabera preskribatuko dira, eta Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legean ezarri diren epeetan".

Halaber, Errioxako Justizi Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salak adierazi zuen 1997ko urriaren 30eko Epaian ondokoa adierazi du: "ezin du alegatu den arau-haustearen preskripzioak aurrera egin Neurri Fiskalak, Administraziozkoak eta Gizarte Mailakoei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen xedapen gehigarrietatik hamaikagarrenean ezarri denarekin bat lehorreko garraioak arautzen dituen legeria erregulatzailearen aurkako arau-hausteak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak ezarri dituen epe eta baldintzetan preksribatuko dira, salbu eta arau-hauste arinak direnean, horrelakoetan preskribatzeko epea urte batekoa izanen baita".

Halaber, Nafarroako Justizia Auzitegiko Auzibideetarako Salaren 1999ko otsailaren 22ko Epaian adierazi da Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko 16/1987 Legea aldarazi egin zen, 1774/1994 Errege Dekretuaren bidez aldarazi zen Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduarekin egin zen bezalaxe, Neurri Fiskalak, Administraziozkoak eta Gizarte Mailakoei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen xedapen gehigarrietatik hamaikagarrenaren bitartez. Lege horrek ezarri du: "lehorreko garraioak arautzen dituen legeria erregulatzailearen aurkako arau-hausteak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak ezarri dituen epe eta baldintzetan preksribatuko dira, salbu eta arau-hauste arinak direnean, horrelakoetan preskribatzeko epea urte batekoa izanen baita".

Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduko 203. artikuluaren egungo idazkuntzari dagokionez, hau da, 1211/1990 Errege Dekretuaren bidez onetsi denak, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen garraioen arloan prozedura jakin batzuk egokitzen dituen abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuak ekarri duen aldarazpenak hau dio:

"Ez da inolako zehapenik ezarriko Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen manuak kontuan hartuta, honako kapitulu honetan adierazi diren arauen arabera hasi den prozedura kontuan hartuta baizik.

Arau-hausteak eta zehapenak eta Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132. artikuluan ezarri dena betez ezarriko dira, arestian ere aipatu den Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legean ezarri diren epeetan.

Ondorioz, adierazi den artikuluan ez da prozesuko tramiteetan igaro den denboragatiko preskripziorik aipatu ere egiten.

2. Alegatu du espedientearen tramitazioan ez dela ebazpen-proposamenik egin.

Gai honi buruz adierazi behar da garraioen arloko arau-hausteak egiten dituztenei aplikatu behar zaien zehapen-prozedura Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko erregelamenduan azaltzen dela, laugarren kapituluan hain zuzen. Araudi hori irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen eta gerora osorik aldatu zen abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuaren bitartez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legera moldatzeko.

Bada, Erregelamenduaren 212. artikuluak dioenez, behin prozeduraren instrukzioa buruturik eta interesatuari entzun ondoren (salbu eta interesatuari entzun beharrik ez dagoenean, 30/1992 Legearen 84. artikuluaren arabera) egoki den organoak ebazpen-proposamena igorriko dio zehapena ezartzeko eskumena duen organoari.

Hortaz, manu horren arabera, ebazpen-proposamena ez zaio interesatuari igorri behar; aitzitik, interesatuari entzun ondoren bete behar den tramitea da. Beste alde batetik, kasu honetan ez zen berariazko tramiterik egin behar interesatuari entzuteko, interesatuak lehendik ezagutzen zuelako beraren kontra hasitako espedientearen edukia oso-osorik, gero aurkaratu den ebazpenak baieztatu egin duena.

Ildo horretatik doa Auzitegi Nagusiaren Epaia 1999ko ekainaren 22an hau esan duenean: 1999ko maiatzaren 25 eta 26ko epaietan adierazi da, Sala honek, honen moduko kasuetan, ondoko termino hauetan ebatzi duela: "Baieztatzen ahal da salaketaren informazioa jasotzeko eskubidea, Konstituzioaren 24.2. artikuluan bermatu den kategoriarekin, zehapenak ezartzeko administrazioko prozeduran ebazpen-proposamenaren jakinarazpenaren bidez asetzen dela gehienetan, eragiketa horretan egozten den erantzukizunari buruzko iritzia ematen delako eta horretan, gutxienez, antzeman den jarrera zehatzailearen definizioarekin, eta arau-hauste eredu jakin batean duen isla, gehi kasuan-kasuan lotuta daraman zigor-eragina. Salbuespen moduan gertatzen ahal da tramite hori ez izatea nahitaezkoa, arestian aipatu den funtsezko eskubidea erabat asetzearen ikuspegitik, baldin eta aurreko tramite baten jakinarazpen zehatz hori egin bada."

3. Zehapena graduatzerakoan ez dela proportzionaltasunaren oinarria kontuan hartu.

Hori dela eta, kontuan hartu behar da egotzi den egintza hori Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen 143.1. artikuluaren eta Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Araudiaren 201.1. artikuluaren aurkako arau-haustea dela, eta arintzat kalifikatu dela.

Horren arabera, arau-hauste arinen egileei ohartarazpena egin edota isuna jarri ahal zaie eta isuna gehienez 46.000 pezetakoa izaten ahal da.

Beraz, aztergai dugun kasuan 10.000 pezetako zehapena ezarri da eta, ondorioz, zehapenaren gradua gutxienekoa da eta ez da antzeman inolako gehiegikeriarik.

4. Gertaerak ukatu ditu eta ez dago salaketa egin duen agentearen berrespenik, nahiz eta alegazioan eskatu, eta ukapen hori ez da arrazoitu.

Ildo horretatik, gogoan izan behar dugu auzitegiek errugabetasun-usteaz egin duten interpretazioa: agintaritzaren agenteek salaketa jarriz gero errugabetasun-ustea ezereztu egiten da, salbu eta salatutakoa ez dela egia frogatzen denean, eta, esan beharrik ez dago, salatutako egitateak ukatzen dituenak aurkeztu behar du salaketaren kontrako froga hori. Agenteak salatutako egitatea frogatzeko aurkitu zituen elementu guztiak jaso zituen agintaritzarentzako salaketa-orrian. (Errioxako Justizia Auzitegi Nagusiaren 1996ko martxoaren 9ko Epaia, zuzenbideko oinarrietarik seigarrena).

Errekurritu den espedientean errugabetasunaren ustea galdu egiten da salaketa-orria egin zuen agenteak egindako berrespenaren ostean. Berrespen horretan egotzi den arau-haustea frogatu da, eta baita, isilpean, jarri den errekurtsoaren idazkian ere, horretan orokorrean ukatu delako salatu den gertaera, baina ezer zehatzik alegatu gabe, eta proportzionaltasun oinarria aplikatzeko eskatzean da.

Euskal Herriko Justizia Auzitegi Nagusiaren 1998ko ekainaren 22ko Epaian ezarri denaren arabera "administrazioko zehapenak ezartzeko prozeduran aplikagarria den ustezko errugabetasunaren eskubideak ez du esan nahi egozpena jaso duen pertsona horrek zuritu behar ez duenik eta, ordea, Konstituzio Auzitegiak apirilaren 26ko 76/1990 Epaian adierazi duenaren ildotik, Espainiako Konstituzioaren 24.2. artikuluan ezarri denari baldintzatzen zaio jarrera berberak defendatzeko aukera kontrajarriak dituen prozedura baten frogak aurkezteari dagokionez".

Epai horretan bertan esaten da: "abiaburua salaketa-orrian azaltzen den trafikoko poliziako funtzionarioaren adierazpena da eta hori berretsi ondoren berez kargu-froga nahikoa da, Konstituzioaren 24. artikuluan ezarri denaren ondoreetarako, konstituzioko arau horrek adierazi duen ustezko errugabetasuna hausteko, eta bereziki, kasu honetan gertatu den bezala, agenteak zuzen islatu dituen gertaerei buruzkoak badira".

Horrela, bada "errekurtsogilearen aurkako erantzukizun-epaia era arrazoituan eusteko moduko froga egon dagoela kontuan hartuta, bere betebeharra zen, eta ez administrazioarena, alegatu den inguruabar zuritzaile hori frogatzea".

Alegazioetan eskatu arren ez dagoela agente salatzailearen froga edo berrespenik esateari dagokionez, eta hori ez dela arrazoitu, adierazi behar da 1999ko irailaren 22an salaketa egin zuen agenteak egin zuen berrespen-txostenaren kopia igorri zela. Eta espedientean azaltzen denaren arabera irailaren 29an jaso zuen, nork-eta José Mª Artieda jaunak, NAN 15.748.422. Pertsona horren data eta sinadura posta zerbitzuak igorri duen jasoagirian azaltzen dira.

5. Zehapenaren oinarri izan diren egitateak ez dira gezurtatu. Beraz, bidezkoa da errekurtsoari gaitziriztea eta ebazpenari eustea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa

ERABAKI DU:

1. Alberto Artieda Ellarre jaunak, Ativar, S.A.ren izenean eta ordezkaritzan, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak emandako azaroaren 11ko 416/1999 Ebazpenaren kontra jarri duen gora jotzeko errekurtsoa ezestea.

2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie, eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzibide-errekurtsoa jarri ahal duela Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazten zaion egunaren biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.

Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren hemeretzian.-Lehendakari- tzako idazkari nagusia, Joaquín Gortari Unanua.

Zehapen espedientearen ebazpena

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.1 artikuluak aurreikusten duen jakinarazpena egitea, hots, Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legea ustez hausteagatik emandako NA010111/99 ebazpenaren kontra Uncona enpresak jarri duen errekurtso arrunta ebazteko Nafarroako Gobernuak hartutako erabakiaren jakinarazpena. Beraz, honen bidez Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari buruzko indarreko Legearen 59.4. artikuluak xedatutakoa betetzen da.

PROPOSAMENA

Javier Angel López Iribarren jaunak, Uncona, S.A.ren izenean eta haren ordezkari gisa, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren abuztuaren 31ko 3126/1999 Foru Aginduaren aurka 1999ko abenduaren 16an jarri zuen errekurtso arrunta aztertu da. Foru agindu horren bidez 60.000 pezetako isuna jarri zen, 1999ko otsailaren 15ean Garraio Ikuskalaritzak NA-9104-AC ibilgailuari ezarritako salaketaren ondorioz, guztira 41.400 kiloko pisua zuelako eta baimena 38.000 kilokoa zelako.

I.-Egitatezko aurrekariak

1. 1999ko ekainaren 16an Uncona enpresari jakinarazi zitzaion NA01011/1999 aipatu zehapen-espedientea ireki zitzaiola, 1999ko otsailaren 15ean Garraio Ikuskalaritzak NA-9104-AC ibilgailuari ezarritako salaketaren ondorioz, guztira 41.400 kiloko pisua zuelako eta baimena 38.000 kilokoa zelako. Arau-haustea garraiolariari zein zamatzaileari egozten ahal zaie.

Jakinarazpenean ohartarazi zitzaion 15 egun balioduneko epea zuela alegazioak eta egokitzat jotzen zituen frogak aurkezteko.

Epe hori inolako alegaziorik egin gabe edo zehapena ez zela gertatu benetakotzeko frogarik aurkeztu gabe igaro zen.

2. 1999ko abuztuaren 4an, Garraio Zerbitzuko ikuskatzaileak txostena eman zuen. Bertan adierazi zuenez, bidezkotzat jotzen zuen zehapena berrestea, kontuan harturik interesatuak ez zuela alegaziorik ez frogarik aurkeztu legez ezarritako epean. Gero, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak, abuztuaren 31ko 3126/1999 Foru Aginduaren bidez, zehapen espedientea bukatutzat jo zuen eta Uncona enpresari 60.000 pezetako zehapena ezarri zion.

3. 1999ko abenduaren 16an, Javier Angel López Iribarren jaunak, Uncona, S.A.ren izenean eta haren ordezkari gisa, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen eta bertan esan zuen ez zegoela ados salatutako gertaerekin, zamaketaren albaranean azaltzen den pisua ez delako beste baskula baten frogatu. Esan du ez dela salaketaren jakinarazpena egin eta, ondorioz, baliorik gabekoa dela prozedura. 16/1987 Legearen 145. artikuluan ezarri den hiru hileko epea igaro dela eta preskripzioa gertatu dela, salaketa eta zehapen-ebazpenaren jakinarazpenaren egunaren artean aise gainditu delako epe hori. Ez dela proportzionaltasunaren oinarria aintzat hartu zehapena graduatzerakoan, legez ezarrita dauden inguruabar astungarrietatik ez delako bat bera ere gertatu.

II.-Zuzenbideko oinarriak.

1. Errekurtsogileak ukatu egin ditu gertaerak eta alegatu du ez direla alegazioetan eskatu dituen frogak eta ez direla era arrazoituan ezetsi.

Ildo horretatik, gogoan izan behar dugu auzitegiek errugabetasun-usteaz egin duten interpretazioa: agintaritzaren agenteek salaketa jarriz gero errugabetasun-ustea ezereztu egiten da, salbu eta salatutakoa ez dela egia frogatzen denean, eta, esan beharrik ez dago, salatutako egitateak ukatzen dituenak aurkeztu behar du salaketaren kontrako froga hori. Agenteak salatutako egitatea frogatzeko aurkitu zituen elementu guztiak jaso zituen agintaritzarentzako salaketa-orrian. (Errioxako Justizia Auzitegi Nagusiaren 1996ko martxoaren 9ko Epaia, zuzenbideko oinarrietarik seigarrena).

Errekurritu den espedientean errugabetasun-ustea hautsi egin da salatzaileak kontrolatu zuen 908065 zenbakia duen 1999ko otsailaren 15eko zamaketaren albaranaren bidez, frogagiri horrek merkatugaia kobratzeko balio baitu. Agiri horretan egotzi zaion arau-haustea frogatzen da, eta baita, isilpean, jarri den errekurtsoaren idazkian ere, horretan orokorrean ukatu delako salatu den gertaera, agintaritzako agenteak berez duen egiatasun ustea inola ere ukitu gabe.

Horren ildotik, Madrileko Justizia Auzitegi Nagusiaren 1998ko martxoaren 25eko 266/1998 Epaia daukagu, horren zuzenbideko oinarrietatik hamahirugarrena alegia, garraiatzen den gehiegizko pisua kontratua egiten duen merkataritzako enpresak aurkezten duen garraioaren albaranetan erasotzen dela esaten baitu; garraiolariak bazuen gehiegizko pisu horren berri zamaketa egin zuen unean eta ezagutza horri buruz -pisaketa lanetan esku hartzea gora behera- bazuen gehiegizko kopuru hori garraiatzeari uko egitetik, eta uko egin behar zion, eta ez du bidezko frogen bidez frogatu albaran horietan azaltzen diren datuak ez direla egiazkoak.

Bada, gauza bera esaten da Valentziako Justizia Auzitegi Nagusiaren 1998ko urriaren 13ko 1163/1998 Epaian, kasu honetan ere zuzenbideko oinarrietatik hamahirugarrena, esaten duelako alegazio horri ezin zaiola inolako birtualtasunik aintzatetsi albaran hori ibilgailuaren gidariak berak eman duelako. Halaber, alderdi eragileak dudatan jarri duen baskularen funtzionamenduari dagokionean, esan behar da ezin dela baskula horren funtzionamendua dudatan jarri arau-haustea egin dela ebazterakoan eta zamaketak egin zirenean eta salgaiak baskula horretan pisatu zirenean onetsi, eta eragiketa horiek egin zirenean ez zenean inolako akatsik antzeman, hau da, horrela zamaketa lanaren albaranean islatu den emaitza neurrikoa dela onartuz. Beraz, hau guztia kontuan hartuta ezin da esan alderdi eragilearen babesgabeziarik egon denik zehapen-prozeduran zehar baskularen funtzionamenduaren frogaren proposamena ez zenean egin. Halaber, orain arte adierazi den hau guztia kontuan hartuta, ezin da ezer esan salaketa egin zuten agenteek ez zutelako ibilgailua hurbilen dagoen baskularaino eramateko agindurik eman, delako neurri hori agenteek antzeman duten gehiegizko pisuarekin berariaz ados ez egotearen kasuetan hartzen delako, eta areago autu honen kasuan pisua zamaketaren albaranean zegoenean eta hori gidariak inolako eragozpenik gabe onetsi zuenean; beraz, ez zen beharrezkoa alderdi eragileak proposatu duen neurria hartzea.

2. Halaber, alegatu du tramitazioan ez dela egin salaketaren jakinarazpena, eta, horrenbestez, egintza deuseza dela.

1999ko martxoaren 24an jakinarazpena egiteko ahalegina egin zen Muru Artederretako harrobian bertan eta Posta Zerbitzuak atzera itzuli zuen. 1999ko maiatzaren 3an jakinarazpena Muru Artederretako Udalari egin zitzaion jakinarazpena eta horrek Uncona enpresak Iruñean duen helbidea eman zuen, hau da, Rodeznoko Kondearen plaza, 8.a. Jarraian, 111999ko ekainaren 21ean jakinarazpena egiteko beste ahalegin bat egin zen, Iruñeko helbide horretara eta Posta Zerbitzuak berriz itzuli zigun eta, ondorioz, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legearen 59.4. artikuluan ezarri dena betez, jakinarazpena Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALari igorri zitzaion eta 1999ko ekainaren 16ko 75. zenbakiko alean argitaratu zen. Beraz, zehapen-espedientea legezko manuak betez hasi zen.

Gauza bera gertatu da Zehapen-ebazpenaren jakinarazpenarekin, prozedura bera bete delako alegia, Posta Zerbitzuak atzera itzuli dituen bi ahalegin, Iruñeko Udalari igortzea eta horrek hirugarren ahalegina egitea eta berriz itzultzea, kasu honetan ohar batekin, non adierazten den bertan zegoen enplegatuak, bere burua identifikatu ez zuenak, ez zuelako sinatu eta jaso; jakinarazlearen eta bi lekukoren sinadurak eta NAN zenbakiak azaltzen dira.

Beste alde batetik, adierazi behar da ohiko kontua dela enpresa horrek jakinarazpenik ez jasotzea.

3. 16/1987 Legearen 145. artikuluan ezarri den hiru hileko epea igaro dela eta ondorioz preskripzioa gertatu dela, salaketa eta zehapen-ebazpenaren jakinarazpena egin den datatik aise gainditu delako epe hori.

Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen XI. Xedapen Gehigarriak indargabetu egin du Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 145. artikulua, eta lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribatzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen direla xedatu du, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita. Kasu honetan, beraz, bi urteko epea aplikatu behar da, eta epe hori ez da igaro, ezta hurrik ere, errekurtsogileak adierazi dituen prozesuko uneetan.

Ildo horretatik, Auzitegi Nagusiko Administrazioko Auzietarako Salak, 1997ko urtarrilaren 20ko Epaian, zuzenbideko oinarrietatik lehenengoan eta hirugarrenean, ondokoa ezarri du: "16/1987 Legearen 145. artikulua tazituki indargabetu da Neurri Fiskalak, Administraziozkoak eta Gizarte Mailakoei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen xedapen gehigarrietatik hamaikagarrenaren bitartez. Horren arabera "lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribatzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen direla xedatu du, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita". Beraz, 30/1992 Legera jo behar da, lehen ere abuztuaren 5eko 1772/1992 Errege Dekretuak egin zuen bezalaxe, horren kasuan Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduko 203. artikulua aldaraziz ondoko idazkuntza eman baitzion: "Arau-hausteak eta zehapenak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132. artikuluan ezarri denaren arabera preskribatuko dira, eta Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legean ezarri diren epeetan".

Halaber, Nafarroako Justizia Auzitegiko Auzibideetarako Salaren 1999ko otsailaren 22ko Epaian adierazi da Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko 16/1987 Legea aldarazi egin zen, 1774/1994 Errege Dekretuaren bidez aldarazi zen Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduarekin egin zen bezalaxe, Neurri Fiskalak, Administraziozkoak eta Gizarte Mailakoei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen xedapen gehigarrietatik hamaikagarrenaren bitartez. Lege horrek ezarri du: "lehorreko garraioak arautzen dituen legeria erregulatzailearen aurkako arau-hausteak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak ezarri dituen epe eta baldintzetan preksribatuko dira, salbu eta arau-hauste arinak direnean, horrelakoetan preskribatzeko epea urte batekoa izanen baita".

Beraz, aplikatzen ahal den epea ez da hiru hilekoa, erreferentziako prozeduran oraindik gertatu ez den urte batekoa baizik. p.4. Zehapena graduatzerakoan ez dela proportzionaltasunaren oinarria kontuan hartu, ez delako inguruabar astungarririk gertatu.

Hori dela eta, kontuan hartu behar da egotzi den egintza hori 16/1987 Legearen 141.i) artikuluaren eta 1211/1990 Errege Dekretuaren 198.j) artikuluaren aurkako arau-haustea dela eta Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen 143.1. artikuluaren eta Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Erregelamenduaren 201.1. artikuluan ezarri denaren arabera, arau-hauste larritzat kalifikatu dela.

Irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren 201. artikuluan, isunak eguneratu egin ziren, 16/1987 Legeak emandako ahalmena erabiliz. Horren arabera, arau-hauste larrien egileei isuna jarri ahal zaie, 46.001 eta 230.000 pezeta artekoa. Beraz, aztergai dugun kasuan zehapenaren gradua zuzena da eta antzeman zen gehiegizko pisuaren arabera ezarri da.

5. Zehapenaren oinarri izan diren egitateak ez dira gezurtatu. Beraz, bidezkoa da errekurtsoari gaitziriztea eta ebazpenari eustea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa

ERABAKI DU:

1. Javier Angel López Iribarren jaunak, Uncona, S.L.ren izenean eta ordezkaritzan, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emandako abuztuaren 31ko 3126/1999 Foru Aginduaren kontra jarri duen gora jotzeko errekurtsoa ezestea.

2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie, eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzibide-errekurtsoa jarri ahal duela Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazten zaion egunaren biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.

Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren hemeretzian.-Lehendakari- tzako idazkari nagusia, Joaquín Gortari Unanua.

Zehapen espedientearen ebazpena

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.1 artikuluak aurreikusten duen jakinarazpena egitea, hots, Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legea ustez hausteagatik emandako NA01409/99 ebazpenaren kontra Decoraciones Olite, S.L enpresak jarri duen errekurtso arrunta ebazteko Nafarroako Gobernuak hartutako erabakiaren jakinarazpena. Beraz, honen bidez Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari buruzko indarreko Legearen 59.4. artikuluak xedatutakoa betetzen da.

PROPOSAMENA

Decoraciones Olite, S.L enpresak birjarpenezko errekurtsoa aurkeztu du 2000ko martxoaren 27an, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren abuztuaren 31ko 3157/1999 Foru Aginduaren aurka jarri zuen gora jotzeko errekurtsoa ezetsi zuen Nafarroako Gobernuaren 2000ko urtarrilaren 10eko Erabakiaren aurka. Foru Agindu horren bidez 15.000 pezetako isuna ezarri zitzaion pinturak garraiatzeagatik Iruñetik Martutenera (Gipuzkoa) ibilgailuaren bi albo eta atzealdean adierazkari guztiak falta zituela.

I.-Egitatezko aurrekariak

1. 1999ko irailaren 21ean erreferentziako zehapen-espedientearen amaiera jakinarazi zitzaion interesatuari.

2. 1999ko urriaren 7an gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen; errekurtso hori Gobernuaren 2000ko urtarrilaren 10eko Erabakiaren bidez ebatzi zen.

3. 2000ko martxoaren 27an zehapena jarri zuen pertsonak birjarpenezko errekurtsoa jarri zuen; errekurtso horretan espedientea iraungita zegoela alegatu zuen, legez ezarrita dagoen epea gaindituta zegoelako.

II.-Zuzenbideko oinarriak.

Bakarra.-Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legearen 115.3. artikuluak, urtarrilaren 14ko 4/1999 Legeak egin dizkion aldarazpenen arabera, ezarri du gora jotzeko errekurtso baten ebazpenaren aurka ezin dela administrazioko beste errekurtsorik jarri, salbu eta 118.1. artikuluan azaltzen den berrikusteko aparteko errekurtsoa ez bada.

Kasu jakin honetan errekurtsogileak gora jotzeko errekurtsoaren ebazpenaren aurkako birjarpenezko errekurtsoa aurkeztu du eta, horregatik, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legearen 115.3. artikuluan ezarri denaren arabera, bidezkoa da hori tramitaziorako ez onestea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa

ERABAKI DU:

1. Ez onestea Decoraciones Olite, S.L enpresak Nafarroako Gobernuaren 2000ko urtarrilaren 10eko Erabakia ezetsi zuen Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak abuztuaren 31n emandako 3157/1999 Foru Aginduaren aurka jarri zuen gora jotzeko errekurtsoa.

2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie, eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzibide-errekurtsoa jarri ahal duela Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazten zaion egunaren biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.

Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren hemeretzian.-Lehendakari- tzako idazkari nagusia, Joaquín Gortari Unanua.

Zehapen espedientearen ebazpena

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.1 artikuluak aurreikusten duen jakinarazpena egitea, hots, Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legea ustez hausteagatik emandako NA01428/99 ebazpenaren kontra Uncona, S.A. enpresak jarri duen errekurtso arrunta ebazteko Nafarroako Gobernuak hartutako erabakiaren jakinarazpena. Beraz, honen bidez Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari buruzko indarreko Legearen 59.4. artikuluak xedatutakoa betetzen da.

PROPOSAMENA

Javier Angel López Iribarren jaunak, Uncona, S.A.ren izenean eta haren ordezkari gisa, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren azaroaren 19ko 510/1999 Ebazpenaren aurka 2000ko otsailaren 3an jarri zuen gora jotzeko errekurtsoa aztertu da. Ebazpen horren bidez 100.000 pezetako isuna jarri zen, 1999ko martxoaren 10ean Goardia Zibilak NA-7366-AB ibilgailuari ezarritako salaketaren ondorioz, guztira 42.400 kiloko pisua zuelako eta baimena 38.000 kilokoa zelako.

I.-Egitatezko aurrekariak

1. 1999ko irailaren 3an Uncona, S.A. enpresari jakinarazi zitzaion NA01428/1999 aipatu zehapen-espedientea ireki zitzaiola, 1999ko martxoaren 10ean Goardia Zibilak NA-7366-AB ibilgailuari ezarritako salaketaren ondorioz, guztira 42.400 kiloko pisua zuelako eta baimena 38.000 kilokoa zelako. Arau-haustea garraiolariari zein zamatzaileari egozten ahal zaie.

2. 1999ko irailaren 15ean interesatuak alegazioak aurkeztu zituen.

3. 1999ko azaroaren 15ean Garraio Zerbitzuko Ikuskatzaileak txostena egin zuen. Txosten horretan esaten du salatu den gertaerari dagokionez beharrezkoak diren jarduketak egin direla eta interesatuak 1999ko irailaren 15ean aurkeztu zituen alegazioak aztertu direla, eta ondorioz bidezkotzat jotzen zuen zehapena berrestea, kontuan harturik agintaritzako agenteak egiten duen salaketak egiatasun izaera duela baldin eta interesatuak kontrako frogarik aurkezten ez badu, eta errugabetasun hori kasu honetan ez da hautsi interesatuak ez duelako kontrako ezer aurkeztu. Salaketaren eguneko 913.572 zenbakiko zamaketaren albaranean antzeman den gehiegizko pisua dago, eta hori bera tresna nahikoa da garraiatzen zuen zama benetakotzeko, besteak beste kobratzeko balio duelako. Zehapena egin den arau-hausteari egokitu zaio eta ibilgailuak ezarrita duen gehieneko pisuarekiko antzeman den gehiegizko pisuaren arabera ezarri da. Esan du, halaber, ez dela 42/94 Legean ezarri dena betez, espedientearen preskripziorik antzeman. Gero, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak, azaroaren 19ko 510/1999 Ebazpenaren bidez, zehapen espedientea bukatutzat jo zuen eta Uncona, S.A. enpresari 100.000 pezetako zehapena ezarri zion.

4. 2000ko otsailaren 3an, Javier Angel López Iribarren jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen eta bertan esan zuen ez zela adierazi den gehiegizko pisurik egon, eta albaranak ez duela benetako froga bezala balio zehapena ezartzeko. Halaber, 16/1987 Legearen 145. artikuluan eta Erregelamenduaren 203. artikuluan ezarri den hiru hileko epea igaro dela eta preskripzioa gertatu dela. Prozedura deuseza dela ez delako ebazpen-proposamenaren jakinarazpenik egin. Ez dela proportzionaltasunaren oinarria aintzat hartu zehapena graduatzerakoan, legez ezarrita dauden inguruabar astungarrietatik ez delako bat bera ere gertatu.

II.-Zuzenbideko oinarriak.

1. Errekurtsogileak ukatu egin du salaketan deskribatu den gehiegizko pisurik egon zenik, eta albaranak ez duela froga moduan balio zehapena ezartzeko.

Agintaritzako agenteak egiten duen salaketak egiatasun izaera du eta ustezko izaera hori ez da, kasu honetan, hautsi, interesatuak ez duelako kontrakorik frogatu eta gehiegizko zama Uncona, S.A. enpresaren 913592 zenbakiko zamaketa-albaranaren bidez frogatu da, frogagiri horrek benetan garraiatzen dena zenbatesteko balio du, merkatugaia kobratzeko balio baitu.

Horren ildotik, Madrileko Justizia Auzitegi Nagusiaren 1998ko martxoaren 25eko 266/1998 Epaia daukagu, horren zuzenbideko oinarrietatik hamahirugarrena alegia, garraiatzen den gehiegizko pisua kontratua egiten duen merkataritzako enpresak aurkezten duen garraioaren albaranetan erasotzen dela esaten baitu; garraiolariak bazuen gehiegizko pisu horren berri zamaketa egin zuen unean eta ezagutza horri buruz -pisaketa lanetan esku hartzea gora behera- bazuen gehiegizko kopuru hori garraiatzeari uko egitetik, eta uko egin behar zion, eta ez du bidezko frogen bidez frogatu albaran horietan azaltzen diren datuak ez direla egiazkoak.

Bada, gauza bera esaten da Valentziako Justizia Auzitegi Nagusiaren 1998ko urriaren 13ko 1163/1998 Epaian, kasu honetan ere zuzenbideko oinarrietatik hamahirugarrena, esaten duelako alegazio horri ezin zaiola inolako birtualtasunik aintzatetsi albaran hori ibilgailuaren gidariak berak eman duelako. Halaber, alderdi eragileak dudatan jarri duen baskularen funtzionamenduari dagokionean, esan behar da ezin dela baskula horren funtzionamendua dudatan jarri arau-haustea egin dela ebazterakoan eta zamaketak egin zirenean eta salgaiak baskula horretan pisatu zirenean onetsi, eta eragiketa horiek egin zirenean ez zenean inolako akatsik antzeman, hau da, horrela zamaketa lanaren albaranean islatu den emaitza neurrikoa dela onartuz. Beraz, hau guztia kontuan hartuta ezin da esan alderdi eragilearen babesgabeziarik egon denik zehapen-prozeduran zehar baskularen funtzionamenduaren frogaren proposamena ez zenean egin. Halaber, orain arte adierazi den hau guztia kontuan hartuta, ezin da ezer esan salaketa egin zuten agenteek ez zutelako ibilgailua hurbilen dagoen baskularaino eramateko agindurik eman, delako neurri hori agenteek antzeman duten gehiegizko pisuarekin berariaz ados ez egotearen kasuetan hartzen delako, eta areago autu honen kasuan pisua zamaketaren albaranean zegoenean eta hori gidariak inolako eragozpenik gabe onetsi zuenean; beraz, ez zen beharrezkoa alderdi eragileak proposatu duen neurria hartzea.

2. 16/1987 Legearen 145. artikuluan eta Erregelamenduaren 203. ezarri den hiru hileko epea igaro dela eta ondorioz preskripzioa gertatu dela, salaketa eta zehapen-ebazpenaren jakinarazpena egin den datatik aise gainditu delako epe hori.

Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen XI. Xedapen Gehigarriak indargabetu egin du Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 145. artikulua, eta lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribatzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen direla xedatu du, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita. Kasu honetan, beraz, bi urteko epea aplikatu behar da, eta epe hori ez da igaro, ezta hurrik ere, errekurtsogileak adierazi dituen prozesuko uneetan.

Ildo horretatik, Auzitegi Nagusiko Administrazioko Auzietarako Salak, 1997ko urtarrilaren 20ko Epaian, zuzenbideko oinarrietatik lehenengoan eta hirugarrenean, ondokoa ezarri du: "16/1987 Legearen 145. artikulua tazituki indargabetu da Neurri Fiskalak, Administraziozkoak eta Gizarte Mailakoei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen xedapen gehigarrietatik hamaikagarrenaren bitartez. Horren arabera "lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribatzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen direla xedatu du, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita". Beraz, 30/1992 Legera jo behar da, lehen ere abuztuaren 5eko 1772/1992 Errege Dekretuak egin zuen bezalaxe, horren kasuan Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduko 203. artikulua aldaraziz ondoko idazkuntza eman baitzion: "Arau-hausteak eta zehapenak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132. artikuluan ezarri denaren arabera preskribatuko dira, eta Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legean ezarri diren epeetan".

Halaber, Errioxako Justizi Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salak adierazi zuen 1997ko urriaren 30eko Epaian ondokoa adierazi du: "ezin du alegatu den arau-haustearen preskripzioak aurrera egin Neurri Fiskalak, Administraziozkoak eta Gizarte Mailakoei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen xedapen gehigarrietatik hamaikagarrenean ezarri denarekin bat lehorreko garraioak arautzen dituen legeria erregulatzailearen aurkako arau-hausteak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak ezarri dituen epe eta baldintzetan preksribatuko dira, salbu eta arau-hauste arinak direnean, horrelakoetan preskribatzeko epea urte batekoa izanen baita".

Halaber, Nafarroako Justizia Auzitegiko Auzibideetarako Salaren 1999ko otsailaren 22ko Epaian adierazi da Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko 16/1987 Legea aldarazi egin zen, 1774/1994 Errege Dekretuaren bidez aldarazi zen Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduarekin egin zen bezalaxe, Neurri Fiskalak, Administraziozkoak eta Gizarte Mailakoei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen xedapen gehigarrietatik hamaikagarrenaren bitartez. Lege horrek ezarri du: "lehorreko garraioak arautzen dituen legeria erregulatzailearen aurkako arau-hausteak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak ezarri dituen epe eta baldintzetan preksribatuko dira, salbu eta arau-hauste arinak direnean, horrelakoetan preskribatzeko epea urte batekoa izanen baita".

Beste alde batetik, Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduko 203. artikuluaren egungo idazkuntzari dagokionez, hau da, 1211/1990 Errege Dekretuaren bidez onetsi denak, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen garraioen arloan prozedura jakin batzuk egokitzen dituen abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuak ekarri duen aldarazpenak hau dio:

"Ez da inolako zehapenik ezarriko Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen manuak kontuan hartuta, honako kapitulu honetan adierazi diren arauen arabera hasi den prozedura kontuan hartuta baizik.

Arau-hausteak eta zehapenak eta Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132. artikuluan ezarri dena betez ezarriko dira, arestian ere aipatu den Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legean ezarri diren epeetan.

Ondorioz, adierazi den artikuluan ez da prozesuko tramiteetan igaro den denboragatiko preskripziorik aipatu ere egiten. p.3. Deuseztapena gertatu dela, ez delako ebazpen-proposamenaren jakinarazpenik egin.

Gai honi buruz adierazi behar da garraioen arloko arau-hausteak egiten dituztenei aplikatu behar zaien zehapen-prozedura Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko erregelamenduan azaltzen dela, laugarren kapituluan hain zuzen. Araudi hori irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen eta gerora osorik aldatu zen abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuaren bitartez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legera moldatzeko.

Bada, Erregelamenduaren 212. artikuluak dioenez, behin prozeduraren instrukzioa buruturik eta interesatuari entzun ondoren (salbu eta interesatuari entzun beharrik ez dagoenean, 30/1992 Legearen 84. artikuluaren arabera) egoki den organoak ebazpen-proposamena igorriko dio zehapena ezartzeko eskumena duen organoari.

Hortaz, manu horren arabera, ebazpen-proposamena ez zaio interesatuari igorri behar; aitzitik, interesatuari entzun ondoren bete behar den tramitea da. Beste alde batetik, kasu honetan ez zen berariazko tramiterik egin behar interesatuari entzuteko, interesatuak lehendik ezagutzen zuelako beraren kontra hasitako espedientearen edukia oso-osorik, gero aurkaratu den ebazpenak baieztatu egin duena.

Horri buruz, Auzitegi Gorenak ondokoa esan du 1999ko ekainaren 22ko epaian: 1999ko maiatzaren 25ean eta 26an, areto horrek, honen antzeko kasuetan, ondokoa ebatzi du: "Esan daiteke egotzitakoari buruz informatuta izateko eskubidea, funtsean Konstituzioaren 24.2 artikuluan bermatuta dagoena, administrazioaren zehapen prozeduran bete ohi dela ebazpen proposamena jakinaraztearekin; izan ere, ebazpenean jasota dago interesdunari egozten zaion erantzukizunari buruzko adierazpen zehatz bat, gutxienez ere ondokoek osatuta: antzeman den jokaera arau-hauslearen definizioa eta hari dagokion arau-hauste mota; horren ondorioz, kasuan kasuko isuna. Aparteko kasuetan tramite horrek ez du zertan nahitaezkoa izan, aipaturiko oinarrizko eskubidea betetzearen ikuspuntutik, aurreko tramite batean pronuntziamendu zehatza jakinarazi baldin bazen." p.4. Zehapena graduatzerakoan ez dela proportzionaltasunaren oinarria kontuan hartu, ez delako inguruabar astungarririk gertatu.

Hori dela eta, kontuan hartu behar da egotzi den egintza hori Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen 143.1. artikuluaren eta Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Erregelamenduaren 201.1. artikuluan ezarri denaren arabera, arau-hauste larritzat kalifikatu dela.

Horrelako arau-hausteetan 46.001 eta 230.000 pezeta arteko isuna aurreikusi da.

Kasu jakin honetan 100.000 pezetako zehapena ezarri da, ibilgailuak baimenduta duen gehiegizko pisuarekin erkatuta antzeman den gehiegizko pisuaren arabera.

Beraz, zehapena era egokian graduatu da eta ez da proportzionaltasun oinarria hautsi.

5. Zehapenaren oinarri izan diren egitateak ez dira gezurtatu. Beraz, bidezkoa da errekurtsoari gaitziriztea eta ebazpenari eustea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa

ERABAKI DU:

1. Javier Angel López Iribarren jaunak Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak emandako azaroaren 19ko 510/1999 Ebazpenaren kontra jarri duen gora jotzeko errekurtsoa ezestea.

2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie, eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzibide-errekurtsoa jarri ahal duela Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazten zaion egunaren biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.

Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren hemeretzian.-Lehendakari- tzako idazkari nagusia, Joaquín Gortari Unanua.

Zehapen espedientearen ebazpena

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.1 artikuluak aurreikusten duen jakinarazpena egitea, hots, Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legea ustez hausteagatik emandako NA01474/99 ebazpenaren kontra Uncona, S.A. enpresak jarri duen errekurtso arrunta ebazteko Nafarroako Gobernuak hartutako erabakiaren jakinarazpena. Beraz, honen bidez Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari buruzko indarreko Legearen 59.4. artikuluak xedatutakoa betetzen da.

PROPOSAMENA

Javier Angel López Iribarren jaunak, Uncona, S.A.ren izenean eta haren ordezkari gisa, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren azaroaren 19ko 511/1999 Ebazpenaren aurka 2000ko otsailaren 3an jarri zuen gora jotzeko errekurtsoa aztertu da. Ebazpen horren bidez 100.000 pezetako isuna jarri zen, 1999ko martxoaren 10ean Goardia Zibilak NA-6886-AX ibilgailuari ezarritako salaketaren ondorioz, guztira 44.180 kiloko pisua zuelako eta baimena 40.000 kilokoa zelako.

I.-Egitatezko aurrekariak

1. 1999ko irailaren 3an Uncona, S.A. enpresari jakinarazi zitzaion NA01474/1999 aipatu zehapen-espedientea ireki zitzaiola, 1999ko martxoaren 10ean Goardia Zibilak NA-6886-AX ibilgailuari ezarritako salaketaren ondorioz, guztira 44.180 kiloko pisua zuelako eta baimena 40.000 kilokoa zelako. Arau-haustea garraiolariari zein zamatzaileari egozten ahal zaie.

2. 1999ko irailaren 15ean interesatuak alegazioak aurkeztu zituen.

3. 1999ko azaroaren 15ean Garraio Zerbitzuko Ikuskatzaileak txostena egin zuen. Txosten horretan esaten du salatu den gertaerari dagokionez beharrezkoak diren jarduketak egin direla eta interesatuak 1999ko irailaren 15ean aurkeztu zituen alegazioak aztertu direla, eta ondorioz bidezkotzat jotzen zuen zehapena berrestea, kontuan harturik agintaritzako agenteak egiten duen salaketak egiatasun izaera duela baldin eta interesatuak kontrako frogarik aurkezten ez badu, eta errugabetasun hori kasu honetan ez da hautsi interesatuak ez duelako kontrako ezer aurkeztu. Salaketaren eguneko 913.562 zenbakiko zamaketaren albaranean antzeman den gehiegizko pisua dago, eta hori bera tresna nahikoa da garraiatzen zuen zama benetakotzeko, besteak beste kobratzeko balio duelako. Zehapena egin den arau-hausteari egokitu zaio eta ibilgailuak ezarrita duen gehieneko pisuarekiko antzeman den gehiegizko pisuaren arabera ezarri da. Esan du, halaber, ez dela 42/1994 Legean ezarri dena betez, espedientearen preskripziorik antzeman. Gero, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak, azaroaren 19ko 511/1999 Ebazpenaren bidez, zehapen espedientea bukatutzat jo zuen eta Uncona, S.A. enpresari 100.000 pezetako zehapena ezarri zion.

4. 2000ko otsailaren 3an, Javier Angel López Iribarren jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen eta bertan esan zuen ez zela adierazi den gehiegizko pisurik egon, eta albaranak ez duela benetako froga bezala balio zehapena ezartzeko. Halaber, 16/1987 Legearen 145. artikuluan eta Erregelamenduaren 203. artikuluan ezarri den hiru hileko epea igaro dela eta preskripzioa gertatu dela. Prozedura deuseza dela ez delako ebazpen-proposamenaren jakinarazpenik egin. Ez dela proportzionaltasunaren oinarria aintzat hartu zehapena graduatzerakoan, legez ezarrita dauden inguruabar astungarrietatik ez delako bat bera ere gertatu.

II.-Zuzenbideko oinarriak.

1. Errekurtsogileak ukatu egin du salaketan deskribatu den gehiegizko pisurik egon zenik, eta albaranak ez duela froga moduan balio zehapena ezartzeko.

Agintaritzako agenteak egiten duen salaketak egiatasun izaera du eta ustezko izaera hori ez da, kasu honetan, hautsi, interesatuak ez duelako kontrakorik frogatu eta gehiegizko zama Uncona, S.A. enpresaren 913562 zenbakiko zamaketa-albaranaren bidez frogatu da, frogagiri horrek benetan garraiatzen dena zenbatesteko balio du, merkatugaia kobratzeko balio baitu.

Horren ildotik, Madrileko Justizia Auzitegi Nagusiaren 1998ko martxoaren 25eko 266/1998 Epaia daukagu, horren zuzenbideko oinarrietatik hamahirugarrena alegia, garraiatzen den gehiegizko pisua kontratua egiten duen merkataritzako enpresak aurkezten duen garraioaren albaranetan erasotzen dela esaten baitu; garraiolariak bazuen gehiegizko pisu horren berri zamaketa egin zuen unean eta ezagutza horri buruz -pisaketa lanetan esku hartzea gora behera- bazuen gehiegizko kopuru hori garraiatzeari uko egitetik, eta uko egin behar zion, eta ez du bidezko frogen bidez frogatu albaran horietan azaltzen diren datuak ez direla egiazkoak.

Bada, gauza bera esaten da Valentziako Justizia Auzitegi Nagusiaren 1998ko urriaren 13ko 1163/1998 Epaian, kasu honetan ere zuzenbideko oinarrietatik hamahirugarrena, esaten duelako alegazio horri ezin zaiola inolako birtualtasunik aintzatetsi albaran hori ibilgailuaren gidariak berak eman duelako. Halaber, alderdi eragileak dudatan jarri duen baskularen funtzionamenduari dagokionean, esan behar da ezin dela baskula horren funtzionamendua dudatan jarri arau-haustea egin dela ebazterakoan eta zamaketak egin zirenean eta salgaiak baskula horretan pisatu zirenean onetsi, eta eragiketa horiek egin zirenean ez zenean inolako akatsik antzeman, hau da, horrela zamaketa lanaren albaranean islatu den emaitza neurrikoa dela onartuz. Beraz, hau guztia kontuan hartuta ezin da esan alderdi eragilearen babesgabeziarik egon denik zehapen-prozeduran zehar baskularen funtzionamenduaren frogaren proposamena ez zenean egin. Halaber, orain arte adierazi den hau guztia kontuan hartuta, ezin da ezer esan salaketa egin zuten agenteek ez zutelako ibilgailua hurbilen dagoen baskularaino eramateko agindurik eman, delako neurri hori agenteek antzeman duten gehiegizko pisuarekin berariaz ados ez egotearen kasuetan hartzen delako, eta areago autu honen kasuan pisua zamaketaren albaranean zegoenean eta hori gidariak inolako eragozpenik gabe onetsi zuenean; beraz, ez zen beharrezkoa alderdi eragileak proposatu duen neurria hartzea.

2. 16/1987 Legearen 145. artikuluan eta Erregelamenduaren 203. ezarri den hiru hileko epea igaro dela eta ondorioz preskripzioa gertatu dela, salaketa eta zehapen-ebazpenaren jakinarazpena egin den datatik aise gainditu delako epe hori.

Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen XI. Xedapen Gehigarriak indargabetu egin du Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 145. artikulua, eta lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribatzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen direla xedatu du, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita. Kasu honetan, beraz, bi urteko epea aplikatu behar da, eta epe hori ez da igaro, ezta hurrik ere, errekurtsogileak adierazi dituen prozesuko uneetan.

Ildo horretatik, Auzitegi Nagusiko Administrazioko Auzietarako Salak, 1997ko urtarrilaren 20ko Epaian, zuzenbideko oinarrietatik lehenengoan eta hirugarrenean, ondokoa ezarri du: "16/1987 Legearen 145. artikulua tazituki indargabetu da Neurri Fiskalak, Administraziozkoak eta Gizarte Mailakoei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen xedapen gehigarrietatik hamaikagarrenaren bitartez. Horren arabera "lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribatzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen direla xedatu du, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita". Beraz, 30/1992 Legera jo behar da, lehen ere abuztuaren 5eko 1772/1992 Errege Dekretuak egin zuen bezalaxe, horren kasuan Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduko 203. artikulua aldaraziz ondoko idazkuntza eman baitzion: "Arau-hausteak eta zehapenak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132. artikuluan ezarri denaren arabera preskribatuko dira, eta Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legean ezarri diren epeetan".

Halaber, Errioxako Justizi Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salak adierazi zuen 1997ko urriaren 30eko Epaian ondokoa adierazi du: "ezin du alegatu den arau-haustearen preskripzioak aurrera egin Neurri Fiskalak, Administraziozkoak eta Gizarte Mailakoei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen xedapen gehigarrietatik hamaikagarrenean ezarri denarekin bat lehorreko garraioak arautzen dituen legeria erregulatzailearen aurkako arau-hausteak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak ezarri dituen epe eta baldintzetan preksribatuko dira, salbu eta arau-hauste arinak direnean, horrelakoetan preskribatzeko epea urte batekoa izanen baita".

Halaber, Nafarroako Justizia Auzitegiko Auzibideetarako Salaren 1999ko otsailaren 22ko Epaian adierazi da Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko 16/1987 Legea aldarazi egin zen, 1774/1994 Errege Dekretuaren bidez aldarazi zen Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduarekin egin zen bezalaxe, Neurri Fiskalak, Administraziozkoak eta Gizarte Mailakoei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen xedapen gehigarrietatik hamaikagarrenaren bitartez. Lege horrek ezarri du: "lehorreko garraioak arautzen dituen legeria erregulatzailearen aurkako arau-hausteak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak ezarri dituen epe eta baldintzetan preksribatuko dira, salbu eta arau-hauste arinak direnean, horrelakoetan preskribatzeko epea urte batekoa izanen baita".

Beste alde batetik, Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduko 203. artikuluaren egungo idazkuntzari dagokionez, hau da, 1211/1990 Errege Dekretuaren bidez onetsi denak, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen garraioen arloan prozedura jakin batzuk egokitzen dituen abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuak ekarri duen aldarazpenak hau dio:

"Ez da inolako zehapenik ezarriko Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen manuak kontuan hartuta, honako kapitulu honetan adierazi diren arauen arabera hasi den prozedura kontuan hartuta baizik.

Arau-hausteak eta zehapenak eta Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132. artikuluan ezarri dena betez ezarriko dira, arestian ere aipatu den Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legean ezarri diren epeetan.

Ondorioz, adierazi den artikuluan ez da prozesuko tramiteetan igaro den denboragatiko preskripziorik aipatu ere egiten. p.3. Deuseztapena gertatu dela, ez delako ebazpen-proposamenaren jakinarazpenik egin.

Gai honi buruz adierazi behar da garraioen arloko arau-hausteak egiten dituztenei aplikatu behar zaien zehapen-prozedura Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko erregelamenduan azaltzen dela, laugarren kapituluan hain zuzen. Araudi hori irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen eta gerora osorik aldatu zen abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuaren bitartez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legera moldatzeko.

Bada, Erregelamenduaren 212. artikuluak dioenez, behin prozeduraren instrukzioa buruturik eta interesatuari entzun ondoren (salbu eta interesatuari entzun beharrik ez dagoenean, 30/1992 Legearen 84. artikuluaren arabera) egoki den organoak ebazpen-proposamena igorriko dio zehapena ezartzeko eskumena duen organoari.

Hortaz, manu horren arabera, ebazpen-proposamena ez zaio interesatuari igorri behar; aitzitik, interesatuari entzun ondoren bete behar den tramitea da. Beste alde batetik, kasu honetan ez zen berariazko tramiterik egin behar interesatuari entzuteko, interesatuak lehendik ezagutzen zuelako beraren kontra hasitako espedientearen edukia oso-osorik, gero aurkaratu den ebazpenak baieztatu egin duena.

Horri buruz, Auzitegi Gorenak ondokoa esan du 1999ko ekainaren 22ko epaian: 1999ko maiatzaren 25ean eta 26an, areto horrek, honen antzeko kasuetan, ondokoa ebatzi du: "Esan daiteke egotzitakoari buruz informatuta izateko eskubidea, funtsean Konstituzioaren 24.2 artikuluan bermatuta dagoena, administrazioaren zehapen prozeduran bete ohi dela ebazpen proposamena jakinaraztearekin; izan ere, ebazpenean jasota dago interesdunari egozten zaion erantzukizunari buruzko adierazpen zehatz bat, gutxienez ere ondokoek osatuta: antzeman den jokaera arau-hauslearen definizioa eta hari dagokion arau-hauste mota; horren ondorioz, kasuan kasuko isuna. Aparteko kasuetan tramite horrek ez du zertan nahitaezkoa izan, aipaturiko oinarrizko eskubidea betetzearen ikuspuntutik, aurreko tramite batean pronuntziamendu zehatza jakinarazi baldin bazen." p.4. Zehapena graduatzerakoan ez dela proportzionaltasunaren oinarria kontuan hartu, ez delako inguruabar astungarririk gertatu.

Hori dela eta, kontuan hartu behar da egotzi den egintza hori Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen 143.1. artikuluaren eta Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Erregelamenduaren 201.1. artikuluan ezarri denaren arabera, arau-hauste larritzat kalifikatu dela.

Horrelako arau-hausteetan 46.001 eta 230.000 pezeta arteko isuna aurreikusi da.

Kasu jakin honetan 100.000 pezetako zehapena ezarri da, ibilgailuak baimenduta duen gehiegizko pisuarekin erkatuta antzeman den gehiegizko pisuaren arabera.

Beraz, zehapena era egokian graduatu da eta ez da proportzionaltasun oinarria hautsi.

5. Zehapenaren oinarri izan diren egitateak ez dira gezurtatu. Beraz, bidezkoa da errekurtsoari gaitziriztea eta ebazpenari eustea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa

ERABAKI DU:

1. Javier Angel López Iribarren jaunak Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak emandako azaroaren 19ko 511/1999 Ebazpenaren kontra jarri duen gora jotzeko errekurtsoa ezestea.

2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie, eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzibide-errekurtsoa jarri ahal duela Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazten zaion egunaren biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.

Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren hemeretzian.-Lehendakari- tzako idazkari nagusia, Joaquín Gortari Unanua.

Zehapen espedientearen ebazpena

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 artikuluak agintzen duen Nafarroako Gobernuaren erabakiaren jakinarazpena egitea; erabaki haren bitartez, Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen arau-hauste bat ustez egin zelakoan NA01486/99 zenbakiko espedientean emandako ebazpenari buruz Transportes y Excavaciones Arper, S.L. enpresak aurkeztutako errekurtso arrunta ebatzi zen. Bidezkoa da, beraz, honen bitartez betetzea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari buruzko Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoa.

PROPOSAMENA

María Jesús Pérez Zurbano andreak, Transportes y Excavaciones Arper, S.L.ren ordezkari gisa, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren urriaren 22ko 4226/1999 Foru Aginduaren aurka 1999ko azaroaren 25ean jarri zuen gora jotzeko errekurtsoa aztertu da. Foru Agindu horren bidez, 250.000 pezetako isuna jarri zen, Nafarroako Foru Poliziaren salaketagatik, 1999ko martxoaren 16an, NA-115 errepideko 31,000 kilometroan, SS-7544-X ibilgailuak Azagratik Martzillara hondarra garraiatuz zirkulatzeagatik, ibilgailuan garraio txartelik eraman gabe.

I.-Egitezko aurrekariak.

1. 1999ko irailaren 3an, Transportes y Excavaciones Arper, S.L.ri jakinarazi zitzaion NA01486/1998 zehapen espedientea ireki zitzaiola, Nafarroako Foru Poliziaren salaketagatik, 1999ko martxoaren 16an, NA-115 errepideko 31,000 kilometroan, SS-7544-X ibilgailuak Azagratik Martzillara hondarra garraiatuz zirkulatzeagatik, ibilgailuan garraio txartelik eraman gabe.

Jakinarazpenean ohartarazi zitzaion 15 egun balioduneko epea zuela alegazioak eta egokitzat jotzen zituen frogak aurkezteko.

Epe hori inolako alegaziorik egin gabe edo zehapena ez zela gertatu benetakotzeko frogarik aurkeztu gabe igaro zen.

2. 1999ko urriaren 4an, Garraio Zerbitzuko ikuskatzaileak txostena eman zuen. Bertan adierazi zuenez, bidezkotzat jotzen zuen zehapena berrestea, kontuan harturik interesatuak ez zuela alegaziorik ez frogarik aurkeztu legez ezarritako epean. Gero, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak urriaren 22ko 4226/1999 Foru Aginduaren bidez, zehapen espedientea bukatutzat jo zuen eta 250.000 pezetako zehapena ezarri zion.

3. María Jesús Pérez Zurbano andreak, Transportes y Excavaciones Arper, S.L.ren ordezkari gisa, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen eta horrekin batera Garraio Txartelaren kopia aurkeztu zuen, 1999ko maiatzaren 3a arteko baimenduna. Alegatu zuen ez zuela zehapen-espedientearen hasieraren jakinarazpenik jaso.

4. 2000ko apirilaren 17an, agente salatzaileak egin zuen berrespen-txostenaren kopia igorri zitzaion eta hori 2000ko ekainaren 16an eman zitzaion. Ondorioz 15 eguneko epea eman zitzaion alegazioak aurkezteko. Ezarri zen epe horretan ez zuen horrelakorik aurkeztu.

II.-Zuzenbidezko oinarriak.

1. Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 103. artikuluan ezarrita dagoenez, 102. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatietan arautzen diren garraio pribatuak egin ahal izateko aldez aurretik Administrazioaren baimena jaso behar da. Gauza bera dio 1211/1990 Errege Dekretuak, lege hori garatzen duen Araudia onetsi zuenak, 158. artikuluan.

2. Errekurtsogileak egin dituen alegazioetan ezarri denaren arabera, frogatu da interesatuak ez zuela baimenik salaketa egin zen egunean, 1999ko martxoaren 16an alegia, eta hori 19999ko maiatzaren 9an eman zitzaiola, hau da, salaketa gertatu eta gero eta hori legeak aintzat hartzen du, eta arau-hauste arintzat jo daiteke, 16/1987 Legearen 142.a) artikulua eta haren Araudiaren 199.a) artikulua aplikatuz.

3. Zehapenaren zenbatekoari dagokionez, irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren 201. artikuluan isunak eguneratu egin ziren, 16/1987 Legeak emandako ahalmena erabiliz. Horren arabera, arau-hauste arinen egileei ohartarazpena egin edota isuna jarri ahal zaie eta isuna gehienez 46.000 pezetakoa izaten ahal da. Beraz, aztergai dugun kasuan zehapenaren gradu zuzena 25.000 pezetakoa dela uste da.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa

ERABAKI DU:

1. Zati batean onestea María Jesús Pérez Zurbano andreak, Transportes y Excavaciones Arper, S.L.ren ordezkari gisa, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren urriaren 22ko 4226/1999 Foru Aginduaren aurka jarri zuen gora jotzeko errekurtsoa, eta arau-hausteari kalifikazio berria ematea, arinarena, eta isuna 25.000 pezetara jaistea.

2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzibide-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazten zaion egunaren biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.

Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren hemeretzian.-Lehendakari- tzako idazkari nagusia, Joaquín Gortari Unanua.

Zehapen espedientearen ebazpena

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 artikuluak agintzen duen Nafarroako Gobernuaren erabakiaren jakinarazpena egitea; erabaki haren bitartez, Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen arau- hauste bat ustez egin zelakoan NA01870/99 zenbakiko espedientean emandako ebazpenari buruz, José María Prieto Araujo jaunak aurkeztutako errekurtso arrunta ebatzi zen. Bidezkoa da, beraz, honen bitartez betetzea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari buruzko Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoa.

PROPOSAMENA

José María Prieto Araujo jaunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du 1999ko abenduaren 22an, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren azaroaren 19ko 517/1999 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, 250.000 pezetako isuna jarri zen, Nafarroako Foru Poliziaren salaketagatik, 1999ko apirilaren 14an, N-121 errepideko 45,000 kilometroan, OR-8078-L ibilgailuari, garraioa egiteko txartelik gabe zirkulatzen zuelako. Ez zuen adierazkaririk.

I.-Egitezko aurrekariak.

1. 1999ko irailaren 27an jakinarazi zitzaion José María Prieto Araujo jaunari NA01870/1999 zenbakiko zehapen-espedientea ireki zitzaiola, Nafarroako Foru Poliziaren salaketagatik, 1999ko apirilaren 14an, N-121 errepideko 45,000 kilometroan, OR-8078-L ibilgailuari, garraioa egiteko txartelik gabe zirkulatzen zuelako. Ez zuen adierazkaririk. Burdina garraiatzen zuen Azpeititik Bartzelonara.

2. 1999ko irailaren 28an, interesatuak alegazioak aurkeztu zituen.

3. 1999ko azaroaren 15ean Garraio Zerbitzuko ikuskatzaileak txostena eman zuen. Bertan adierazi zuenez, salatutako egitateari buruzko jarduketa egokiak egin ondoren, eta interesatuak 1999ko irailaren 28an aurkeztu zituen alegazioak azterturik, bidezkotzat jotzen zuen arau-haustearen sailkapena aldatzea, kontuan hartuta Garraiorako Baimenen Erregistro Orokorrean kontsulta eginez egiaztatu egin zela ez zuela baimenik. Geroago, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak azaroaren 19ko 517/1999 Ebazpena eman zuen; haren bidez bukatutzat eman zuen zehapen prozedura eta José María Prieto Araujo jaunari 250.000 pezetako zehapena ezarri zion.

4. 1999ko abenduaren 22an, José María Prieto Araujo jaunak, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen; hartan egitateak ukatu zituen eta alegatu zuen ez dela prozedura bete, ez direlako frogak aipatzen, eta ez zaiolako jardun zuen agentearen berrespen-txostena igorri. Halaber, alegatu du ez dela proportzionaltasunaren oinarria kontuan hartu zehapenaren gradua ezartzerakoan.

II.-Zuzenbidezko oinarriak.

1. Errekurtsogileak ukatu egin ditu gertaerak.

Ildo horretatik, gogoan izan behar dugu auzitegiek errugabetasun-usteaz egin duten interpretazioa: agintaritzaren agenteek salaketa jarriz gero errugabetasun-ustea ezereztu egiten da, salbu eta salatutakoa ez dela egia frogatzen denean, eta, esan beharrik ez dago, salatutako egitateak ukatzen dituenak aurkeztu behar du salaketaren kontrako froga hori. Agenteak salatutako egitatea frogatzeko aurkitu zituen elementu guztiak jaso zituen agintaritzarentzako salaketa-orrian. (Errioxako Justizia Auzitegi Nagusiaren 1996ko martxoaren 9ko Epaia, zuzenbideko oinarrietarik seigarrena).

Errekurritu den espedientean ustezko errugabetasuna hautsi egin da Baimenen Erregistro Orokorraren bitartez eta hor frogatu egin da data horretan ez zuela baimenik; gauza bera gertatzen da jarri duen errekurtsoaren idazkian ere, orokorrean ukatu egiten duelako salatu den gertaera, baina ezer zehatzik alegatu gabe, eta proportzionaltasunaren oinarria aldarrikatu du.

2. Alegatu du ez dela prozedura bete, ez direlako frogak aipatzen, eta ez zaiola jardun duen agentearen berrespen txostenik igorri.

Bada, prozedura azterturik, egiaztatu egin da nola zehatz-mehatz bete diren Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legeak agindutako urrats guztiak, eta bai lege hori garatzeko irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuak onetsi zuen Araudian, 1772/1994 Errege Dekretuak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko Legera moldatzeko aldatu zuen horretan, agindutako urratsak ere: agintaritzaren agenteak salaketa jarri zuen, zehapen espedientea hasteko agindua eman zen, agindu hori salatuari jakinarazi zitzaion behar zen eran eta alegazioak aurkezteko aukera eman zitzaion, salatuak alegazioak aurkezteko eskubidea erabili zuen, ikuskatzailetzak txostena egin zuen eta azkenik Foru Agindu zehatzailea eman zen. Hortaz, ezin da inola ere esan prozedura deuseza denik.

Salaketa egin duen agentearen berrespen-txostena ez zaiola igorri esan du eta, horri dagokionez, adierazi behar da baimenen Erregistro Orokorra kontsultatu dela eta data hartan ez zuela baimenik.

Beraz, errekurtsogileari egozten zaion gertaera-froga nahikoa egon dago, eta ez da bidezkoa eskatu dituen gainerako froga guztiak igortzea.

Kontuan har bedi, ildo horretatik, Auzitegi Konstituzionalak behin eta berriz adierazi duela bere doktrinan bidezko froga-bitartekoak erabiltzeko eskubideak ez duela, beti eta baldintzarik gabe, proposamen guztiak egin behar direnik esan nahi, edota ez diola gaitasuna kentzen instruktoreari eta horrek frogak bidezkoak diren ala ez erabakitzeko ahalmena duela (Auzitegi Konstituzionalaren 22/1990 epaia, otsailaren 15ekoa, besteak beste, bere bosgarren oinarri juridikoan).

3. Zehapena graduatzerakoan ez dela proportzionaltasunaren oinarria kontuan hartu, ez delako inguruabar astungarririk gertatu.

Hori dela eta, errekurtsogileari adierazi behar zaio egotzi zaion egintza hori 16/1987 Legearen 90. eta 140.a) artikuluen kontrako arau-haustea da, eta baita 1211/1990 Errege Dekretuaren 41. artikuluaren aurkakoa ere, eta 16/1987 Legearen 143.1. artikuluan eta horren Erregelamenduaren 201.1. artikuluan ezarri denaren arabera, arau-hauste oso hori larritzat jo da.

Horrelako arau-hausteen egileei 230.001 eta 460.000 pezeta bitarteko isuna ezarri ahal zaie.

Kasu honetan 250.000 pezetako zehapena ezarri da, hots, gutxieneko tartean aplikatu da, proportzionaltasun oinarriarekin bat.

4. Zehapenaren oinarri izan diren egitateak ez dira gezurtatu. Beraz, bidezkoa da errekurtsoari gaitziriztea eta ebazpenari eustea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa

ERABAKI DU:

1. José María Prieto Araujo jaunak Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak emandako azaroaren 19ko 517/1999 Ebazpenaren kontra jarri duen gora jotzeko errekurtsoa ezestea.

2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzibide-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazten zaion egunaren biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.

Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren hemeretzian.-Lehendakari- tzako idazkari nagusia, Joaquín Gortari Unanua.

Zehapen espedientearen ebazpena

Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.1 artikuluak aurreikusten duen jakinarazpena, alegia, Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legea ustez hausteagatik emandako ebazpenaren kontra (NA01885/99 espedientea) Hormigones Beriain, S.A. enpresak jarri duen errekurtso arrunta ebazteko Nafarroako Gobernuak hartutako erabakiaren jakinarazpena, ezinezkoa izan denez gero, honako hau argitaratu da, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari buruzko indarreko Legearen 59.4. artikuluak xedatutakoa betetzeko.

PROPOSAMENA

Javier Angel López Iribarren jaunak, Hormigones Beriain, S.A. enpresaren izen eta eskuordetzan, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren urriaren 5eko 3888/1999 Foru Aginduaren aurka 1999ko abenduaren 31n jarri zuen gora jotzeko errekurtsoa aztertu da. Foru agindu horren bidez 50.000 pezetako isuna jarri zen, 1999ko apirilaren 15ean Trafikoko Goardia Zibilak N-115 errepideko 24,000 kilometroan NA-73007-VE ibilgailuari ezarritako salaketaren ondorioz, 38.180 kilo legar garraiatzeagatik Azagratik Martzillara zerbitzu pribatu gehigarria eginez, baimenik eduki gabe.

I.-Egitatezko aurrekariak.

1. 1999ko uztailaren 8an Hormigones Beriain, S.A. enpresari jakinarazi zitzaion NA01885/1999 zehapen espedientea ireki zitzaiola, 1999ko apirilaren 15ean Trafikoko Goardia Zibilak N-115 errepideko 24,000 kilometroan NA-73007-VE ibilgailuari ezarritako salaketaren ondorioz, 38.180 kilo legar garraiatzeagatik Azagratik Martzillara zerbitzu pribatu gehigarria eginez, baimenik eduki gabe.

2. 1999ko uztailaren 19an interesatuak alegazioak aurkeztu zituen.

3. 1999ko irailaren 24an Garraio Zerbitzuko ikuskatzaileak txostena eman zuen. Bertan adierazi zuenez, salatutako gertaera argitzeko beharrezko jarduerak eginda, eta, halaber, interesatuak 1999ko uztailaren 19an aurkeztutako alegazioak aztertu ondotik, bidezkotzat jo zuen zehapena berrestea, benetakotu egin delako, Garraiorako Baimenen Erregistro Orokorrean, ez duela baimenik, eta zehapena egin den arau-haustearen arabera mailakatu da. Gero Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak, urriaren 5eko 3888/1999 Foru Aginduaren bidez, zehapen prozedura bukatutzat eman zuen eta Hormigones Beriain, S.A. enpresari 50.000 pezetako zehapena ezarri zion.

4. 1999ko abenduaren 31n Javier Angel López Iribarren jaunak, Hormigones Beriain, S.A. enpresaren izen eta eskuordetzan, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen. Bertan alegatu du preskripzioa egon dela alegazioak jarri diren eta ebazpenaren proposamenaren artean 16/1987 Legearen 145. artikuluan ezarri den hiru hileko epea igaro delako. Ez dela proportzionaltasunaren oinarria aintzat hartu zehapena graduatzerakoan. Gertaerak ukatu ditu eta ez dago salatzailearen froga edo berrespenik, eta 1999ko azaroaren 9an eman zen baimena aurkeztu zuen.

II.-Zuzenbideko oinarriak.

1. Errekurtsogileak adierazi du Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko 16/1987 Legearen 145. artikuluan ezarri den hiru hileko epea hautsi dela.

Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen XI. Xedapen Gehigarriak indargabetu egin du Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 145. artikulua, eta lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribatzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen direla xedatu du, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita. Kasu honetan, beraz, urtebeteko epea aplikatu behar da, eta epe hori ez da igaro errekurtsogileak adierazi dituen prozesuko bi uneen artean.

Ildo horretatik, Auzitegi Nagusiko Administrazioko Auzietarako Salak, 1997ko urtarrilaren 20ko Epaian, zuzenbideko oinarrietatik lehenengoan eta hirugarrenean, ondokoa ezarri du: "16/1987 Legearen 145. artikulua tazituki indargabetu da Neurri Fiskalak, Administraziozkoak eta Gizarte Mailakoei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen xedapen gehigarrietatik hamaikagarrenaren bitartez. Horren arabera "lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribatzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen direla xedatu du, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita". Beraz, 30/1992 Legera jo behar da, lehen ere abuztuaren 5eko 1772/1992 Errege Dekretuak egin zuen bezalaxe, horren kasuan Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduko 203. artikuluak 2. idatz-zatiari eman zion idazkuntza aldaraziz ondoko idazkuntza eman baitzion: "Arau-hausteak eta zehapenak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132. artikuluan ezarri denaren arabera preskribatuko dira, eta Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legean ezarri diren epeetan".

2. Alegatu du ebazpen-proposamenaren jakinarazpena falta dela.

Gai honi buruz adierazi behar da garraioen arloko arau-hausteak egiten dituztenei aplikatu behar zaien zehapen-prozedura Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko erregelamenduan azaltzen dela, laugarren kapituluan hain zuzen. Araudi hori irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen eta gerora osorik aldatu zen abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuaren bitartez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legera moldatzeko.

Bada, Erregelamenduaren 212. artikuluak dioenez, behin prozeduraren instrukzioa buruturik eta interesatuari entzun ondoren (salbu eta interesatuari entzun beharrik ez dagoenean, 30/1992 Legearen 84. artikuluaren arabera) egoki den organoak ebazpen-proposamena igorriko dio zehapena ezartzeko eskumena duen organoari.

Hortaz, manu horren arabera, ebazpen-proposamena ez zaio interesatuari igorri behar; aitzitik, interesatuari entzun ondoren bete behar den tramitea da. Beste alde batetik, kasu honetan ez zen berariazko tramiterik egin behar interesatuari entzuteko, interesatuak lehendik ezagutzen zuelako beraren kontra hasitako espedientearen edukia oso-osorik, gero aurkaratu den ebazpenak baieztatu egin duena.

3. Zehapena graduatzerakoan ez dela proportzionaltasunaren oinarria kontuan hartu, ez delako tipifikatuta dauden inguruabar astungarrietatik bat ere gertatu.

Adierazi behar da errekurtsogileari egotzi zaion egintza hori 16/1987 Legearen 103 eta 141.b) artikuluen eta 1211/1990 Errege Dekretuaren 158. artikuluaren aurkako arau-haustea dela, eta arintzat kalifikatu dela eta, Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen 143.1 artikuluaren eta horren Erregelamenduaren 201.1. artikuluan ezarri denaren arabera, arau-hauste oso hori larritzat jo da.

Irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren 201. artikuluak, 1671987 Legeak ematen dizkion eskumenak erabiliz, isunak eguneratu ditu eta arau-hauste larrietarako 46.001 eta 230.000 pezeta artekoak ezarri ditu.

Kasu honetan 50.000 pezetako zehapena ezarri da, hots, gutxieneko tartean aplikatu da, eta erabat da proportzionala

4. Gertaerak ukatu ditu eta ez dago salaketa egin duen agentearen froga edo berrespenik, eta 1999ko azaroaren 9an lortu zuen baimena aurkeztu du.

Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 102.1. artikuluak ezarri du garraio pribatu osagarriak direla enpresa edo establezimenduek beraien jarduketa burutzeko egiten dituztenak, baldin eta horien helburu nagusiak ez badira garraiokoak, baizik eta enpresa edo establezimendu horiek egiten dituzten jarduera nagusiak zuzen garatzeko beharrezkoak edo egokiak direnak.

Beste alde batetik, 103. artikuluak ezarri du honen aurreko 1. eta 2. idatz-zatietan erregulatu diren garraio pribatuak egiteko beharrezkoa dela Administrazioaren aurreko baimena.

Errekurtsogileak egin dituen alegazioetan ezarri denaren arabera frogatu da egia dela ez zuela baimenik salaketa egin zen egun horretan, hau da, 1999ko apirilaren 15ean, eta hori 1999ko azaroaren 9an eman zitzaion, hau da, salaketa gertatu ondoren, eta hori 16/1987 Legearen 142.a) artikuluan eta 1211/19990 Errege Dekretuaren 199.a) artikuluan arau-hauste arintzat azaltzen da.

Zehapenaren zenbatekoari dagokionez, irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren 201. artikuluan isunak eguneratu egin ziren, 16/1987 Legeak emandako ahalmena erabiliz. Horren arabera, arau-hauste arinen egileei ohartarazpena egin edota isuna jarri ahal zaie eta isuna gehienez 46.000 pezetakoa izaten ahal da.

Esaten du ez dela salatzailearen froga edo berrespenik egin. baimenen Erregistro Orokorrean kontsulta egin da eta azaltzen da NA-73007-VE ibilgailuak 1999ko azaroaren 9an lortu duela baimena.

Beraz, errekurtsogileari egotzi zaion egintza nahiko frogatu da eta ez da eta ez da bidezkoa gainerako frogak igortzea.

Kontuan har bedi, ildo horretatik, Auzitegi Konstituzionalak behin eta berriz adierazi duela bere doktrinan bidezko froga-bitartekoak erabiltzeko eskubideak ez duela, beti eta baldintzarik gabe, proposamen guztiak egin behar direnik esan nahi, edota ez diola gaitasuna kentzen instruktoreari eta horrek frogak bidezkoak diren ala ez erabakitzeko ahalmena duela (Auzitegi Konstituzionalaren 22/1990 epaia, otsailaren 15ekoa, besteak beste, bere bosgarren oinarri juridikoan).

5. Atal honetan ezarri den hori abiaburutzat hartuta, eta Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen 143.1. artikuluan eta Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Araudiaren 201.1. artikuluan ezarri denaren arabera, bidezkoa da arau-haustearen kalifikazioa aldaraztea eta arintzat jotzea. Ezarriko den zehapena 25.000 pezetako isuna izanen da.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa

ERABAKI DU:

1. Zati baten onestea Javier Angel López Iribarren jaunak, Hormigones Beriain, S.A. enpresaren izen eta eskuordetzan, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren urriaren 5eko 3888/1999 Foru Aginduaren aurka jarri duen gora jotzeko errekurtsoa, arau-hausteari kalifikazio berria ematea eta arina dela adieraztea, eta zehapena 25.0000 pezetako isunera jaistea.

2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie, eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzibide-errekurtsoa jarri ahal duela Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazten zaion egunaren biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.

Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren hemeretzian.-Lehendakari- tzako idazkari nagusia, Joaquín Gortari Unanua.

Zehapen espedientearen ebazpena

Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.1 artikuluak aurreikusten duen jakinarazpena, alegia, Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legea ustez hausteagatik emandako ebazpenaren kontra (NA01917/99 espedientea) Almaco Baztán, S.A.k jarri duen errekurtso arrunta ebazteko Nafarroako Gobernuak hartutako erabakiaren jakinarazpena, ezinezkoa izan denez gero, honako hau argitaratu da, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari buruzko indarreko Legearen 59.4. artikuluak xedatutakoa betetzeko.

PROPOSAMENA

José María Meoki Ariztia jaunak, Almaco Baztán, S.A.ren izenean eta haren ordezkari gisa, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren irailaren 10eko 3290/1999 Foru Aginduaren aurka 2000ko urtarrilaren 3an jarri zuen gora jotzeko errekurtsoa aztertu da. Ebazpen horren bidez 300.000 pezetako isuna jarri zen, 1999ko apirilaren 19an Trafikoko Goardia Zibilak N-121-A errepideko 48,400 kilometroan NA-0581-AT ibilgailuari ezarritako salaketaren ondorioz, Leratetik Elizondora harria garraiatzeagatik 8.420 kiloko gehiegizko pisuarekin.

I.-Egitatezko aurrekariak.

1. 1999ko ekainaren 24an Almaco Baztán, S.A.ri jakinarazi zitzaion NA01917/1999 zehapen-espedientea ireki zitzaiola, Trafikoko Goardia Zibilak N- 121-A errepideko 48,400 kilometroan NA-0581-AT ibilgailuari ezarritako salaketaren ondorioz, Leratetik Elizondora harria garraiatzeagatik 8.420 kiloko gehiegizko pisuarekin. Ibilgailuak baimenduta zuen gehiegizko pisua 26.000 kilokoa da eta 34.420 kilo zeramatzan. Gaindikina 3.690 kilokoa zen. Baskula homologatuan egin zen pisaketa.

Jakinarazpenean ohartarazi zitzaion 15 egun balioduneko epea zuela alegazioak eta egokitzat jotzen zituen frogak aurkezteko.

Epe hori inolako alegaziorik egin gabe edo zehapena ez zela gertatu benetakotzeko frogarik aurkeztu gabe igaro zen.

2. 1999ko abuztuaren 4an, Garraio Zerbitzuko ikuskatzaileak txostena eman zuen. Bertan adierazi zuenez, bidezkotzat jotzen zuen zehapena berrestea, kontuan harturik interesatuak ez zuela alegaziorik ez frogarik aurkeztu legez ezarritako epean. Gero, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak, irailaren 10eko 3290/1999 Foru Aginduaren bidez, zehapen espedientea bukatutzat jo zuen eta Almaco Baztán, S.A. enpresari 300.000 pezetako zehapena ezarri zion.

3. 2000ko urtarrilaren 3an gora jotzeko errekurtsoa jarri zen. Bertan ondokoa adierazi zuen: gertaerak ukatu zituen eta esaten zuen alegazioak aurkeztu zituela frogak eskatuz, eta ez direla kontuan hartu, eta, ondorioz, ez dela prozedura bete; halaber, preskripzioa eta iraungipena gertatu dela, legez ezarrita dauden epeak ez direlako bete.

II.-Zuzenbideko oinarriak.

1. Egitateak ukatu ditu, alegatuz, gainera, ez direla egin eskatutako frogak, eta arrazoiak emanda errefusatu ere ez direla egin

Gogorarazi behar da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko abenduaren 26ko 30/1992 Legearen 137.3. artikuluaren arabera agintarien izaera aintzatetsita duten funtzionarioek adierazten dituzten eta legez eskatzen diren beharkizunak betez dokumentu publikoan islatzen diren gertaerek frogen balioa dutela, interesatuek beraien eskubideak defendatuz aurkez ditzaketen frogak gora behera.

Kasu honetan agenteak formulatu duen salaketa-orriak duen frogatzeko balioa ez ezik, baskula ofizial homologatuko tiketak froga mailan duen balioa gehitu behar da, baskulak salaketa egin zen unean indarrean zegoen egiaztapen ziurtagiria zuela. Beraz, froga nahikoa da egozten zaion zehapenari dagokionez.

Beraz, egin den salaketaren oinarria tiket hori da eta, aldi berean, azkenean eman den ebazpenaren oinarria izan den froga izan da eta, ondorioz, jardun duen agenteak txostena egitea ez da funtsezko tramitea, ez diolako ezer ekartzen interesatuaren defentsari, eta horregatik ez zen eskatu, eta horrela prozeduraren ekonomiari eman zaio lehentasuna, baina horrek ez du esan nahi interesatuaren defentsarik eza gertatu denik.

Gai honi buruz adierazi behar da garraioen arloko arau-hausteak egiten dituztenei aplikatu behar zaien zehapen-prozedura Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko erregelamenduan azaltzen dela, laugarren kapituluan hain zuzen. Araudi hori irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen eta gerora osorik aldatu zen abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuaren bitartez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legera moldatzeko.

Erregelamendu horretan, trafikoaren arloko zehapen-prozedura arautzen duenean gertatzen ez den bezala, ez da onartzen salaketaren beraren bidez espedientea hasteko aukera, geroago egin behar den eragiketa baita, eta prozeduraren instruktoreari ematen dio interesatuari gertaeren berri emateko agindua. Jakinarazpen horretan interesatuaren defentsa bermatzeko informazio guztia eman behar da eta gero hamabost eguneko epea ematen zaio alegazioak aurkezteko edo frogak egitea proposatzeko.

Aztergai dugun kasu honetan errekurtsogileak alegazioen idazkia aurkeztu zuen, zehapen-espedientea hasi aurretik alegia, eragiketa hori 1999ko ekainaren 17an gertatu zelako eta alegazioak aurreragokoak direlako, zehatzago, urte horretako maiatzaren 7koak, nahiz eta salaketa-orrian berariaz ohartarazi hori ez zela bide egokia. Ondorioz, ez dira kontuan hartu baina horrek ez du esan nahi defentsarik ez denik egon, espedientea hasi ondoren eta legez ezarrita dagoen prozedura hertsiki bete zelako eta ondore horretarako ezarri den epean ez delako alegaziorik aurkeztu.

2. Preskripzioa eta iraungipena egon dela, ez direlako legez ezarrita dauden epeak bete.

Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen XI. Xedapen Gehigarriak indargabetu egin du Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 145. artikulua, eta lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribatzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen direla xedatu du, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita. Kasu honetan, beraz, hiru urteko epea aplikatu behar da, eta epe hori ez da igaro errekurtsogileak adierazi dituen prozesuko bi uneen artean.

Ildo horretatik, Auzitegi Nagusiko Administrazioko Auzietarako Salak, 1997ko urtarrilaren 20ko Epaian, zuzenbideko oinarrietatik lehenengoan eta hirugarrenean, ondokoa ezarri du: "16/1987 Legearen 145. artikulua tazituki indargabetu da Neurri Fiskalak, Administraziozkoak eta Gizarte Mailakoei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen xedapen gehigarrietatik hamaikagarrenaren bitartez. Horren arabera "lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribatzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen direla xedatu du, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita". Beraz, 30/1992 Legera jo behar da, lehen ere abuztuaren 5eko 1772/1992 Errege Dekretuak egin zuen bezalaxe, horren kasuan Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduko 203. artikuluak 2. idatz-zatiari eman zion idazkuntza aldaraziz ondoko idazkuntza eman baitzion: "Arau-hausteak eta zehapenak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132. artikuluan ezarri denaren arabera preskribatuko dira, eta Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legean ezarri diren epeetan".

Halaber, Errioxako Justizi Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salak adierazi zuen 1997ko urriaren 30eko Epaian ondokoa adierazi du: "ezin du alegatu den arau-haustearen preskripzioak aurrera egin Neurri Fiskalak, Administraziozkoak eta Gizarte Mailakoei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen xedapen gehigarrietatik hamaikagarrenean ezarri denarekin bat lehorreko garraioak arautzen dituen legeria erregulatzailearen aurkako arau-hausteak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak ezarri dituen epe eta baldintzetan preksribatuko dira, salbu eta arau-hauste arinak direnean, horrelakoetan preskribatzeko epea urte batekoa izanen baita".

Halaber, Nafarroako Justizia Auzitegiko Auzibideetarako Salaren 1999ko otsailaren 22ko Epaian adierazi da Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko 16/1987 Legea aldarazi egin zen, 1774/1994 Errege Dekretuaren bidez aldarazi zen Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduarekin egin zen bezalaxe, Neurri Fiskalak, Administraziozkoak eta Gizarte Mailakoei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen xedapen gehigarrietatik hamaikagarrenaren bitartez. Lege horrek ezarri du: "lehorreko garraioak arautzen dituen legeria erregulatzailearen aurkako arau-hausteak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak ezarri dituen epe eta baldintzetan preksribatuko dira, salbu eta arau-hauste arinak direnean, horrelakoetan preskribatzeko epea urte batekoa izanen baita".

Beste alde batetik, Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduko 203. artikuluaren egungo idazkuntzari dagokionez, hau da, 1211/1990 Errege Dekretuaren bidez onetsi denak, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen garraioen arloan prozedura jakin batzuk egokitzen dituen abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuak ekarri duen aldarazpenak hau dio:

"Ez da inolako zehapenik ezarriko Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen manuak kontuan hartuta, honako kapitulu honetan adierazi diren arauen arabera hasi den prozedura kontuan hartuta baizik.

Arau-hausteak eta zehapenak eta Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132. artikuluan ezarri dena betez ezarriko dira, arestian ere aipatu den Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legean ezarri diren epeetan.

Ondorioz, adierazi den artikuluan ez da prozesuko tramiteetan igaro den denboragatiko preskripziorik aipatu ere egiten.

Iraungipenari dagokionez, irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuak, zeinek Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legea garatzen baitu abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuan emandako idazkuntzari jarraituz, 205. artikuluan ezarri duenez, zehapen prozedurak tramitatu eta ebazteko epea urtebetekoa dela ezarri du, prozedura hasten den egunetik hasita, eta epe horretan prozedura ebatzi ezean Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 43. artikuluko 4. atalean aurreikusitakoa aplikatu behar da.

Epe hori aldarazi egiten da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 1992/30 Legea aldarazi duen 4/1999 Legeak 42.2. artikuluan dakarren aldaketaren bidez, ondoko hauek ezarri baititu: "2 Berariaz ematen diren ebazpenak jakinarazteko epea prozedura bakoitzari buruzko arauan ezarritakoa izanen da. Beti ere, gehienez sei hilekoa izanen da, baldin eta ez bada epe luzeagoa ezartzen lege mailako arauren batean edo Europako Elkartearen araudian. 3. Prozedurari buruzko arauak jakinarazpena egiteko eperik ezartzen ez badu, epea hiru hilekoa izanen da. Epe hori eta aurreko idatz-zatian aipatu diren epeak honela zenbatuko dira: a) Ofizioz hasten diren prozeduretan, prozedura hastea erabakitzen den egunetik hasita.

Aztergai dugun prozedura hasteko erabakia 1999ko ekainaren 17an hartu zen. Egun berean ireki zen zehapen-espedientea eta egun hori ageri da salaketaren jakinarazpenean ere. Zehapen-ebazpenaren jakinarazpenaren data Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALarena da, 1999ko abenduaren 6koa. Beraz, ez da iragan legez ezarritako sei hilabeteko epea.

3. Zehapenaren oinarri izan diren egitateak ez dira gezurtatu. Beraz, bidezkoa da errekurtsoari gaitziriztea eta ebazpenari eustea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa

ERABAKI DU:

1. Ezestea José María Ariztia jaunak, Almaco Baztán, S.A.ren izenean eta haren ordezkari gisa, Herrilan, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren irailaren 10eko 3290/1999 Ebazpenaren aurka jarri zuen gora jotzeko errekurtsoa.

2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzibide-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazten zaion egunaren biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.

Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren hemeretzian.-Lehendakari- tzako idazkari nagusia, Joaquín Gortari Unanua.

Zehapen espedientearen ebazpena

Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.1 artikuluak aurreikusten duen jakinarazpena, alegia, Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legea ustez hausteagatik emandako ebazpenaren kontra (NA01985/99 espedientea) Erandio Viz, S.L.k jarri duen errekurtso arrunta ebazteko Nafarroako Gobernuak hartutako erabakiaren jakinarazpena, ezinezkoa izan denez gero, honako hau argitaratu da, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari buruzko indarreko Legearen 59.4. artikuluak xedatutakoa betetzeko.

PROPOSAMENA

Erandio Viz, S.L.k Herrilan, Garraio eta Telekomunikazio kontseilariaren urriaren 5eko 3901/1999 Foru Aginduaren aurka 1999ko abenduaren 21ean jarri zuen gora jotzeko errekurtsoa aztertu da. Foru Agindu horren bidez 10.000 pezetako isuna jarri zen, 1999ko apirilaren 22an Trafikoko Goardia Zibilak N-121 errepideko 68,200 kilometroan Bi-7492-CG ibilgailuari ezarritako salaketaren ondorioz, Mungiatik Bartzelonara izari bereziak zituen garraioa egiteagatik (galdaragintzako piezak) Nafarroako Gobernuaren zirkulatzeko baimen berezia eduki gabe.

I.-Egitatezko aurrekariak.

1. 1999ko uztailaren 5ean Erandio Viz, S.L.ri jakinarazi zitzaion NA01985/1999 zehapen-espedientea ireki zitzaiola, Trafikoko Goardia Zibilak N- 121 errepideko 68,200 kilometroan Bi-7492-CG ibilgailuari ezarritako salaketaren ondorioz, Mungiatik Bartzelonara izari bereziak zituen garraioa egiteagatik (galdaragintzako piezak) Nafarroako Gobernuaren zirkulatzeko baimen berezia eduki gabe.

2. Interesatuak alegazioak aurkeztu zituen 1999ko uztailaren 29an.

3. 1999ko irailaren 24an Garraio Zerbitzuko ikuskatzaileak txostena eman zuen. Bertan adierazi zuenez, salatu den egintza horri dagokionez beharrezkoak diren jarduketa guztiak eginez eta, halaber, interesatuak 1999ko uztailaren 29an aurkeztu dituen alegazioak aztertu ondoren, bidezkotzat jotzen zuen zehapena berrestea, kontuan harturik baieztatu egin dela bazuela salaketaren egunean zirkulatzeko baimen berezia, baina zehapena da ibilgailuan ez eramatea, eta zehapena egin den arau-hausteari egokitu zaiola uste du. Gero, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak, urriaren 5eko 3901/1999 Foru Aginduaren bidez, zehapen espedientea bukatutzat jo zuen eta Erandio Viz, S.L. enpresari 10.000 pezetako zehapena ezarri zion.

4. 1999ko abenduaren 21ean Erandio Viz, S.L. enpresak gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen. Bertan ondokoa adierazi zuen: preskripzioa gertatu dela, tramitazioa eten egin delako alegazioak aurkeztu zirenetik eta zehapen-ebazpenaren jakinarazpenera arte lau hil baino gehiago igaro direlako; halaber, alegatu du zehapena graduatzerakoan ez dela proportzionaltasunaren oinarria aplikatu, ez delako gertatu legez ezarrita dauden inguruabar astungarrietatik bat ere.

II.-Zuzenbideko oinarriak.

1. Errekurtsogileak alegatu du preskripzioa gertatu dela, tramitazioa eten egin delako alegazioak aurkeztu zirenetik eta zehapen-ebazpenaren jakinarazpenera arte lau hil baino gehiago igaro direlako.

Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen XI. Xedapen Gehigarriak indargabetu egin du Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 145. artikulua, eta lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribatzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen direla xedatu du, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita. Kasu honetan, beraz, urteko bateko epea aplikatu behar da, eta epe hori ez da igaro errekurtsogileak adierazi dituen prozesuko bi uneen artean.

Ildo horretatik, Auzitegi Nagusiko Administrazioko Auzietarako Salak, 1997ko urtarrilaren 20ko Epaian, zuzenbideko oinarrietatik lehenengoan eta hirugarrenean, ondokoa ezarri du: "16/1987 Legearen 145. artikulua tazituki indargabetu da Neurri Fiskalak, Administraziozkoak eta Gizarte Mailakoei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen xedapen gehigarrietatik hamaikagarrenaren bitartez. Horren arabera "lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribatzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen direla xedatu du, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita". Beraz, 30/1992 Legera jo behar da, lehen ere abuztuaren 5eko 1772/1992 Errege Dekretuak egin zuen bezalaxe, horren kasuan Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduko 203. artikuluak 2. idatz-zatiari eman zion idazkuntza aldaraziz ondoko idazkuntza eman baitzion: "Arau-hausteak eta zehapenak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132. artikuluan ezarri denaren arabera preskribatuko dira, eta Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legean ezarri diren epeetan".

Halaber, Errioxako Justizi Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salak adierazi zuen 1997ko urriaren 30eko Epaian ondokoa adierazi du: "ezin du alegatu den arau-haustearen preskripzioak aurrera egin Neurri Fiskalak, Administraziozkoak eta Gizarte Mailakoei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen xedapen gehigarrietatik hamaikagarrenean ezarri denarekin bat lehorreko garraioak arautzen dituen legeria erregulatzailearen aurkako arau-hausteak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak ezarri dituen epe eta baldintzetan preksribatuko dira, salbu eta arau-hauste arinak direnean, horrelakoetan preskribatzeko epea urte batekoa izanen baita".

Beste alde batetik, erreklamaziogileak adierazten dituen prozesuko uneen artean ez dira alegatu diren hiru hileak, alegazioak 1999ko uztailaren 29an aurkeztu zirelako eta zehapen-ebazpenaren jakinarazpena 1999ko urriaren 20an egin zelako.

2. Halaber, alegatu du zehapena graduatzerakoan ez dela proportzionaltasunaren oinarria kontuan hartu, ez delako legez ezarrita dauden inguruabar astungarrietatik bat bera ere gertatu.

Hori dela eta, kontuan hartu behar da egotzi den egintza hori Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen 143.1. artikuluaren eta Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Araudiaren 201.1. artikuluaren aurkako arau-haustea dela, eta arintzat kalifikatu dela.

Horren arabera, arau-hauste arinen egileei ohartarazpena egin edota isuna jarri ahal zaie eta isuna gehienez 46.000 pezetakoa izaten ahal da.

Beraz, aztergai dugun kasuan 10.000 pezetako zehapena ezarri da eta, ondorioz, zehapenaren gradua gutxienekoa da eta ez da antzeman inolako gehiegikeriarik.

3. Zehapenaren oinarri izan diren egitateak ez dira gezurtatu. Beraz, bidezkoa da errekurtsoari gaitziriztea eta ebazpenari eustea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa

ERABAKI DU:

1. Ezestea Erandio Viz, S.L.k Herrilan, Garraio eta Telekomunikazio konsteilariaren urriaren 5eko 3901/1999 Foru Aginduaren aurka jarri zuen gora jotzeko errekurtsoa.

2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzibide-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazten zaion egunaren biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.

Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren hemeretzian.-Lehendakari- tzako idazkari nagusia, Joaquín Gortari Unanua.

Iragarkiaren kodea: A0102111