63. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U N D I O

Oihan enkantea

Undioko Kontzejuak, behar den baimena izanik, plegu itxiaren bidezko enkanterako dei egiten du, ondotik aipatzen diren larizio pinuen loteak saltzeko. Entresaka eginez botako dira.

-1. lotea: Kalaberagain izeneko parajean.

8.995 pinu, 1.695 metro kubiko zur (7.627.500 pezetako balioa) eta 569 metro kubiko enbor txiki (682.800 pezetako balioa) egiten dutenak.

Lotearen balioa guztira: 8.310.000 pezeta.

-2. lotea: Kalaberagain izeneko parajean.

6.760 pinu, 1.502 metro kubiko zur (6.759.000 pezetako balioa) eta 307 metro kubiko enbor txiki (368.400 pezetako balioa) egiten dutenak.

Lotearen balioa guztira: 7.127.000 pezeta.

-Enkantearen balioa guztira: 15.437.400 pezeta, hamabost milioi laurehun eta hogeita hamazazpi mila laurehun pezeta.

Eskaintza bakarra eginen da bi loteentzat eta adjudikazioa ere bakarrari eginen zaio bi loteena.

Eskaintzen pleguak Undioko Kontzejuan aurkeztuko dira, enkantearen iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hamabosgarren egun balioduneko hamabiak baino lehen. Enkantea, berriz, pleguak aurkezteko epea amaitu ondoko bost (5) egunetako batean eginen da, arratsaldeko 8:00etan. Kontzejuak abisua igorriko die aldez aurretik lizitatzaileei.

Baldintza teknikoak eta ekonomiko-administratiboak ikusgai daude Kontzejuko Idazkaritzan eta Iruñeko San Anton kaleko 1 - 1. solairuan (ezker).

Undion, bi mila eta bateko maiatzaren hamarrean. Kontzejuburua, José Manuel Sanz.

Iragarkiaren kodea: A0104986