63. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A B A U R R E G A I N A

Lehiaketa publikorako deialdia, Abaurregainean eta Abaurrepean presio handiko ur hornidurako konponbide bateratua (1. fasea) egiteko obra kontratua esleitzeko

Udal honek 2001eko apirilaren 20ko osoko bilkuran hartu erabakiaren bidez, honako lanak kontratatzeko lizitaziorako deia egin da:

Kontratuaren xedea: Abaurregainean eta Abaurrepean presio handiko ur hornidurarako konponbide bateratua (1. fasea) egiteko obrak egitea.

Esleipen bidea: lehiaketa irekia eta arrunta.

Kontrataren aurrekontua: 32.475.228 pezeta.

Lanak egiteko epea: gehienez ere sei hilabete.

Proposamenen aurkezpena: Abaurregaineko Udalaren erregistro orokorrean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita 26 egun naturaleko epean.

Gututanazalak irekitzeko tokia eta eguna: agiri administratibo eta teknikoen gutunazalak Udalaren bilkura aretoan irekiko dira, eskaintzak aurkezteko azken egun baliodunaren ondoko egunean, arratsaldeko ordu bietan. Proposamen ekonomikoen gutunazalak, berriz, kontratazio mahaiak zehaztu beharreko egunean eta orduan irekiko dira, toki berean.

Espedientea lizitatzaileen eskura dago udal idazkaritzan, azter dezaten. Horretarako, aurretik 948 769039 telefonora deitu beharko da, hitzordua eskatzeko. Proiektu teknikoaren eta baldintza pleguaren kopiak eskuratzen ahal dira "Rubio" kopiadendan (Iruñeko Bergamin kaleko 10, 948237704 telefonoa).

Abaurregainean, bi mila eta bateko apirilaren hogeita seian. Alkatea, Marino Lorea Arregui.

Iragarkiaren kodea: a0104888