63. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L A B A I E N

Beintza-Labaiengo udal plana idazteko lehiaketa

Kontratazio organoa: osoko bilkura.

Mota: lehiaketa publikoa.

Baldintza plegua: 2001eko maiatzaren 8ko osoko bilkuran onetsi zen lehiaketarako baldintza administratibo partikularren eta preskripzio teknikoen plegua.

Xedea: Beintza-Labaiengo Udal Plana idaztea.

Hasierako prezioa: gehienez ere, 4.000.000 pezeta, BEZa barne.

Behin-behineko fidantza: 80.000 pezeta.

Behin betiko fidantza: adjudikazio prezioaren % 4.

Zehapena luzatzeagatik: 3.000 pezeta luzatutako egun natural bakoitzeko.

Eskaeren aurkezpena: Beintza-Labaiengo Udalaren idazkaritzan, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko 40 egun naturaletan, epearen azken eguneko 12ak baino lehen. Hura larunbata edo igandea bada, hurrengo lehen egun baliodunean amaituko da epea.

Aurkeztu beharreko agiriak: kartazal baten barrenean, beste bi, denak lizitatzaileak sinatuta, era honetan: 1. kartazala, dokumentazioa eta erreferentziak: baldintza pleguan adierazten direnak. 2. kartazala, proposamen ekonomikoa, ondoko ereduaren araberakoa.

Proposamenak irekitzea: proposamenak aurkezteko epea amaitu eta 10 egunen barruan.

Beste ohar batzuk: baldintza administratibo partikularren plegua eta preskripzio teknikoen plegua interesatuen eskura egonen dira udal bulegoetan, 9:00etatik 12:00ak arte, astelehen, asteazken eta ostiraletan.

Beintza-Labaienen, bi mila eta bateko maiatzaren bederatzian. Alkatea, sinadura ulertezina.

PROPOSAMEN EREDUA

Izen-deiturak: .................., adinez nagusia, N.A.N. zenbakia: ....., helbidea:.........kalea, herria .............., nire izenean edo...................... ordezkatuz, .........-en bidez frogatzen dudanez

Beintza-Labaiengo Udal Plana idazteko lana lehiaketa publiko bidez kontratatzeko espedientearen eta deialdiaren berri izanik, bertan parte hartzen dut, baita konpromezua hartu ere, baldintza administratiboen pleguaren eta preskripzio teknikoen pleguaren arabera egiteko, osorik onartzen baititut ............ (letraz eta zenbakiz) ............... prezioan, BEZa barne, eta ...... hilabetetan eutsiko diot eskaintzari.

(Data eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0104886