63. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

EDER PARTZUERGOA

Nafarroako Erriberaren Garapen Estrategietarako Partzuergoaren Estatutuak

2001eko Apirilaren 10ean, Villafrancako Udalaren Kultur Etxean egindako bilkuran, onetsiak izan ziren Nafarroako Erriberaren Garapen Estrategietarako Partzuergoaren Estatutuen aldaketak, zeinak segidan oso osorik transkribatzen baitira, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman daitezen.

NAFARROAKO ERRIBERAREN GARAPEN ESTRATEGIETARAKO PARTZUERGOAREN ESTATUTUEN ALDAKETA (EDER PARTZUERGOA)

Honatx 23. Atalari erantsi beharrekoa:

4.-Honatx nola beteko den ordezkaritza eta boto eskubidea, Nazioarteko, Europako, Estatuko, Autonomietako, Toki-erakundeetako edota beste edozein organismo edo erakundetako Araudiaren eskakizunez, beharrezkoa denean kide ekonomiko eta sozial pribatuek, eta ordezkaritza zuzena edo zeharkako ez administratiboa duten kideek, hala nola elkargo pribatuek Kontseilu Orokorrean boto eskubideen ehuneko berrogeita hamarra behintzat ordezkatzea. Betiere, eskakizun hark aplikagarri izan beharko du, eta Partzuergoa ukitu egitarauen betearazpen jarduera, Laguntzen eskari edo dirulaguntzetan edota edozein moldetako jardueren errealizazioan. Halaber, jarduerak izanen dira, bai modu zuzenean bai zeharka, Partzuergoak egin nahi dituenak edo horietan diharduen horietakoak, organismo, filial, delegazio edota beste edozein kudeaketa moldez edota komenio bidez:

Ordezkaritza eskubidea eta, horrenbestez, une bakoitzean, Partzuergoan partaide diren Erakunde Publikoek eman ditzaketen boto guztiak proportzionalki ponderatuko dira ondoko molde honetan: erakunde horiei dagozkien botoen zenbateko osoak ez dezake gainditu, aurreko lerroaldeak aipaturiko Partzuergoko kide pribatuei betetzea dagokien boto emangarri guztien zenbatekoa, era berean, une bakoitzean, Partzuergokide direnak.

26. Atalari erantsi beharrekoa:

3.-23. artikuluaren 4. idatz-zatian ezarritako eskakizunak eta gainontzeko betebeharrak betetzerakoan, Partzuergoko kideen osaketa aldatuta ere, Agintaritza Batzordeak gaur egungo egitura mantenduko du halako moldez ezen izaera pribatuko kideek euren proportzio bera mantenduko baitute izaera publikoko kideekiko, hau da, 4 publiko eta sei pribaturen proportzioa.

Diligentzia: Idatziz jasoarazteko, testu hau dela aho batez Nafarroako Erriberaren Garapen Estrategietarako Batzorde Nagusiak onetsitakoa, 2001eko Apirilaren 10ean, Villafrancako Udalaren Kultur Etxean egindako bilkuran.

Partzuergoaren Idazkaritza Nagusiak beharrezko xedeetarako egiaztatzen duena.

Tuteran, bi mila eta bateko maiatzaren hiruan. Idazkari nagusia, Luis Cuadra Gracia.

Iragarkiaren kodea: A0104849