63. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

199/2001 EBAZPENA, martxoaren 27koa, Industri zuzendari nagusiak emana, Inspección y Garantía de Calidad, S.A. enpresari baimena ematen diona kontrol erakunde gisa aritzeko "Ur horniduraren barneko instalazioak" alorrean.

Ikusirik Heliodoro Beléndez Aspe jaunak aurkeztu duen eskaera, Inspección y Garantía de Calidad, S.A. enpresako zuzendari nagusia den aldetik, enpresa hori kontrol erakunde gisa ari dadin, "Ur horniduraren barneko instalazioak" alorrean. Enpresaren I.F.Z. A40007460 da eta helbidea honako hau: Vía de las Dos Castillas, 33 - Centro Empresarial Atica 7 - Edificio n. 7, Planta 3. 28224 Pozuelo (Madril).

-Ikusiz eskaerari erantsitako dokumentazioa bat datorrela Industri Kalitate eta Segurtasunaren Azpiegiturari buruzko Erregelamenduaren 43.3 artikuluan ezarritakoarekin. Abenduaren 28ko 2200/1995 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamendu hori eta 1996ko otsailaren 6an argitaratu Estatuko Aldizkari Ofizialean.

-Ikusiz, gero aurkeztutako dokumentazioa azterturik, entitateak lehen aipatu Erregelamenduaren 43.2 artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan arauzko industri segurtasunaren eta kontrolaren arloko jarduketak araupetzen dituen azaroaren 9ko 326/1998 Foru Dekretuan eskatutako baldintza eta eskakizun guztiak betetzen dituela, kontrol erakunde gisa aritzeko behar den baimena izateko.

-Kontuan hartuz Inspección y Garantía de Calidad, S.A. enpresari kontrol erakunde gisa aritzeko baimena eman ziola Madrilgo Erkidegoko Industria, Energia eta Meategi Zuzendaritza Nagusiak 1997ko ekainaren 24ko, 1998ko irailaren 10eko, 1999ko martxoaren 23ko eta 1999ko urriaren 8ko ebazpenen bidez, bertan aipatzen ziren alorretan eta mugekin, eta oinarria izanik 07/EI/005 zk.ko ENAC kreditazio agiria, 1etik 8ra bitarteko berr.

-Kontuan hartuz Kreditazio Entitate Nazionalak 2001eko martxoaren 2an 07/EI/005/97 zk.ko Kreditazio Agiria eman ziola, 9. berr eranskin teknikoarekin batera, eta hori lau urterako dela, 1997ko ekainaren 6an indar hartu zuenetik.

-Kontuan hartuz Industriari buruzko uztailaren 16ko 21/1992 Legea eta, batez ere, III. tituluko I. kapitulua, industri segurtasunaren gainekoa.

-Kontuan hartuz abenduaren 28ko 2200/1995 Errege Dekretua, Industri Kalitate eta Segurtasunaren Azpiegiturari buruzko Erregelamendua onesten duena.

-Kontuan hartuz Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan arauzko industri segurtasunaren eta kontrolaren arloko jarduketak araupetzen dituen azaroaren 9ko 326/1998 Foru Dekretua.

-Kontuan hartuz abuztuaren 1eko 1774/1985 Errege Dekretua, Estatuko Administrazioak industria eta energia arloko zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitatearen esku uzten dituena.

-Kontuan hartuz urriaren 9ko 189/1985 Foru Dekretua, abuztuaren 1eko 1774/1985 Errege Dekretuaren bidez Nafarroako Foru Komunitatearen esku utzitako zerbitzu eta eginkizunak Industria, Merkataritza eta Turismo Departamentuari esleitzen dizkiona.

Horiek horrela, Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariaren urriaren 14ko 572/1999 Foru Aginduaren bidez (133. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 99-10-25ekoa) eskuordetu zaizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehenbiziko.-Baimena ematea Inspección y Garantía de Calidad, S.A. entitateari kontrol erakunde gisa aritzeko ikuskapen lanetan, 1997ko ekainaren 6ko 77/EI/005/97 zk.ko Kreditazio Entitate Nazionalaren Kreditazio Agirian eta 2001-03-2ko 9. berr Eranskin Teknikoan zehaztutako arau teknikoen barrenean, esparru honetan:

Ur horniduraren barneko instalazioak, 75.12.09ko Aginduan ezartzen diren mugekin, haren bidez onetsi baitziren Ur horniduraren barneko instalazioetarako oinarrizko arauak.

Bigarrenik.-Baimen honek balioa izanen du Kreditazio Entitate Nazionalak emandako kreditazio agiriak indarra duen bitartean, hau da, 2001eko ekainaren 6a arte. Bertan behera utzi ahalko da eta ezeztatu ahalko da, legeriak esaten dituen kasuetan eta ENACen aipatu agiria egoera horretan jarriz gero.

Hirugarrenik.-Inspección y Garantía de Calidad, S.A.k badu baimena Estatuaren lurralde osoan aritzeko, lehen eta bigarren puntuetan, hurrenez hurren, adierazitako esparruan eta indarraldiarekin. Betiere, tokian tokiko Autonomi Erkidegoko Administrazio eskudunari adierazi beharko dio bere jarduera hasteko asmoa, baimena eman ziona ez bada.

Laugarrenik.-Baimen honetarako baldintza hauek beharko dira bete:

1. Industri Zuzendaritza Nagusiari justifikatzea datuak eguneratu direla Industri Establezimenduen Erregistroan. Eguneratze hori egin beharko da Madrilgo Erkidegoko Industria, Energia eta Meategi Zuzendaritza Nagusian, non aipatu entitatea ageri baita R.E.I. 28/109312 zenbakiarekin, administrazio publikoekin lankidetzan jarduteko agentearen modura. Aipatu erregistroa Industriari buruzko Legearen bidez ezarri zen eta apirilaren 28ko 697/1995 Errege Dekretuaren bidez arautua dago.

2. Baimena eskuratzeko baldintzak edo eskakizunak aldatuz gero, haien berri ematea Industri Zuzendaritza Nagusiari, eta ENACen txostena edo ziurtagiria eranstea.

3. Nafarroako Foru Komunitatean aritzeko, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan arauzko industri segurtasunaren eta kontrolaren arloko jarduketak araupetzen dituen azaroaren 9ko 326/1998 Foru Dekretuan eskatutako baldintzak betetzea.

Bosgarrenik.-Ebazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Seigarrenik.-Ebazpen hau Inspección y Garantía de Calidad, S.A. enpresari jakinaraztea (I.F.Z.: A40007460; eta helbidea: Vía de las Dos Castillas, 33 - Centro Empresarial Atica 7 - Edificio n. 7, Planta 3. 28224 Pozuelo -MADRIL-)

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazpen egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta bateko martxoaren hogeita zazpian.-Industri zuzendari nagusia, Enrique Jiménez Goicoa.

Iragarkiaren kodea: A0103653