63. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G O R R I T I

Herriko argien obrak kontratatzeko lehiaketa irekia

Gorritiko Kontzejuko Batzordeak ondoko obrak kontratatzeko lehiaketarako deia egin du:

Kontratuaren xedea: Gorritiko herriko argiak.

Kontrataren aurrekontua: 6.646.270 pezeta (ehuneko 16, BEZa barne).

Agiri teknikoak eta proposamenen plegua aurkezteko epea eta tokia: Larraungo Udalaren idazkaritzan, 2001eko ekainaren 29ko goizeko 10ak baino lehen.

Esleipen bidea: lehiaketa irekia.

Kontratazio mahaia noiz eratuko: 2001eko ekainaren 29an, goizeko 11etan.

Gutunazalak noiz irekiko: mahaia eratu ondoren.

Obra esleitzeko proposamena: gutunazalak ireki eta berehala, agiri osagarriak eskatzea erabakitzen ez bada behintzat. Hala gertatuz gero epe luzaezin bat zabalduko da, 2001eko uztailaren 4ko goizeko 12etan bukatuko dena, eta egun nahiz ordu horiexetan eginen da esleipen proposamena.

Obren esleipena: Gorritiko Kontzejuko Batzordeak eginen du esleipena, uztailaren 5eko 12:00etan.

Proiektua, baldintzak eta aurkeztu beharreko agiriak: interesatuen eskura daude Copia dendan (Pio XII.aren etorbidea, 13, Iruña).

Gorritin, bi mila eta bateko maiatzaren lauan. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0104742