63. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E O T Z

Lehiaketa, Kontzejuko Etxearen estalkia berritzeko obra esleitu beharrez

Kontratuaren xedea: Kontzejuko Etxearen estalkia berritzeko lanak kontratatu eta egitea. Sustatzailea: Leozko Kontzejua.

Esleipenbidea: lehiaketa irekia.

Kontrataren aurrekontua: 7.699.893 pezeta (BEZa barne).

Lanak egiteko epea: bi hilabete.

Proposamenen aurkezpena: Leozko Udalaren erregistroan, San Esteban, 26-behea, Iratxetan, eta hogeita hamar egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, azken egun balioduneko 14:00ak arte.

Behin-behineko fidantza: behin-behineko bermetako Leozko Kontzejuaren alde 153.998 pezetako fidantza pausatu izanaren egiaztagiria. Diru hori ordaindu ahalko da Nafarroako Aurrezki Kutxaren 2054-0047-58-0000010221 kontuan, eskudirutan, edo erregelamenduaren araberako taloia edo abala erabilita.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularren pleguan agertzen dira.

Proposamenak noiz eta non irekiko: Leozko Kontzejuko etxean irekiko dira, jendaurrean, proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko lehen larunbateko eguerdiko 12etan.

Klausula administratibo eta partikularren plegua, proposamenen eredua eta obraren proiektua lehiatzaileen eskura daude Leozko Udalaren idazkaritzan, Iratxetan, azter ditzaten. Kopiak, berriz, Copyprint dendan eskura daitezke, Paulino Caballero kalea, 38 zenbakia, Iruña.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Leotzen, bi mila eta bateko apirilaren hemezortzian. Kontzejuburua, Serafín Flamarique Mariñelarena.

Iragarkiaren kodea: A0104548