63. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

F U S T I Ñ A N A

Enkante irekia, balia daitezkeen zaharren egoitza eta eguneko zentroa eraikitzeko lanak kontratatzeko

Fustiñanako Udalak urte anitzetako obren kontratazioa iragarri du, enkante irekiaren bidez, balia daitezkeen zaharren egoitza eta eguneko zentroa eraikitzeko.

Kontratuaren xedea: balia daitezkeen zaharren egoitza eta eguneko zentroa eraikitzea, Fustiñanako eta Cabanillasko Udalek sustatua; 2001eko apirilaren 6ko osoko bilkurako erabakia.

Aurrekontua: 280.479.640 pezeta (1.685.716,59 euro) BEZa barne.

Behin behineko bermea: 5.609.593 pezeta.

Behin-betiko bermea: esleipenaren aurrekontuaren ehuneko 4.

Lanak egiteko epea: gehienez ere hamabost hilabete.

Enpresaren sailkapena: C taldea. Eraikuntzak: 2, 3 eta 9. azpitaldeak. E kategoria. J taldea: instalazio mekanikoak: 2. azpitaldea. E kategoria.

Proposamenak aurkezteko epea: hogeita sei egun, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, 13:30ak arte, Fustiñanako Udaletxean.

Proiektuak, klausula administratiboen pleguak eta gainerako agiri teknikoak interesatuen eskura daude Copistería Sagasti dendan, Zaragozako etorbidea, 31 zenbakia, Tuteran.

Fustiñanan, bi mila eta bateko apirilaren hamaikan. Alkatea, Juan Antonio Sola.

Iragarkiaren kodea: A0104547