63. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E G U E S

Laguntza teknikoaren kontratazioa, Gorraizko S-5 unitatea Eguesibarko udal parkea izan dadin moldatzeko lanen proiektua eta zuzendaritza prestatzeko

Eguesibarko Udalak, 2001eko apirilaren 19ko osoko bilkuran, ondoko ezaugarriak dituen kontratazioa egitea erabaki zuen:

Xedea: laguntza teknikoa kontratatzea, Gorraizko S-5 unitatea Eguesibarko udal parkea izan dadin moldatzeko lanen proiektua eta zuzendaritza prestatzeko

Esleipen bidea eta prozedura: lehiaketa.

Behin-behineko bermea: hasierako prezioaren ehuneko bi (% 2).

Behin betiko bermea: hasierako prezioaren ehuneko lau (% 4).

Aurrekontua: sei milioi (6.000.000) pezeta, BEZa barne.

Proposamenen aurkezpena: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hogeita sei egun naturaletan, baldintzen pleguko ereduari jarraikiz.

Prozedura honen gaineko agiriak interesatuen eskura daude Eguesibarko Udaletxean, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.

Eguesibarren, bi mila eta bateko apirilaren hogeita lauan. Alkatea, Ignacio Galipienzo Jiménez.

Iragarkiaren kodea: A0104546