63. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

529/2001 EBAZPENA, apirilaren 26koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana. Honen bidez Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentroetarako laborategiko tresneriaren erosketa kontratatzeko gastua baimendu (OB8/2001 lehiaketa) eta kontratazio espedienteari hasiera ematen zaio.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak lizitaziorako dei egin du, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentroetarako laborategiko tresneriaren erosketa kontratatzeko (OB8/2001 lehiaketa).

Kontratuaren xedea: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentroetarako laborategiko tresneriaren erosketa kontratatzea (OB8/2001 lehiaketa).

Adjudikatzeko modua: lehiaketa, prozedura irekia.

Lizitazio prezioa: 21.680.000 pezeta (hogeita bat milioi, seiehun eta laurogei mila), 130.299,42 euro, BEZa barne. Gastua honela banatua dago:

1 Prestakinen montagailua Bideko Ama Birjina ospitalea 5.000.000 1

CO2-kultiboetarako inkubagailua Soltxaga anbulatorioa 1.000.000 1

2 Microtomo Bideko Ama Birjina ospitalea 1.400.000 1

Kriostato Bideko Ama Birjina ospitalea 3.000.000 1

Zentrífugailua Ambulatorio Solchaga 900.000 2

Kriostato Ubarmin klinika 2.780.000 1

3 Lurrun bidezko esterilizagailua Nafarroako Ospitalea 7.600.000 1

GUZTIRA 21.680.000

Behin-behineko fidantza: ez da beharrezkoa.

Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren eta baldintza teknikoen pleguan ageri direnak.

Proposamenak aurkezteko epea: lizitazio iragarki hau argitara eman eta biharamunetik hasita hogeita zazpi egun natural igaro arte, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistroan (Irunlarrea kalea, 39, Iruña).

Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko eguna: lizitazio iragarkiko epea amaitu eta hamabost egun igarota, 12:00etan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko bulegoetan (Irunlarrea kalea, 39, 31008 Iruña).

Administrazio klausula partikularren plegua eta baldintza teknikoak lizitatzaileen eskura daude Interneten (http://www.cfnavarra.es/sns-o/concursos), eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan (Irunlarrea kalea, 39, 948-428800 telefonoa, 428894 faxa).

Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren hogeita seian.-Osasun- bidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: A0104963