63. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Allozko monasterioko 2. behean arkitekturako estudioa irekitzeko lizentzia ukaturik

Iruñeko Udaleko Hirigintza eta Etxebizitzako zinegotzi delegatuak, 2001eko urtarrilaren 30ean, honako ebazpena eman zuen:

"Ikusirik Cristina Lumbreras Echezarreta andreak Allozko monasterioko 2. behean arkitekturako estudioa irekitzeko aukeztutako irekitze lizentziaren eskaera biltzen duen espedientea, eta kontuan harturik 2000ko martxoaren 1eko errekerimenduan zehaztutako gabezia ez duela bete, hartan eskatzen baitzitzaion lokalaren sarrerako eskailera-maila kentzeko konponbide bat aurkez zezala, honakoa ebatzi dut:

1.-Eskatutako irekitzeko lizentzia ukatzea, lokalak ez baitu Legearekin bat egiten, oztopo fisikoak ezabatzeari dagokionean.

2.-Jarduera eteteko espedientea abiaraztea, irekitzeko lizentziarik gabe baitihardu, eta interesatuari entzutea ematea, alegazioetarako hamar eguneko epea irekiz, ebazpen hau jasotzen denetik, bere eskubideen alde nahi duena alega dezan."

Ebazpen honen aurka, aukeran, honako errekurtsoetako bat jar daiteke:

-Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko auzien epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo,

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta bateko martxoaren hogeita bederatzian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0103506