63. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U Z T A R R O Z E

Ehiza barruti publikoa eratzeko proiektua

Basa fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea betetzeko, aditzera ematen da jendaurrean egonen dela Uztarrozeko udal bulegoetan, hamabost egunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ehiza barruti publikoa eratzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espreski uko egiteko.

Ehiza barrutia osatzeko dermioa: Uztarroze.

Uztarrozen, bi mila eta bateko martxoaren hogeita bederatzian. Alkate udalburua, Conrado Orduna Larriqueta.

Iragarkiaren kodea: A0103500