63. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U Z T A R R O Z E

2001eko plantilla organikoa

Uztarrozeko Udalak, 2001eko martxoaren 27an egin osoko bilkuran, aho batez onetsi zuen Udaleko lanpostuen 2001. urteko plantilla organikoa. Halaber, hura Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea erabaki zuen, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluari eta harekin bat doazen gaineko xedapenei jarraikiz. Hona hemen:

A) Administrazio kontratuduna: Manuel Goicoechea Yábar. Bitarteko idazkaria, Izabako Udalarekin batera. Maila: A. Osagarria: ehuneko 20, 10 eta 13,24. Jardunean.

B) Lan-kontratuduna: Joaquín Alastuey Ezquer. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Jardunean.

Uztarrozen, bi mila eta bateko martxoaren hogeita bederatzian. Alkate udalburua, Conrado Orduna Larriqueta.

Iragarkiaren kodea: A0103499