63. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U R L A T A

2000ko Udal aurrekontuko aldaketa hasiera batez onetsirik

Burlatako Udalak, 2001eko urtarrilaren 4an eta otsailaren 1ean egindako osoko bilkuretan, erabaki zuen onestea 2000ko Udal aurrekontuko aldaketa hauek:

-Kreditu berezi bat eranstea, gastuen kapituluan 4331.60100 kontusaila sortuz ("Intxausti parkeko elektrizitate transformadorea berritzea"). Hamaika milioi (11.000.000) pezetakoa izanen da, Diruzaintzako gerakinaren kontura.

-Zenbait transferentzia, Udal aurrekontuko gastuetako kontusailen artean: 6.300.000 pezeta.

Espedientea jendaurrean egonen da Udal idazkaritzan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek eta interesatuek hura aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Aditzera ematen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legeko 202 eta 214. artikuluekin bat.

Burlatan, bi mila eta bateko martxoaren hogeita hiruan. Alkatea, José Luis Góngora Setuáin.

Iragarkiaren kodea: A0103493