63. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L A R R A G A

Zerbitzu berezietako langilearen izendapena

Larragako Udalak, 2001eko martxoaren 23ko osoko bilkuran, Larragako Udalerako zerbitzu berezietako langile bat lan-araubide finkoan hartzeko oposizio-lehiaketako epaimahaiaren proposamenarekin bat (2000ko apirilaren 19ko 48. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman baitzen argitara deialdia), aho batez erabaki zuen, hots, legezko gehiengoa izanik, Carlos Nieto Cacho jauna lanpostu horretarako izendatzea. Orobat, oroitarazten dio hilabeteko epea duela karguaz jabetzeko, erabaki hau jakinarazten denetik hasita, deialdiko 10.3 arau orokorrean zehaztu moduan eta epearen barnean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, deialdiko 10.2 arau orokorrean zehaztutakoa betez.

Larragan, bi mila eta bateko martxoaren hogeita seian. Alkatea, Jesús García García.

Iragarkiaren kodea: A0103449