63. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E Z K A B A R T E

Birzatiketa proiektua, urbanizazio proiektua eta hirigintzako hitzarmena. Hasierako onespena

Udalak, 2001eko martxoaren 7ko bilkuran, honako hauek onetsi zituen hasiera batez: Arreko 160, 161, 3, 369 eta 641. lurzatiak birzatitzeko proiektua eta hirigintza aprobetxamenduaren ehuneko 10a lagatzeko hirigintzako hitzarmena, José Alzugaray jaunak, Nicolás Sagüés jaunak eta Taula, S.A.k aurkezturiko agiriei jarraikiz.

Orobat, 2001eko martxoaren 21eko erabakiaren bidez, aipatu lurzati horiei dagokien urbanizazio proiektua onetsi zen, sustatzaile berberek aurkeztua.

10/1994 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, proiektuak eta agiriak jendaurrean egonen dira hamabost egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten epe horretan.

Ezkabarten, bi mila eta bateko martxoaren hogeita seian. Alkatea, Félix Idoate Munárriz.

Iragarkiaren kodea: A0103428