63. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C A S C A N T E

Cascanteko udal igerilekuetan komunen pabilioia egiteko obren kontratazioa

Adjudikatzeko modua: enkante publikoa.

Xedea: Cascanteko udal igerilekuetako komunen pabilioia eraikitzeko obrak kontratatzea.

Kontrata bidezko aurrekontua: hogeitahiru milioi zazpiehun eta hogei mila zazpiehun eta berrogeita sei (23.720.746) pezeta, BEZa barne.

Proposamenen aurkezpena: lizitatzaileek Cascanteko Udalaren erregistro orokorrean aurkeztu beharko dituzten beren proposamenak, edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 20/1992 Legeko 38.4 artikuluan ezarritako baliabideetako edozein erabiliz, 26 egun naturaleko epean, lizitazio iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Proiektu teknikoa eta administrazio klausula partikularren pleguak lizitatzaileen eskura daude, Cascanteko Udalaren Idazkaritzan eta Tuterako Sagasti kopia-dendan (Zaragoza etorbidea, 41-43)

Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekiko dira, prentsan behar bezain garaiz iragarriko diren lekuan eta egunean.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Cascanten, bi mila eta bateko apirilaren hogeita seian. Alkate udalburua, Jesús García Barea.

Iragarkiaren kodea: A0103419