63. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U H A R T E

Zehapenen jakinarazpena

Trafikoari, Bide Segurtasunari eta Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari buruzko Legea hausteagatik Alkatetzak ezarritako zehapenak, ondoko zerrendan ageri direnak, jakinaraztea ezinezkoa izan denez, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraikiz, ediktu hau ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Espedientea: 238/01. Jabea: Montesinos González, José. Matrikula: NA-9530-AV. Arau-haustearen tokia: Virgen del Pilar kalea, 7. Eguna: 2000-11-13. Ordua: 10:00. Zenbatekoa: 5.000 pezeta. Arau-haustea: 38.3 BSL, 91.2 ZEO.

Isuna, irmo egin eta ondoko hamabost egun balioduneko epean ordaindu beharko da. Epe hori iragaten bada isuna ordaindu gabe, premiamendu bidez ordainaraziko da.

Zehapen horiek ezartzearen kontra, honako errekurtso hauetako bat aurkezten ahalko da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik.

Uharten, bi mila eta bateko martxoaren hogeita hiruan. Alkatea, José Iriguíbel López.

Iragarkiaren kodea: a0103371