63. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A L L I N

Udal Planaren aldaketa puntuala

Allingo Udalak, 2001eko martxoaren 20an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Udal Planaren aldaketa puntuala, Julio Osés jaunak sustatua. Aldaketaren xedea da Galdioko UE-6 exekuzio unitatearen mugak aldatzea, mendebaldetik aldatu ere, egungo katastroari eta 1994an egindako banantzeari egokitzeko.

10/94 Foru Legearen 146.2 artikuluan ezarritakoarekin bat, jendaurrean jarriko da hamabost egunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai, interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Larrionen, bi mila eta bateko martxoaren hogeita zazpian. Alkatea, Julio Osés Osés.

Iragarkiaren kodea: A0103366