56. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

406/2001 FORU AGINDUA, martxoaren 29koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Entecsa Tudela, S.A. entsegu laborategiak SV eta HC arloetan eraikuntzaren kalitatea kontrolatzeko duen kreditazioa indargabetu eta laborategi horri HA, SV, SE eta ST arloetan kreditazioa ematen diona.

Urriaren 13ko 1230/1989 Errege Dekretuak arauak finkatu zituen Eraikuntzaren Kalitate Kontrolerako Entsegu laborategiak kreditatzeko.

Ekainaren 21eko 157/1990 Foru Dekretuaren bitartez, laborategi horiek kreditatzeko prozedura aipatu Errege Dekretuan ezarritakoa izatea erabaki zen. Bestaldetik, abuztuaren 11ko 221/1995 Foru Dekretuaren bidez, eraikuntzaren kalitatearen kontrolaren arloko eskumenak Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren esku utzi ziren.

Horrenbestez, Etxebizitza Zerbitzuaren txosten proposamena ikusirik eta, urriaren 13ko 1230/1989 Errege Dekretuan horretarako ezarritakoa bete baita, gai horretan Herrilan eta Garraio Ministerioak eta Nafarroako Gobernuak 1992ko ekainaren 3an sinatutako lankidetza hitzarmenarekin bat eginez,

AGINDU DUT:

1. Entecsa Tudela, S.A. entsegu laborategiak eraikuntzaren kalitatea kontrolatzeko duen kreditazioa indargabetzea. Haren helbidea hauxe da: Tutera, Tuterako industrialdea, 4. bidea, 9. nabea. Arloak:

-Lurzoruak, agregakinak, nahasketa bituminosoak eta haien osagaiak bideetan (SV).

-Masako hormigoiaren, porlanaren, agregakinen eta uraren kontrola (HC).

2. Entsegu laborategi berari eraikuntzaren kalitatea kontrolatzeko kreditazioa ematea. Hona hemen arloak:

-Masako hormigoiaren edo hormigoi armatuaren eta haren osagaien kontrola. Hona hemen osagai horiek: porlana, agregakinak, ura, armaduretarako altzairua, gehiketak eta gehigarriak (HA).

-Lurzoruak, agregakinak, nahasketa bituminosoak eta haien osagaiak bideetan (SV).

-Lagin aldatugabeen harrera, lurzoruetan bertan eginten diren entsegu eta probak (ST).

-Lorzoruko mekanikako laborategiko entseguak (SE).

3. Foru Agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Gobernuan, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114, 115 eta 116. artikuluekin bat.

4. Foru Agindu hau igortzea Sustapen Ministerioko Etxebizitza, Hirigintza eta Arkitektura Zuzendaritza Nagusira, Entsegu Laborategi Kreditatuen Erregistro Orokorrean inskripzioa egiteko, bidezko diren arloetan, ENTECSA Tudela, S.A. laborategira eta Etxebizitza Zerbitzura.

5. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko martxoaren hogeita bederatzian.-Ingu- rumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: A0103650