43. ALDIZKARIA - 2001eko apirilaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O Z A R

Ordenantzen eta prezio publikoak arautzen dituzten arauen behin betiko onespena, 2001erako

Berriozarko Udalak 2001ean indarra izanen duten tasa eta prezio publikoak aldatzeko espedientea onetsi zuen, hasiera batean, 2000ko azaroaren 28an egin osoko bilkuran, eta horien gainean iragarkia argitaratu zen 2000ko 155. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, abenduaren 25ean. Jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hortaz, hura iraganik, behin betikoz onetsi dira Ordenantza orokorreko aldaketak, tarifen eranskinak eta prezio publikoen eranskinak. Hona hemen testu osoa:

AGIRIAK LUZATU ETA IZAPIDATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZARI DAGOZKION TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.-Ziurtagiriak

a) Erroldatzearen, bizikidetzaren, etabarren ziurtagiriak: 300 pezeta (1,80 euro).

b) Erroldatzearen, bizikidetzaren, etabarren txartelak: 100 pezeta (0,60 euro).

c) Ondasunen, lizentzia fiskalaren eta abarren ziurtagiriak: 415 pezeta (2,49 euro).

d) Udalaren agiritegiak kontsultatu beharra dakarten ziurtagiriak: 730 pezeta (4,39 euro).

e) Agiritegi historikoa kontsultatu beharra dakarten ziurtagiriak: 2.185 pezeta (13,13 euro).

II. epigrafea.-Partikularrek eskaturiko agirien fotokopiak

a) Din A-4 tamainako kopia bakoitzeko: 15 pezeta (0,09 euro).

b) Din A-3 tamainako kopia bakoitzeko: 25 pezeta (0,15 euro).

III. epigrafea.-Arma txartelak izapidatzea

a) Txartel bakoitzeko: 1.145 pezeta (6,88 euro).

IV. epigrafea.-Agiriak konpultsatzea

1.-Trafikoko istripu baten atestuaren edo Udaltzaingoaren bertzelako txostenen kopia konpultsatua: 2.185 pezeta (13,13 euro).

2.-Bertzelako agirien kopia konpultsatua:

a) Konpultsatu beharreko agiriaren lehen orria: 235 pezeta (1,41 euro).

b) Bigarren orrialdea eta hurrengoak: 50 pezeta (0,30 euro).

V. epigrafea.-Etxebizitzak deskalifikatzeko txostenak luzatzea.

Etxebizitzak deskalifikatzeko eskatutako txostena luzatzeagatik: 3.120 pezeta (18,75 euro).

VI. epigrafea.-Lurzatien gaineko zedulak.

Ale bakoitzagatik: 415 pezeta (2,49 euro).

VII. epigrafea.-Ahalordeen askiespenak.

1.-Askiespen bakoitzagatik: 830 pezeta (4,99 euro).

VIII. epigrafea.-Langile lanpostuak betetzeko deialdiak izapidatzea.

1.-Ale bakoitzagatik: 1.000 pezeta (6 euro).

IX. epigrafea.-Kopia eginbidetuak.

1.-Ale bakoitzagatik: 1.040 pezeta (6,25 euro).

AUTOTAXIEN GAINEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZARI DAGOZKION TARIFEN ERANSKINA

I.-Autotaxi lizentziak ematea: 637.402 pezeta (3.830,86 euro).

II.-Lizentzien eskualdaketa: 458.593 (2.756,20 euro).

III.-Ibilgailuak zerbitzuan jarri aurreko azterketak, urteroko azterketa ohikoak eta aparteko azterketak: 34.288 (206,08 euro).

LIZENTZIAK EMATEKO ETA HIRIGINTZAKO BERTZE JARDUKETETARAKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

Tarifen eranskina

I. epigrafea.-Antolamendurako plan partzial edo berezien izapidaketa

Espedienteak izapidatu eta ebazteko tasak plan bakoitzean hartutako lurzoruaren azaleraren arabera likidatuko dira, hain zuzen ere 8.320 pezeta/1.000 metro karratu edo horren zatikia (50 euro/1.000 metro karratu edo horren zatikia).

III. epigrafea.-Birzatiketak izapidatzea.

III.A) Birzatiketa espedienteak izapidatu eta ebazteko tasak guztira erabiltzen den azalera edo bolumen eraikigarriaren arabera likidatuko dira, tarifa hauei jarraikiz:

-1000 metro karratu edo zatiki bakoitzeko: 7.280 pezeta (43,75 euro).

-1000 metro kubiko edo zatiki bakoitzeko: 21.480 pezeta (131,26 euro).

V. epigrafea.-Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko legearen 221. artikuluaren babesean emandako lizentziak

V.1) Lurzatiketa lizentziak:

Lurzatiketa lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteko tasak azaleraren arabera likidatuko dira, 1.000 metro karratu edo zatiki bakoitzeko: 5.928 pezeta (35,63 euro).

V.3) Lizentziak, eraikinak edo instalazioak lehen aldiz erabili edo okupatzeagatik:

-Eraikinak lehen aldiz erabili eta okupatzeko espediente bakoitza izapidatu eta ebazteagatik: 98.384 pezeta (591,23 euro).

VI. epigrafea.-Gutieneko eskubideak

-Plan Partzial edo bereziak izapidatzea: 52.572 pezeta (315,96 euro)

-Plan Partzial edo berezien aldaketak eta xehetasun azterlanak izapidatzea: 26.281 pezeta (157,95 euro).

-Birzatiketak: 52.572 pezeta (315,96 euro).

-Lurzatiketak (lurzati bakoitzeko): 6.266 pezeta (37,66 euro).

-V.4 epigrafeko obra lizentziak: 5.200 pezeta (31,25 euro).

JARDUERA SAILKATUETAN ETA KALTEGABEKOETAN ARITZEKO ETA JARDUERA ESKUALDATZEKO LIZENTZIEN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALAREN TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.-Establezimendua berritik paratu, eskualdatu edo hartan aldaketak egitea

Azaleraren lehenbiziko 400 metro karratuak: metro karratu bakoitzeko 910 pezeta (5,47 euro).

401 metro karratutik goiti, metro karratu bakoitzeko: 780 pezeta (4,69 euro).

UDAL ORDENANTZA ETA ERABAKIETAN AURREIKUSITAKO IKUSKAPENEN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZAREN ERANSKINA

I. epigrafea.

Ikuskapen agertaldiak, jarduera sailkatuen arloan eta gainerako ordenantza eta erabakietan ezarritakoaren arabera eta udal ondarean sortutako kalteengatik egindakoak:

Ikuskapen agertaldi bakoitzagatik: 17.143 pezeta (103,03 euro).

II. epigrafea.-Eraikinen azterketa, aurri egoeretan segurtasun baldintzak eta ikuskapenak direla eta.

Gutieneko ikuskapena: arkitekto edo aparejadore baten lanagatik, 1,5 ordu:

24.761 pezeta (148,82 euro).

Lan gehiago behar bada, ordu bakoitzeko: 12.537 pezeta (75,35 euro).

IBILGAILUAK EREMU PUBLIKOTIK KENDU ETA ONDOTIK ALTXATZEKO ZERBITZUA EMATEKO TARIFEN ERANSKINA

1.-Ziklomotoreak eta motozikletak: 4.347 pezeta (26,13 euro).

2.-3.500 kilo bitarteko ibilgailuak: 8.804 pezeta (52,91 euro).

3.-3.500 kilotik goitiko ibilgailuak: 17.607 pezeta (105,82 euro).

Altxatoki zerbitzuko tarifak

1.-Ziklomotoreak eta motorrak: 374 pezeta (2,25 euro).

2.-3.500 kilo bitarteko ibilgailuak: 744 pezeta (4,47 euro).

3.-3.500 kilotik goitiko ibilgailuak: 1.518 pezeta (9,12 euro).

HILERRIA ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALAREN ERANSKINA

I. epigrafea.-Ehorzketak.

1.-Nitxoetan (hilotzak nahiz gorpuzkiak): 8.080 pezeta (48,56 euro).

2.-Lurpean: 13.458 pezeta (80,88 euro).

II. epigrafea.-Hobitik ateratzea.

1.-Hilotzena: 11.430 pezeta (68,70 euro).

2.-Gorpuzkiena: 5.715 pezeta (34,35 euro).

III. epigrafea.-Hilobien kontzesioa, nitxoetan nahiz lurpean.

1.-Lurpeko hilobietan:

a) 15 urtetarako kontzesioa, luzapen bakarrarekin:

-15 urteko kontzesioa: 55.120 pezeta (331,28 euro).

-Luzapen bakarra, 10 urtetarako: 36.712 pezeta (220,64 euro).

b) Tikiendako kontzesioa (10 urte bitarte):

-15 urteko kontzesioa: 36.712 pezeta (220,64 euro).

-Luzapen bakarra, 10 urtetarako: 24.440 pezeta (146,89 euro).

2.-Nitxoetan:

a) 15 urtetarako kontzesioa, luzapen bakarrarekin::

-15 urteko kontzesioa: 40.040 pezeta (240,65 euro).

-Luzapen bakarra, 10 urtetarako: 26.624 pezeta (160,01 euro).

LABORANTZARAKO HERRILURREN APROBETXAMENDUA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZAREN TARIFEN ERANSKINA

200 metro karratuko lurzatia: 4.160 pezeta (25 euro).

EZKONTZA ZIBILAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

Tarifen eranskina

I. epigrafea.-Tarifak

Ezkontza bakoitzagatik kobratuko den prezioa da: 10.870 pezeta (65,33 euro).

ERABILERA PUBLIKOKO LURRETAN ZANGAK IREKITZEKO ETA EREMU PUBLIKOAN ZORUA EDO ESPALOIAK NOLA EDO HALA MUGITZEKO TASA, KALTEORDAIN ETA FIDANTZEI DAGOZKIEN TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.-Zangak irekitzea

I.1. Zanga, laginketa edo zuloaren metro lineal bakoitzagatik: 2.595 pezeta (15,60 euro).

II. epigrafea

Ibilgailuen pasabideak, karga-ahoak, aireztapenak, lukanak, kalapatxak egin edo deuseztea eta zoladura edo espaloiak nola edo hala mugitzea:

-Metro lineal bakoitzeko, alderik handienean: 2.595 pezeta (15,60 euro).

III. epigrafea.-Gordailuak, zangak, laginketak edo zuloak irekitzeagatik.

Fidantza metro lineal bakoitzeko: 14.100 pezeta (84,74 euro).

ESPALOIETAN BARNA IBILGAILUAK SARTZEKO ETA APARKALEKU ESKLUSIBORAKO NAHIZ EDOZEIN MOTATAKO SALGAIEN ZAMALANETARAKO BIDEA ERRESERBATZEKO TASEI DAGOZKIEN TARIFEN ERANSKINA

Tarifak

I. epigrafea.-Ibilgailuen pasabidea.

I.1. Garaje pribatuak, turismoentzat, metro lineal bakoitzeko, urtean:

-5 ibilgailu bitarte: 4.327 pezeta (26,01 euro).

-6tik 10 ibilgailu bitarte: 7.165 pezeta (43,06 euro).

-11tik 25 ibilgailu bitarte: 9.245 pezeta (55,56 euro).

-26tik 50 ibilgailu bitarte: 10.450 pezeta (62,81 euro).

-51 ibilgailutik 100 bitarte: 12.544 pezeta (75,39 euro).

-101 ibilgailutik 150 bitarte: 15.580 pezeta (93,64 euro).

-150etik goiti: 21.219 pezeta (127,53 euro).

I.2. Garaje pribatuak, merkataritzako eta industriako ibilgailuentzat.

I.1. epigrafeko turismoen parekoak izanen dira. Auto-omnibusen kasuan ibilgailu bat 10 toki edo horren zatiki bakoitzeko kalkulatuko da, eta kamioi eta atoien kasuan bi tona metriko edo horren zatiki bakoitzeko. Gutieneko tarifa (5 ibilgailuri dagokiena): 4.327 pezeta (26,01 euro).

I.3. Ibilgailuak konpondu, garbitu edo haien olioa aldatzeko tailerrak, edozein eratakoak direla ere, hornitegiak eta erakustokiak, metro lineal bakoitzeko, urtean: 12.146 pezeta (73 euro).

I.4. Garaje publikoak, metro lineal bakoitzeko, urtean:

-50 ibilgailu bitarte: 10.450 pezeta (62,81 euro).

-51 ibilagilutik 75era: 12.544 pezeta (75,39 euro).

-76 ibilagilutik 100 bitarte: 15.580 pezeta (93,64 euro).

-100 ibilagilutik goiti: 21.219 pezeta (127,53 euro).

II. epigrafea.-Lekua erreserbatzea

II.1. Gau eta eguneko erreserba,

Metro lineal edo zatiki bakoitzeko, urtean: 8.343 pezeta (50,14 euro).

II.2. Ordutegi mugatuko erreserba.

Metro lineal edo zatiki bakoitzeko, urtean: 5.840 pezeta (35,10 euro).

II.3. Erreserba, aldi ttiki baterako. Gutieneko eskubideak ordainduko dira: 1.478 pezeta (8,88 euro).

III. epigrafea.-Seinaleztapen diskoak

III.1.a) Pasalekuak seinaleztatzeko diskoak: 3.120 pezeta (18,75 euro).

JABARI PUBLIKOKO LURZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEAREN APROBETXAMENDU BEREZIETAKO TASEI DAGOZKIEN TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.-Zoruaren aprobetxamendu bereziak

I.1.1. Aldamioak, metro karratu edo zatiki bakoitzeko: 64 pezeta egunean (0,38 euro).

I.1.2. Mahaiak, kadirak, mahaitxoak, metro karratu edo zatiki bakoitzeko: 3.651 pezeta urtean (21,94 euro).

I.1.3. Bertze aprobetxamendu batzuk, metro karratu bakoitzeko:

-Egunean: 131 pezeta (0,79 euro).

-Hilabetean: 2.021 pezeta (12,15 euro).

-Urtean: 20.157 pezeta (121,15 euro).

II. epigrafea.-Hegalkinaren aprobetxamendu bereziak

Metro karratu edo horren zatiki bakoitzeko, egunean: 45 pezeta (0,27 euro).

Metro karratu edo horren zatiki bakoitzeko, hilabetean: 1.000 pezeta (6 euro).

Metro karratu edo horren zatiki bakoitzeko, urtean: 10.056 pezeta (60,44 euro).

III. epigrafea.-Zorupearen aprobetxamendu bereziak

III.3.1. Metro karratu edo horren zatiki bakoitzeko, egunean: 27 pezeta (0,16 euro).

Metro karratu edo horren zatiki bakoitzeko, hilabetean: 525 pezeta (3,16 euro).

Metro karratu edo horren zatiki bakoitzeko, urtean: 5.038 pezeta (30,28 euro).

III.3.2. Gasbideak: metro lineal edo horren zatiki bakoitzeko, urtean, 918 pezeta (5,52 euro).

IV. epigrafea.-Gutieneko eskubideak

I. epigrafetik IV.era bitartekoak: 4.768 pezeta (28,66 euro).

UDAL ZAKURTEGIAK ESLEITZEKO TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.-Tarifak

Tarifa bakarra, urtean, zakurtegi batengatik: 18.286 pezeta (109,90 euro).

UDALAREN LOKALAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOEI DAGOZKIEN TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.-Tarifak

3 orduz edo horren zatiki batean lagatzea, egunean: 5.200 pezeta (31,25 euro).

3 ordu baino gehiagorako edo horren zatikirako lagatzea, egunean: 10.868 pezeta (65,32 euro).

UDALAREN MUSIKA ESKOLAN EMATEN DIREN IKASTAROETAN IZENA EMAN ETA PARTE HARTZEKO PREZIO PUBLIKOEN GAINEKO ARAUA

Tarifen eranskina

Berriozarren erroldaturiko ikasleak edo horren parekoak (*).

Irakasgaia:

Musika Hizkuntza, ordu 1 astean: 16.000 pezeta (96,16 euro).

Musika Hizkuntza, 2 ordu astean: 19.000 pezeta (114,19 euro).

Musika-tresna bat: 41.000 pezeta (246,41 euro).

Bi musika-tresna: 69.000 pezeta (414,7 euro).

Musika Hizkuntza ordu 1 + musika-tresna 1: 44.000 pezeta (264,45 euro).

Musika Hizkuntza 2 ordu + musika-tresna 1: 47.000 pezeta (282,48 euro).

Musika Hizkuntza 2 ordu 1 + abesbatza + musika-tresna 1: 51.000 pezeta (306,52 euro).

Musika Hizkuntza ordu 1 + 2 musika-tresna: 72.000 pezeta (432,73 euro).

Musika Hizkuntza 2 ordu + 2 musika-tresna: 76.000 pezeta (456,77 euro).

Berriozarren erroldatu gabeko ikasleak:

Irakasgaia:

Musika Hizkuntza, ordu 1 astean: 82.000 pezeta (492,83 euro).

Musika Hizkuntza, 2 ordu astean: 99.000 pezeta (595 euro).

Musika-tresna bat: 210.000 pezeta (1.262,13 euro).

Bi musika-tresna: 355.000 pezeta (2.133,59 euro).

Musika Hizkuntza ordu 1 + musika-tresna 1: 227.000 pezeta (1.364,3 euro).

Musika Hizkuntza 2 ordu + musika-tresna 1: 243.000 pezeta (1.460,46 euro).

Musika Hizkuntza 2 ordu + abesbatza + musika-tresna 1: 260.000 pezeta (1.562,63 euro).

Musika Hizkuntza ordu 1 + 2 musika-tresna: 371.000 pezeta (2.229,75 euro).

Musika Hizkuntza 2 ordu + 2 musika-tresna: 388.000 pezeta (2.331,93 euro).

(*) Urtebeteko antzinatasuna behar da erroldaturik tarifa hau eskuratu ahal izateko.

Berriozarko ikasleak:

Familia ugariak, 1. kategoriakoak: irakasgaien kostuaren % 75eko dirulaguntza.

Familia ugariak, 2. kategoriakoak: irakasgaien kostuaren % 50eko dirulaguntza.

Irailaren 15a baino lehenago matrikulak deuseztatzen badira, horrek 10.000 pezetaren ordainketa ekarriko du (60,10 euro), izen-ematearen tramitazio gastuengatik. Geroago deuseztatuz gero, matrikula osorik galduko da betiere.

UDALAK HEZKUNTZA, KULTURA, KIROL EDO GIZARTE ARLOAN ANTOLATZEN DITUEN IKASTARO ETA JARDUERETAKO SARRERA, IZEN-EMATE EDO MATRIKULETAKO PREZIO PUBLIKOEN GAINEKO ARAUA

Alba Zentroko ikastaroetan izena emateko eta parte hartzeko prezio publikoak.

20 ordu bitarteko ikastaroak: 3.000 pezeta (18,03 euro).

20tik 80 ordu bitarteko ikastaroak: 5.000 pezeta (30,05 euro).

80 ordutik goitiko ikastaroak: 8.000 pezeta (48,08 euro).

Kultur Etxeko ikastaroetan izena emateko eta parte hartzeko prezio publikoak

Haurrendako ikastaroak: 4.000 pezeta (24,04 euro).

20 ordu bitarteko ikastaroak: 4.000 pezeta (24,04 euro).

20 ordutik 80 bitarteko ikastaroak: 7.500 pezeta (45,08 euro).

80 ordu baino gehiagoko ikastaroak: 10.000 pezeta (60,1 euro).

Ikuskizunetako sarrerak (antzerkia): 300 pezeta (1,8 euro).

Kirol ikastaroetan izena emateko eta parte hartzeko prezio publikoak.

1.-Berriozarren erroldaturik dauden ikasleak:

Kirol eskoletako ikastaroak: 3.000 pezeta (18,03 euro).

Helduak, lehiaketakoak: 4.000 pezeta (24,04 euro).

Helduendako ikastaroak, 2 saio astean: 9.000 pezeta (54,09 euro).

Helduendako ikastaroak 3 saio astean: 13.000 pezeta (78,13 euro).

Hirugarren adina, 2 saio astean: 1.500 pezeta (9,02 euro).

Hirugarren adina, 3 saio astean: 3.000 pezeta (18,03 euro).

2.-Gainerako ikasleak (erroldatu gabeak):

Kirol eskoletako ikastaroak: 4.500 pezeta (27,05 euro).

Helduak, lehiaketakoak: 6.000 pezeta (36,06 euro).

Helduendako ikastaroak, 2 saio astean: 13.500 pezeta (81,14 euro).

Helduendako ikastaroak 3 saio astean: 19.500 pezeta (117,2 euro).

Hirugarren adina, 2 saio astean: 2.250 pezeta (13,52 euro).

Hirugarren adina, 3 saio astean: 4.500 pezeta (27,05 euro).

Berriozarren, bi mila eta bateko otsailaren hamabian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0101592