43. ALDIZKARIA - 2001eko apirilaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

62/2001 FORU DEKRETUA, martxoaren 5ekoa, José Ignacio Labé Valenzuela jauna Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Kontrol Ekonomiko-admnistratiboaren Ataleko burutzatik kentzea xedatzen duena.

Maiatzaren 25eko 9/1985 Foru Legeak, atalburutzak eta bulegoburutzak nola bete arautzen duenak, bere 2.2 artikuluan xedatzen duenez, atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako betetzeko izendapenak egin dituen organoak ahalmena du horiek kargutik kentzeko.

Horrenbestez, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta bateko martxoaren bostean egindako bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-José Ignacio Labé Valenzuela jauna Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Kontrol Ekonomiko-administratiboaren Ataleko burutzatik kentzea eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2001eko otsailaren 28az geroztiko ondorioak izanen ditu.

Iruñean, bi mila eta bateko martxoaren bostean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: A0102712