43. ALDIZKARIA - 2001eko apirilaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E K U N B E R R I

E D I K T U A

Lekunberriko Udalak, 2001eko urtarrilaren 25ean egin osoko bilkura arruntean, obra hauek kontratatzeko klausula administratibo eta partikularren plegua onetsi zuen: egitura metalikoak ezartzeko obrak, Lekunberriko industrialdeko enpresen mintegirako proiektuan bildutakoak.

Prozedura: irekia.

Esleipen bidea: lehiaketa, enpresen sailkapenik gabe.

Kontratuaren xedea: igeltserotzako lanak, lurren mugimendua eta hormigoia paratzea.

Behin betiko bermea: esleipen prezioaren ehuneko 4.

Aurrekontua: 25.884.328 pezeta.

Proposamenen aurkezpena: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hogeita sei egun naturalera arte.

Prozedura honi loturiko agiriak interesatuen eskura daude, Copy-Ya, S.L. dendan, Taxoare kalea, 10.

Proposamen ekonomikoak non eta noiz irekiko: Udaletxeko aretoan, proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko hamabigarren egun naturaleko eguerdiko hamabietan. Egun hori baliogabea bada, hurrengo egun baliodunean irekiko dira.

Lekunberrin, bi mila eta bateko urtarrilaren hogeita hamarrean. Alkate udalburua, José María Aierdi Fernández de Barrena.

Iragarkiaren kodea: A0103317