43. ALDIZKARIA - 2001eko apirilaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

S U N B I L L A

Martindortenea etxearen salmenta

Honen bidez zera jakinarazten da: datorren maiatzaren 25ean, ostirala, udaletxean eta arratsaldeko zazpietan, enkantearen bidez (baldintza bereziak kontuan hartuz), izena Martindortenea duen etxea salduko da.

Balioa: beheko lokalak eta emango den dirua. Esandako balioa betetzen ez bada, enkantea esleitu gabe hartuko da.

Enkantean parte hartzeko 2.000.000 pezetako fidantza sartu beharko da Udaleko kontuan: 2054.0079.65.1110004909 (CAN). Sesteoa izango da, norbaitek egiten badu. Enkanterako prestatutako pleguko baldintza guztiak bete beharko dira.

Enkantearen espedientea idazkaritzan bistan dago, nahi dutenek ikusteko (Tfno.: 948-450071).

Sunbillan, bi mila eta bateko martxoaren hogeita zortzian. Alkatea, J.M. Hernandorena.

Iragarkiaren kodea: A0103171