43. ALDIZKARIA - 2001eko apirilaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

61/2001 FORU DEKRETUA, martxoaren 5ekoa, María José Álvarez Los Arcos andrea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Kontrol Ekonomiko-administratiboaren Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren 2. zenbakian xedatzen duenez, atalburutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaz; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik daudenak izan beharko dute.

Horrenbestez, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta bateko martxoaren bostean egindako bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-María José Álvarez Los Arcos andrea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Kontrol Ekonomiko-administratiboaren Ataleko buru izendatzea bitarte baterako.

Iruñean, bi mila eta bateko martxoaren bostean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: A0102711