43. ALDIZKARIA - 2001eko apirilaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E G U E S I B A R

Gorraizko S-5 unitatean jolas parke baterako haurrendako josteten hornidura eta paratzea presaz eta lehiaketa bidez kontratatzea

Eguesibarko Udalak, 2001eko martxoak 15eko osoko bilkuran, ondoren aipatzen diren ezaugarriak dituen kontratazioa egitea erabaki zuen:

Xedea: Gorraizko S-5 unitatean jolas parke baterako haurrendako josteten hornidura eta paratzea, baldintza tekniko eta administratiboen pleguaren arabera.

Esleipen bidea eta prozedura: presako lehiaketa.

Behin-behineko bermea: hasierako prezioaren ehuneko bi (% 2).

Behin betiko bermea: hasierako prezioaren ehuneko lau (% 4).

Aurrekontua: hogeita zortzi milioi (28.000.000) pezeta, BEZa barne.

Proposamenen aurkezpena: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertu ondoko hamahirugarren egun natural arte, baldintza pleguko ereduari jarraikiz.

Prozedura honi dagokion dokumentazioa interesatuen eskura dago Eguesibarko Udaletxean, astelehenetik ostegunera, 9:00etatik 14:00etara.

Eguesibarren, bi mila eta bateko martxoaren hamaseian. Alkatea, Ignacio Galipienzo Jiménez.

Iragarkiaren kodea: A0102946