43. ALDIZKARIA - 2001eko apirilaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U R T Z U N

Onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, Irurtzungo Udalaren kontuhartzaile-diruzain lanpostua oposizio-lehiaketaren bidez eta aldi baterako betetzeko deialdia

Irurtzungo Udalak, bi mila eta bateko urtarrilaren hemezortzian eginiko osoko bilkuran, Irurtzungo Udalean kontuhartzaile-diruzain lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez eta aldi baterako betetzeko deialdia onestea erabaki zuen.

Deialdi hori 25. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 2001eko otsailaren 23an.

Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, Alkatetzaren martxoaren 14ko 35/2001 Ebazpenaren bidez izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi da.

Onartutakoak:

JUAN PABLO SANTANO ZABALA

ARTURO HERNANDEZ ARMENDARIZ

MARTA ARAMENDIA YERRO

MIREN GURUTZE SANTESTEBAN JASO

MARIA TERESA PINILLOS SALVADOR

VICTOR ISTURIZ LEGARRA

JOSE ANTONIO OTAZU FERRER

FELIX ECHALECU VILLANUEVA

JOSE IGNACIO DEL VILLAR CRUZ

Baztertuak:

IDOIA CORPION IRIONDO, epez kanpo aurkezteagatik.

Deialdiko 4.2. puntuaren arabera, zerrenda hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta hamar egun balioduneko epean, izangaiek erreklamazioak egin ahalko dituzte eta egindako akatsak zuzendu, egin badituzte. Alegazioetarako epea amaituta, behin betiko zerrenda emanen da argitara.

Irurtzunen, bi mila eta bateko martxoaren hamalauan. Alkate udalburua, Eduardo Murugarren Francés.

Iragarkiaren kodea: A0102847